"Toponimia da Herri Baten Gordailua"


1986ko apirilaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Endrike Knörr euskaltzainari elkarrizketa

Endrike Knörrekin Gasteizko Jardunaldiez
"Toponimia da Herri Baten Gordailua"
Euskaltzaindiak antolatuta eta Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Idazkaritzaren babesean egin ziren Lehen Toponimi Jardunaldiak Gasteizen.
Apirilaren 3, 4 eta 5ean ospatu ziren Jardunaldi hauetan ikertzaile asko bildu ziren, bai Euskal Herrikoak eta baita kanpotik etorriak ere. Ikertzaile hauetako bat eta antolatzailea ere dugu Endrike Knörr euskaltzaina.
ARGIA.– Zeintzu izan dira Toponimi Jardunaldi hauen helburuak?
ENDRIKE KNORR.– Guk jardunaldi hauek eratu baldin baditugu, izan ditugu zenbait helburu desberdinak. Bada jende asko izenak biltzen eta pertsona horiek izan ditugu gogoan. Beste aldetik badira toponimiari buruzko ikerketak egiten ari direnak, eta ez dira klase berekoak, eta gainera ez lukete pertsona berak izan behar nire ustez. Alegia, izenak biltzen dituztenak eta leku izenak ikertzen dituztenak ahal delarik ez lukete pertsona berak izan behar. Gero badira mapagintzan lanean ari direnak. Eta azkenik badira administrazioetan, udal, probintzi edo gobernu mailan ofizialtze lanean ari direnak, kartelak letreroak eta izen normalizatze lanean ari direnak.
Beraz lau pertsona talde desberdin dira eta horiek oro izan ditugu gogoan. Denei eskaini nahi izan zaie informazio oparoa. Eta informazioa izan da bai teoriko eta bai praktikoa.
A.– Zein da gizartearentzat toponimiak daukan interesa?
E.K.– Beti esan izan da toponimia dela herri baten gordailu, beraz esan nahi da izenek erakusten dutela gure iragana baina gainera gure egunotan bada presa larria izen horiek biltzeko. Pentsatu behar da zer ari den gertatzen, jendea ari da gero eta gehiago hirietara joaten. Gero «concentración parcelaria» delakoa ari da egiten bazterretan eta orduan lehen 10 edo 15 soro zirenak biltzen dira hirutara edo lautara, eta gainera gertatzen da anitzetan ematen zaizkiela horiei halako izen desitxuratuak. Beraz toponimiak antroponimiak bezala badu interesa eta gero bada presa bat biltzeko.
A.– Arazoen artean gaztelaniaztapena dago, leku izenetan esan nahi dut.
E.K.–Bistan da gure herrian bada alde batetik euskara, beste aldetik gaztelaina, beste aldetik nafar-erdara edo "navarro-aragonés", eta gaskoiera, eta azken etorria da frantsesa.
Oraintsu arte, uzten baditugu alde batera gaskoiera eta nafar-erdara, euskara atera da beti galtzen. Azken mendeotan euskal izen asko galdu dira eta euskal izen asko desitxuratu dira (esate baterako, Pirinioetan «Atxerito» dena «la Charitou deitzea). Batzu berehala konpondu ditzakegu, baina badira problema asko eta ikerketa sakona egin behar da. Beraz egin behar da alde batetik oraingo toponimiaren bilketa eta gero toponimia historikoaren bilketa. Eta biokin egin daitezke monografia politak eta hizkuntzaren izkutu asko argitu daitezke.
A.– Lan honetan nola lagundu dezakete instituzioek?
E.K.–Hori ikuskizun dago. Euskaltzaindiari dagokio lanaren parte haundi bat, baina erakunde publikoek ere parte handia daukate. Ezin zaio leporatu Euskaltzaindiari, besterik gabe, euskararen normalizazio osoa egitea. Behar duguna da elkar lana, eta esango nuke elkar lana muga guztien gainetik, alegia Euskal Herria dago hiru administrazioren azpian eta hor bistan zaigu muga guztien gainetik izan behar duela. Jardunaldietan zorionez ikusi ditugu nafar goberouaren mapagintza arduradun zenbait, eta nik ere esan dut pozten naizela ikusirik horiek ere etorri direla. Beraz nahiz eta beste administraziopean egon pozten naiz euskararen eskubideetan eta toponimia zaintzea da eskubide bat, interes bera erakusten genuela.
A.– Kanpoko partaideak ere izan dira, zer aportazio ekarri dezakete?
E.K.– Jardunaldi hauek antolatzen hasi garenean pentsatu genuen on litzakeela konparatzea gure esperientzia inguruko esperientzia zenbaitekin eta horregatik gonbidatu genuen bi katalan, eta bata da Enric Moreu-Rey, guztiz ezaguna, "Societat d'Onomastica"ko idazkari nagusia eta gero beste aldetik Galiziakoak, horiek eman dute beren ikuspuntu guztiz interesgarria. Gero Okzitania aldetik ere etorri dira zenbait, Okzitanian ez dute ikusten posible izan daitekenik halako normalkuntza bidea han. Eta gero badago alderdi bat hemen ukitu dena eta dirudiena axola gutxi zaigula eta da euskal ernigrazioarena.
A.– Beste alderdi batzuetan, katalunian adibidez, toponimi ikasketak aurreratuagoak dira, esperientzia horrek lagundu diezazueke?
E.K.– Pentsatu behar da "Societat d'Onomastica"k ia bete dituela zazpi urte, badutela han aldizkari bat, oso bizia eta egiten dituztela urtean behin bilkurak. Eta gainerakoan kartografian ere oso aurrera doaz, bai toponimia txikian baita toponimia haundian ere.
Esperientzia horrek lagundu dezake, nola bildu, zer bildu eta hori gero nola normalizatu. Arazo horretaz informazio ugari bat eman dute.
A.– Zer gertatzen da zuek ematen dituzuen izenak erabiltzen ez direnean?
E.K.– Eman dezagun «Orria», «Roncesvalles». Nonbait esaten da "Orria", paper zahar zaharretan aurkitzen duzu «Orrierreaga» edo halako zerbait. Eta gero badago tartean halako literatur forma bat, «Orreaga», eta azken finean da hautapen kontua, eta ez da beti erraza.
A.– Zer eragin dauka politikak toponimian?
E.K.–Euskaltzaindiari gehienetan eskatzen zaio bere eritzia, baina eritzi hori ez da beti jarraitzen. Eta hori gertatzen da ere, batzutan, kaleen izenekin Guk ez dugu erabakitzen zein izen jarri behar den, guk esaten dugu zein leku izen zegoen hor eta testigantza zaharrak. Politikoek, agintariek dute azken hitza, apaizek bezala.
A.–Zeuk eman zenuen hitzaldi bat jardaualdi horietan, zein izan da bere gaia?
E.K.–Nere hitzaldia izan da «Araban egin diren toponimi bilketa eta ikerketen gainean». Eta hori buruz egin nuen halako historia txiki bat, bilketa lanean nor aritu diren eta gero ikerketak nork egiten dituzten. Gero aipatu nituen bigarren partean Arabako toponimian aurkitzen diren zenbait arazo. Eman dezagun "Araba'' eta hor aipatu nuen Juan de Vitoriak XVI mendean esaten duena: "Los naturales le llaman Araba". Gero «Gasteiz» izena, etimologia oso eztabaidatua izan da eta oso pozgarria da baduela zerikusia "gazte'' izenarekin.
Gero aipatu nituen beste zenbait arazo, hiri toponimia, kale izenak eta abar.
Beste zenbait problema ere aipatu nituen, normalean ukitzen ez diren problemak, alegia, hotel, denda eta tabernen izenak. Hori ere onomastika da, eta erdi toponimnia, zeren gelditzen zaren tabernaren izena azken finean toponimoa edo leku izena bihurtzen bait da. Benetan tristegarria da ikustea zer gertatzen den, kolonizatuak gaude denda, pub eta tabernen kontuan. Kalera irtetzen baldin bazara euskal izen ugari ikusten duzu baina erdal izenak askoz ere ugariago dira gaur egun. Norbaitek kafetegi, denda edo halako zerbait irekitzen baldin badu, mesedez, begira dezala non irekitzen duen.
Beraz problema asko daude eta horrela bukatu nuen, alegia, «desideratum» bat bota nuen, ia egiten den benetan lana, bilketa lana, ikerketa lana eta gero ia zaintzen ditugun leku izenak eta ia saiatzen garen biltzean eta ikerketan orain arte bildu eta ikertu ez ditugun izenak, alegia, aipatu ditudanak, hotelak, ostatuak, dendak... Eta hortaz badaude modak baina gehienetan euskara atera da galtzaile.
Pablo R. de ARETXABALETA
38-39

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazKNÖRR1
EgileezARETXABALE1Hizkuntza

Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude