Hernaniko Biteri Aretoak Ia Bi Urte


1986ko maiatzaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskadiko Areto Independiente Eta Bakarra
Hernaniko Biteri Aretoak Ia Bi Urte
Joan den astean hasi ginen Hernaniko II. Antzerki Jaialdia zela eta, eta aste honetan bigarren eta azkeneko parte ematen dugu argitara.
Gaurkoan, Ttanttaka taldeko Fernando Bernuésekin hitzegin dugu: Hernaniko Biteri aretoa da gaia.
ARGIA.– Hasteko, egizu balantze moduko zerbait lehenengo antzerki jaialditik aurtengo honetara egindakoaz.
FERNANDO.– Nik uste, jaialdi hau urtean zehar egindakoaren islada dela. Jalaldi bat, bai, inportantea dela deritzot, egun horietan herri osoan gehien enizuten den gaia da. Zentzu horretan da inportante, baina gehien axola zaidana zera da, programaketa gorpuzten joan dadila. Hortaz, urte bete pasa da eta bi epetan egin dugu lan, I. jaialditik ekaina bitartean, eta udazkenetik hona. Bataz beste 120tik 150era doan ikuslego kopurua lortu dugu. Badira 300era heldu diren espektakuluak, eta badira ere 90era jeitsi direnak, eta ni, ba nahiko pozik nago.
A.–Iazko eta aurtengo egitarauak alderatuz atzematen da jauzia, eta agian ahalegin bat atzerriko taldeak hurbiltzeko. Zentzu horretan, ze erizpide erabiltzen duzue urtean eta jaialdiari begira?
F.– Begira, guk era guztietakoak ekarri nahi ditugu. Nik esan dezaket esaterako aretora datozen talde askok ez dutela nire gustoko antzerkirik egiten, baina era guzietako antzerkia ikus dadin ahalegintzen naiz, ustez behintzat dakargun espektakuluak derrigorrezko gutxiengoak betetzen dituelarik. Hau da, beti ere saiatuz espektakuluak igaroten diren neurrian tonu atsegin bat lortzen, esan nahi dut nik badakit ezin ditudala testodun hiru drama jarraian aurkeztu, laugarrenerako ez delako inor etorriko aretora. Beti jokatuz, gaur clown espektakulu bat badakart, bihar testoduna ekar dezaket, eta etzi ikusgarriago den zerbait sar. Hortaz, nik uste, jendeak nahiko toriatu eta kontrastatzen du ikusitakoa.
A.– Hitz egin dezagun herri batean era honetako esperientzia batek suposatzen duenaz. Ze bereizgarri duzue beste sala iraunkorrei begiratuz?
F.– Bueno nik uste programaketa iraunkor bezala, komunikabideak dauden beste biekin alderatuz, Bilbon iraunkorra dago, eta Gasteizko ostiralak Hernanikoa da istituzioetatik sortzen ez den bakarra. Normalean programaketak Gobernutik eta Diputaziotik sortzen dira, udaletxeak jartzen du herriko kontaktoa, baina normalean ez dago berorik taldeak hartzeko. Bueno, eta hemen gauzak funtzionatzen du antzerki lantegi bat dagoelako eta bertan berrogei bat lagun, saiatzen garelako aretora datorren publikoa mimatzen, gure neurrian. Eta uste dut jendea inplikaturik sentitzen dela hamabost egun barru etorriko den espektakuluan.
Bueno, orain Hernanira iristen dira ere gobernuak eraturiko zirkuito talde batzu. Honek ere sortzen ditu arazoak, ezen gobernuak zirkuitatzen dituen talde asko pasa dira lehenago Biteritik. Beti saiatzen naizelako, Donostiatik gertu gaudenez, taldeak handik pasa aurretik hemen aurkezten edo bestela gertatzen da zuk ustea ez zenukeela programatuko eskeintzen zaizuna. Eta, nik une honetan ez nuke hau sartuko programan, pentsatzea, baina en fin...
A.– Ze neurritan da utopia zuen moduko talde batentzat areto iraunkor bat beste inon lortzea?
F.– Bueno, dexenteko utopia da. Nik uste dut oso zaila dela. Hemen suerte handia izan dugu, lan handia ere, baina batez ere suertea. Zorte erlatiboa noski, ze hemen programatzeak enerjia indar eta lan asko hartu du, inondik kobratzen ez dena. Espektakulu bat datorrenean, publizitatea, prentsa, kartelak pegatu, aulkiak, taldearekin egon, montatu, desmontatu eta abar, egin behar da. Orduak dira, eta hori ez da oraingoz inolaz ere ordaintzen.
A.–Eta konkretuki aretoa lortzea eta egokitzea?
F.- Bueno, Hernanira iritsi ahala proiektu bat aurkeztu genuen udaletxean, lantegia eratu, aretoa egokitu bai lantegirako bai programatzeko, eta jaialdia martxan jarri. Proiektuak hasieran zailagoa zirudien, pixkanaka gorpuzten joan zen, eta jendeak erantzuten zela ikusi zuen neurrian dena hobe atera zen. Uste dut suertea izan dela, nahiko erraza, nahikoa diot, izan baita udaletxearekin lan egitea. Ez da behinik behin izan arazo burokratiko handirik, nik uste gehien erretzen zaituena. Bulegotan paperak eta paperak aurkitzen dituzu, oztopoak jarraian, erreko ez zara ba! Guzti horretatik bada hemen ere, baina nahiko lasaiak. Erraza izan da hortik begiratuta, eta gainera, inbertitu den dirua ez da hainbeste izan. Hombre, asko da antzerkian lau duro gastatzen ez zuen udaletxe batek bapatean ez dakit, hiru edo hiru kilo terdi gastatzea, jauzi handia da.
A.– Udaletxeari errentagarri al zaio?
F.– Bai, proportzionalki begiratuz, sortzen duen mugimendua eta gastoa, hau ez da hain handia. Izan ere, aretoak eta programazioak egiten baditu, nik uste dut errentagarri zaielako dela, kulturalki eta politikoki. Egia da, ez? teatrerook eta politikoek kristal diferentez begiratzen diegu gauza hauei. Bai, bueno, suposatzen dut izango duela bere errentagarritasun politikoa.
A.– Ze neurritan uste duzu izan daitekeela traslazioa beste herriren batetara?
F.– Guztiz. Nik uste dut hemen egin denaz ez dugula ezer asmatu. Hemen egin dena edonon egin daiteke. Indarra, enerjia da arazoa, jende arazoa. Normalki ez dago programatzailerik, ez da bilatzen jendearenganako kontaktu zuzena. Kasu konkretuak daude, esaterako zer gertatzen da Gasteizen? Azken boladan nahiko eskas dabiltza. Orain dela hiru urte «Denok»-ek programatzen zuen eta bataz beste 400 lagun biltzen zituzten emanaldiko Orduan zain egoten zen jendea teatroaren eguna noiz helduko. Kezka zegoen. Orain berriz behera doa funtzionarioren baten eskuetan. Traslazioa egin daitekeela uste dut edozein lekutara.
E. OLASAGASTI
Ttanttaka taldeak, eratzaileak, "Ondoloin" espektakulua aurkeztu zuen.
42, 43

GaiezKulturaEkitaldiakJardunaldia
GaiezKulturaAntzerkiaJardunaldiaHernaniko A
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTTANTTAKA
PertsonaiazBERNUES1
EgileezOLASAGASTI2Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude