Salamanca el Artista, zapata garbitzailea


1986ko ekainaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Salvador Ballesteros botagarbitzaileari elkarrizketa
Hogeitamar urtez Bilboko kafelegielan lanean
Salamanca el Artista, zapata garbitzailea
Goizeko hamaikak dira. Kafetegian ez dago mugimendu handirik: oraindik goizegi da. "La Granja'' kafetegia handia eta zabala da, gaur hain ugari diren pub txiki eta intimista horietatik guztiz ezberdina. Egia esan, gaur ez da horrelaho leku askorik ikusten. Giro dekadente honetan, zapata garbitzailea –pertsonaia bitxia– egoki txertaturik agertzen da. Hor dago, oso lanpetua. Eta bizpabiru bezero, bere txandaren zain, kafea hartzen. Bitartean, kafetegia piskana jendez betetzen ari da. Zapata garbitzaileak bukatu du bere lana. Salvador Ballesteros Hernández du izena eta Salamancan jaioa da. Gizon txikia da, urdin marinoz jantzia. Begi beltz irrifartsuak ditu eta bere eskuak, lanak beztuak, oso leunak dira.
ARGIA.– Nola hasi zinen honetan, Salvador?
SALVADOR.–Nik honetan lan egin dut beti, lanbide honetan, zapata garbitzaile bezala. Nola hasi nintzen? Ba... hau izan zen, ni hasi nintzela... zapata garbitzaile saloi batean, Salamanca-n, "El Corrillo. Casa Campero" izenekoa. Eta han egon nintzen bi urtez, lanbidea ikasteko. Irabazten nuenaren portzentaia bat ematen zidaten. Ulertzen? Nagusiarentzat zen eta bi urte haien buruan esan zidaten–lanean has nintekeela konprenitu nuenean–..., nagusiak esan zidan: "ehuneko berrogeitamarrera lan egin nahi duzu?". Eta nik esan nion: "Niri ehuneko ehunera gustatzen zait lan egitea". Eta... orduan erabaki nuen nere kontura jarraitzea.
A.–Zergatik hartu zenuen ofizio hau?
S.–Ah! Ba, bolada hori izan nuelako. Beti atsegin izan dut... "individuarme"... ni bakarrik, ea ulertzen didazun... Gaztaroan, txikia nintzelarik, hamabi urte egon nintzen hospizio batean, Salamanca-koan. Orduan, nik... garbitzen ikusten nuen... eta bolada bat izan nuen... eta zapata garbitzaile sartu nintzen.
A.–Nola etorri zinen Bilbora?
S.– Ah! Alde egin nuen, Salamanca-tik kanpora. Asturias-en "izandu" naiz lanean. Aviles-en lanean "izandu" naiz. Eta Aviles-tik hona etorri nintzen. Ba, duela... Bilbon sartu nintzen 1956.eko urtarrilaren 13an, eta "Pacho" tabernan jarri nintzen lanean. "Acarreta" administrazioaren alboan.
A.– Nolakoa zen garai hartako kafetegien giroa?
S.–Beno, ah... garai haietan. Han diru asko irabazten zen, beti; Asturias-en diru asko irabazi ohi da beti (baxu, konfidentzialki mintzatzen ari zait, sekretua kontatzen ari balitzait bezala). Eta orduan, dirua irabaztean, jendea asko ateratzen zen. Ez da behiala hemen bezala, ze orain dela hogei urte hemen, gastatzen zuena dirua zeukana zen. Eta langileak gutxi gastatzen zuen, ez bait zitzaion iristen. Han ondo gastatzen zuen jendeak dirua... ondo.
A.–Zer nolako gazteria etortzen da hona?
S.– Eh... Hemen dagoen gazte jendea... "Bakizu", taberna honetan... ba,... denetik egongo da, botikan bezala. Mutiko batzuk garbitzen dira erremedio santurik ez dutenean (enfasia jartzen du azkeneko hitz hauetan). Mutiko gehienak plaierekin etortzen dira, "bakizu" zer diren plaiera batzuk? (Kamarero beltzaran bat hurbildu egin zaigu, Salvadorrek bezeroak zain dituela esanaz. "Espera un poco" esan dit, eta bere postura joan da. Bitartean, kazetarekin froga batzu egin ditut, langileek ateratzen duten zarata izugarri honekin, grabazioa, beharbada, alferrikaldu den beldurrez. Frogetan ari nintzela, halako batean, kafetegiko neskamea, eskuan plumeroa dakarrela –zetru gisa–nere txokora iritxi da. Bere tresna luzearebin alboko aulkiak garbitu ondoren, niregana etorri da... baina ez da atrebitu... Badator honuntz Salvador, eskuak igurtziaz).
Bezero hau, zapatak oraintsu garbitu dizkiodan honi, pasa den astean "Gaviria"n egon zen, Donostian eta komentatu zuen, han galdetu bait zuen, eta "resulta" ez dagoela zapata garbitzailerik Donostia osoan (sorbaldak kirkiltzen ditu). Badirudi ez... ez dagoela... Hor zion koxka!
A.–Zenbat zapata garbitzaile gelditzen dira Bilbon?
S.–Ba, gelditu... gelditu... adibidez, orain hamar edo hamabi egongo dira. Gehien jota, eh? Baina plaza ehun zapata garbitzaileena da. Hau bere apogeoan zegoenean, –hala esaten da– ba..., ni Bilbon sartu nintzenean, orain dela hogei urte, larogeitabigarren zenbakia edo larogeitahirugarrena nintzen. Denak hiltzen joan dira. Eta baten bat bizirik badago, erretiratua egongo da. Eta... hau da, jendeak bajo "konzetuatu" duelako, bajo; eta jendeak ez du ofizioa hartu nahi. Eta hau da lana, merezi duena... errespeto bat!... Eta hau beste edozein ofizio bezain duina da. "Es lo que es". Gero ere, ohitura galdu eta. Joan zen. Hil egin dira... eta ez da jende gehiago atera. Eta badirudi. plaza desagertzeko arriskuan dagoela. Desagertu omen dira jadanik (bere ahots grabean samindura pittin bat nabari da). Ez da batere gelditzen (poltsikotik atera duen mukizapi urdinarekin zintz egiten du: "Me he constipao" dio).
A.– Plaza horiek okupa ditzan gazte jenderik ez al dago?
S.–Ez dituztela eskuak zikindu nahi! Hitz batetan. (Haserre eta desenkantuzko keinu bat egiten du).
Gainera nik, Martxoak 9an kunplitu behar ditudan 54 urtetan, ulertuko duzu ez dudala beste lan bat hartuko! Eta are gutxiago, gauza nola dagoen ikusirik. Ba... honekin, azken finean... asko ala gutxi... aurrerantz zoaz. Ulertzen al duzu? Noski.
Adizu: gainera, gaur norbaitek ofizioa hartu nahi badu, erraza litzateke... eh... garbitzen dakien jakitea, ala ez, zergaitik, hemen... hemen ez dago... ea ulertzen duzun... "kademiarik" hortarako. Eta orduan, noski, lanean hasten bada eta garbitzen ez badaki... erretiratu behar!
A.–Salvador, sindikatorik ba al duzue?
S.–Jadanik ez. Orain ez dago sindikatorik. Gremioa desegin zen. Eta sindikato eta gremiorik gabe gaude. Ikusi. Guk, hona iritxi ginenean, hamabost pezeta ordaintzen genuen hilero... Eta gutariko zapata garbitzaile bat zen presidentea. Hil zen hura, eta beste batek hartu zuen presidentzia eta gautik egunera sindikatoan zegoen diru guztia desagertu zen. Kartila zegoen... hau zen... hau guztien izenean jarrita zegoen... eta gertatu zena, berak bere izenean jarri zuela izan zen... eta... zegoen guzia desagertu zen. Gure dirua zen. Gureak ziren gutxi gorabehera, berrogeitamar edo hirurogei pezeta, bakoitzarenak. Eta diru honengaitik... ba, boto egin zen. Batzuk hil egin behar genuela zioten, edo gartzelan sartu behar genuela, eta nik, berrogeitamar edo hirurogei pezetengaitik, nik, ez dut gizon bat gartzelan sartuko. Mintzatzen ari natzaizu, gutxienez... ba zer esango dizut... orain dela hamairu edo hamalau urte gertatutakoaz.
A.–Salvador, zergatik duzu "Salamanca el Artista" goitizena?
S.–Nik abestu egiten dut... nik hemen, askotan; ea ulertzen duzun: niri asko gustatu izan zait kante flamenkoa, "Salamanca el Artista'' deitzen naute. Ondo dominatu dut kantea, asko atsegin dut. Ni bizi nintekeen kanteari esker. Baina gertatzen dena da, bronkioak ez dutela ondo erantzuten... Eta ni bizi ahal nintzen kanteari esker, asko gustatzen zait niri kantea. Gainera... oso ondo jotzen ditudala... kanteak... bizi egiten ditut eh... bizi... ze, kantatzen duen pertsonak sentimendurik jartzen ez badu, orduan kanteak ez du ezertarako balio. Bizi egin behar dira.
A.–Honekin nahikoa izango dela uste dut. Oso interesgarria izan da zurekin hitzegitea. Eskerrik asko, Salvador.
S.–"A ti, maja".
Txaro CARDENAS
Lehendabizi kaletan lanean hasi zen Salvador; gerora pasa zen kafetegitara.
Zapata garbitzailearen ustez, gaurko gazteek ez dituzte eskuak zikindu nahi.
32-33

GaiezGizarteaBesteak
PertsonaiazBALLESTERO2
EgileezCARDENAS2Gizartea

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude