Iparralde Tropikala Eta Urririk...


1986ko maiatzaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ipar Euskal Herriko fanzinak
Kalimotxo, Patxaran Eta Desastre Fanzineek Eskatzen Dutena:
Iparralde Tropikala Eta Urririk...
Hiru fanzine harrigarri eta dinamiko ditugu solaskide. Iparraldeko agerkari hauek kostaldean dute eraginik bereziena, hirietan bereziki.
Kaietenian bildu ditugu hiru fanzineetako ordezkariak horretaz mintzatzeko.
ARGIA.–Zergatik sortu dituzue fanzineak, Baionan, kostaldean?
Kalimotxo.– Batez ere bestela esprimitzeko suerterik ez luketen gauzen errateko, eta gero momentu onak elkarrekin pasatzen saiatzeko. Hara...
Desastre.–Guk egiten dugu bakarrik euskaraz. Motibazio berdinak ditugu, fanzineen bidez ideiak pasa arazten entseiatzen gara, ideia umoristikoak eta hola...
Patxaran.– Patxa beste helburu batekin sortu zela ez da arras egia. Fanzine bat daukan talde bat da Patxa, taldeak esprimitzen duena agertzeko sortu da Patxa fanzinea.
A.– Destroy hitzaren inguruan biltzen diren fanzineak dituzue ez?
Desastre.– Bai, gure kasuan bai, destroy, lan asko egin behar dugu, eta horregatik ardura ateratzen da destroy hitza. Gurea, musikari, punk musikari batez ere, eta politikari dedikatua da. Gero hemen rock talde gutxi dagoenez, saiatzen gara K.G.B. eta Beyrouth Ouest taideak ezagut arazten...
A.–Zer ekartzen dizue errebista baten moldatzeak?
Kalimotxo.– Opinione desberdinetako jendea alde batetik jalgitzen den produkto finituxea da fanzinea. Taldea oso disparatea da. Hitzegiten baldin badut, nere buru xoilaren izenean mintzo naiz, eta neri zenbait gauza publikoki errateko baliatzen zait, gauza horiek irakurtzen dituztenak politikoki influentziatzeko... Beste pertsona batzuri, daukaten produzio artistikoa plazaratzeko, hau irakurtzen badute haserretuko dira, ondarrentzat balio du espresa edo komunikabide bezala, ohoragarria da, nere ustez gero eta mintzabide gehiago eta hobekiago baita, ikuspundu diferenteak esprimitzeko...
Patxa.–Lehenik, guri balio zaigu, zenbakiak egiten ditugunean, mozkorraldi gaitzak hartzeko. Abantaila bat. Bigarren abantaila: jendea biltzeko, aurretik ikustez bakarrik ezagutzen genuen jendearekin zeozer batailatzen hasi gara, fanzinea ateratuz geroztik, eta hirugarrenekorik, egiten duguna esplikatzeko. Fanzineek orotara hogeita hamar bat pertsona juntatzen dituzte... Enbata, Ateka, honen hilabetekaritasunagatik, edo Sud-Ouest bezalako kasetek ez dute egiten duguna esplikatzen, alde batetik ez dutelako konprenitzen eta bestetik ez dutelako hortarako nahikunderik...
Patxa (Joelle).– Fanzineen bidez badugu nahi duguna, ikusten dugun bezala errateko posibilitatea, kontrolatuak ez izatekoa. Zeren pentsatzen dut, aldizkari bati, texto bat ematen baldin badugu, segur naiz beti zerbait kenduko dutela, gustatzen ez zaielako...
Desastre.– Nere ustez beste aldizkariek ez dute arriskurik hartu nahi, eta hortakoz dena globalki esaten dute, baina fanzineetan, zuk direktuki esaten duzu pentsatzen duzuna, eta abantail bat da...
Kalimotxo (irriz).– E.M.A.ren alternatiba eraikitzen ari gara... Ez... Da probokazio bat, diodana... Nere iduriko badira zenbait gauza, atsulutuki kritikatu behar ditugunak, horrek ez du signifikatzen ez garela hitzorden frangorekin identifikatzen. Adibidez, neretzat, hauteskundeak, Euskadin edo nonnahi, pitokeriak dira, zozo tranpak beti. Indarrak neurtzeko balio baldin badu zenbaitentzat, hobe. Edukinaren arabera jakin behar da zertarako balio duen indarraren izartzeak... Euskadi tropikala eta urririk nahi dugu, ez bakarrik hegoaldean, bai eta ere iparraldean.
Patxa.– Abertzale mugimenduan, guk pentsatzen duguna da, Laguntza bezalako teldeek sortu duten dinamika segitzea, squattekin, AEK kanpainek lortu mugimendua, lehen rock kontzertuekin etab... Abertzaleen munduak gai asko hunkitzen ditu, baina beste frango, gazteak interesa lezazketen gauzak, bazter uzten: rocka, squattak, droga, abertzalegoak bazter uzten dituenak prolema espezifiko eta tradizionalekin, errefuxiatuak eta ikastolak, borrokan aritzen delakoz, hori alde batetik, eta bestetik, mugimendu abertzalea baserritar munduak azkarki influentzatzen du, ez da batere urbanoa, gaurko gazteak motibatzen dituzten gauzekin ez da brantxatua... EMAren, Herri Taldeen eta edozein truk abertzaleren eta fanzineen artean dagoen diferentzia, Guk taldearen eta Zein Ere edo Hertzainak taldeen artean aurkituko duzu musika mailan, beste sail batean. Maiatzaren leheneko manifestaldian, Sustaren eta antimilitaristen artean. Diferentzia handia. Egiten dutena beharrezkoa da, guk egiten duguna kouplementarioa eta beharrezkoa da.
A–Abertzaletasun tradizionalaren eremuak, gazteek konkistatzeko indar batzuk dira fanzineak?
Kalimotxo.–Ez naiz gaztea, ez naiz beraz gazteen izenean mintzatzen ahal. Baina, aurkitzen ditugun prolema sozial batzuren sartzearen, bersartzearen edo indartzearen alde nago. Ez da kostaldean bizi garelako pestiferatuak garela!
Patxa.– Erran behar da ere ez dugula ezer asmatu, mugimendua hegoaldean. hamar aldiz azkarrago baita, eta hemen bertan, abertzale mugimenduan antimilitaristak, emazte taldeak,eta homosexual grupoak bait ziren. Hori jendei diogularik, ez dute sinisten, hedoietarik erortzen bezala dira, alde hortarik abertzale mugimenduan gibelatze handia gertatu da...
Desastre.– Guk gure buruak abertzaletzat dauzkagu, Euskadi estatua ez izanik ere.
Patxa.– Guk hori egiten dugu hor garela erakusteko, zeren gazteak, baztertuak garelakoan.
Kalimotxo.– Neretzat, prolemarik inportanteena ez da abertzaleen eta euskaldunen gizartea, ez bait da hura menperatzalea, ez dizu harek zigorrik ematen, baina txakurra frantses edo euskaldun izanik, beti txakurra da. Prolema da zehaztea, egunero nola biziztzen zaren, nola ihardokitzen duzun, eta nik, nere moduan, lan egiten dut, ezagutzen dudan mugimendu baten barnean...
A.– Orden soziopolitiko orokorra kritikatzen duzue askitsu?
Kalimotxo.– Bai, bistan dena, orden orokorraren aurka eta sustut abertzaletasunari lotuak ez diren portaera batzuren kontra borrokatzen naiz, euskaldun pito eta razista bat ikusten badut, ingles pito eta razista baten aurrean reakziona nezakeen bezala funtzionattzen dut. Berdin...
Patxa.–Alde eta kontraetaz mintzo zara, gu abertzaileen errebendikazio askoren alde gara, horiei ezohizko eskakizun frango gehituz, sozial mailan... Txakurren, edo fliken, nagusien, apezen, erakasleen, jabeen kontra guade, bizian zehar kakina-arazten zaituzteten tipoen aurka. Gero, ni pertsonalki, mugimendu abertzalean, GUK taldeak, Baionako Lauga salan eman ikuskizun matxistaren, antihomosexualaren eta razistaren kontra naiz. Horrelakorik ez dugu onharten, eta kritikatuko dugu. Ez fanzineek bakarrik, abertzale frangok kritikatzen dute berdin...
A.– Azken hitza fanzinei...
Kalimotxo.–Ez naiz ados, Desastrekoek ez dutelako fiamencorik eskutatu nahi, bada flamencoan ere gauza onik... Agur bat nere amari!
Patxa (Txetx).– Nahi genuke orroit arazi, Alfonso deitzen den bat Paueko kartzelan preso dagoela, fanzinei buruz harek asko inspiratu gaitu, baita ere Bittoriako mobidak. Eztraditua izatea harriskatzen du... Eta ricard baten edateko gogoa baldin baduzu, gure etxera etorri, segidan goaz...
Patxa (Joelle).– Nahi nukeena da, gazteak idazten has daitezen, hormetan edo murruetan ez bagara esprimitzen ahal, esprimituko gara fanzineen bitartez!
Desastre (Artzea).– Nik nahi nuke esan hemengo gazte guziei, zeren Miarritzen ikusirik denak "minettes"ak eta "gosses a maman" delakoak dira, bakarrik telebixta begiratzen dutenak, diruz hantuak, burges seme-alabak, atera ditezela kalera, ikusteko zinez, zer gertatzen den...
Denak beraz, joan gara, ricard konzistente baten irestera. Patxa taldekoek, gara hartan, beren ekintzen zerrenda mamitsua erakutsi ziguten: Kristina, grafitti woman famatuaren auzirako sustengu gisa antolatu kantaldia, Cicatriz, Hertzainak eta Potatoekin, Arbonan, Bruno Sanchez insoumisaren alderako bonbatzeak, sustut, Baionako Cardinal Lavigerieren harriaren gaineko "kaki = kaka" slogana, askoren artean... Finitzeko, omorerik onenean, "Maiatz" aldizkariaren plegatzen lagundu gintuzten. Astekari honen bitartez, ahantzi baino lehen, hiru fanzineetako partaidei gure eskerrik beroenak...
Itxaro BORDA
40-41

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaBesteak
EgileezBORDA1Kultura

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude