"Hemen Ez Gara Egiten Ari Europan Egiten Den Literatura Mota"


1986ko maiatzaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Andolin Eguskitza idazleari elkarrizketa

Andolin Eguskitzak Bere Lehen Poema Liburua Kaleratu Du
"Hemen Ez Gara Egiten Ari Europan Egiten Den Literatura Mota"
Andolin Eguskitza Iparrameriketatik etorri berria dugu, bertan zazpi urte eman ondoren. Aukeraz profitatu gara bere zenbait eritzi biltzeko.
Iparramerikara joan aurretik bi urte egon zen Alemanian eta beste bat Espainian. Oraingoan poema liburuarekin etorri zaigu, baina aurretik ba genuen ezaguna "Xaguxarra'' eta beste literatur aldizkarietan ibilitakoa da eta.
ARGIA.– Poesia liburu honen aurretik, nobela burutu zenuen, gutxienez orain hamaika urte. Zerk bultzatu zintuen hora idaztera, eta zer izan zen, ardura literarioa edo linguistikoa?
ANDOLIN EGUSKITZA.– Dudarik gabe heldugabetasunak bultzatu ninduen, gogotan nituen gauzak kanporatzeko nahia. Nire buruari buruz ari den nobela da. Ni naiz hor erdigunea. Eta lehenengo ardura literarioa izan zen, baina gero ardura linguistikoa ere bazegoen, eta nahiko handia.
A.–Zenbaterainoko lotura eduki zenuen «Xaguxarra»rekin?
A.E.– "Xaguxarra" izan zen nik asmatutako gauzatxo bat, eta Txema Larreak eta biok landu genuen kontua. Guk nahi genuena zera zen, literatur aldizkari bat. Ez pintorerik, ez fotografiarik, ez ezer; literaturaz ez besterik diharduen aldizkaria nahi genuen. Bertan hiru maila zeuden: beti poesia eta prosa, euskaldunek sortutakoa, kritika literarioa, bai atzerrikoa bai bertakoa, eta hirugarrenez kanpoko testuak ezagutzera ematea, hau da, munduko literatura euskaldunei ematea. Hau izan zen projektua, eta neurri batez egin zena, baina gero Ameriketara joan, eta porrot egin nuen projektuan. Honelako gauza bat beharrezkoa da. Oraingo «Egan» beharbada horren ordezkari izan liteke.
A.– Tarte luze baten ondoren, barriro kalean, baina oraingoan poesiaz.
A.E.–Liburu hau orain bi urte t'erdi amaitu nuen, eta horiek dira, Ameriketan batez ere, idatzi ditudan testu batzu. Gehiago idatzi nuen, baina hauek dira bost urtetan egindakoetatik gorde ditudan bakarrak. Hara joan baino lehen, egia esan, oso ideia exoterikoak nituen poesiari buruz. Idazteko pertsona gutxienez arraroa izan behar zela pentsatzen nuen, edo bestela egoera psikosomatiko berezitan egon. Hori ez zela egia konturatu nintzen, lagun batek esanda, eta ni neu hasi nintzen poesiak egiten.
A.– Poema hauen forma eta fondoa kritikatu izan dira. Zer dago honetaz?
A.E.–Modaz kanpo daudela esan da, eta ez nago ados. Eritziak eritzi dira, baina hortaz aparte, egin behar den bakarra da munduko literatura begiratu. Errusiako literatura poesia neurtuz beteta dago, eta berdin Ingalaterran, Amerikan edo Alemanian. Eta beste bestaldetik gai eta irudi mila daude. Hemen ba dirudi nik asko maite ez dudan joera bat dagoela nagusi, surrealismoaren antzekoa, elkar ulertzeko. Irudiaz beteta, baina hainbeste irudi ez dela ezer ulertzen. Irekiegiak dira poemak. Nonbait hori da modan dagoena, eta modernotzat jotzen dena. Nik ez dut uste hori egia denik. Beharbada Espainian dateke, dateke diot, ez nagoelako seguru. Espainiakoa ez dut horrenbeste ezagutzen.
A.– Europan beraz, ez da honelakorik egiten ari?
A.E.– Poesia mota hori niri ez zait gustatzen, edo hobe esan, gustatzen zait edozein testu, ona bada. Ona izateko irakurketa bat hartzen baduzu –eta normalean imitazioak dira– ezin da ezer atera. Berbateria hutsa da, berbak pilatuta, eta besterik ez. Nik ez dut holako literaturarik maite.
A.–Zure ustez, nolakoa izan behar du poesiak?
A.E.–Literatur testu batetan esaldiek, esaldiak izan behar dute, esaldi osoak. Poema batek hasiera eta amaiera eduki behar du, eta euskal literaturan ikusten dena da ez dagoela ez hasierarik, ez amaierarik. Unitate erritmikoa falta dute.
Laura MINTEGI
41

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakEGUSKITZA1
PertsonaiazEGUSKITZA1
EgileezMINTEGI1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude