EKB: "Euskal Herri Osokoa Eta Biztanle Guztiona Behar Dugu Euskera"


1986ko apirilaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
EKB-ri elkarrizketa

EKB: "Euskal Herri Osokoa Eta Biztanle Guztiona Behar Dugu Euskera"
ARGIA.–Urtebete da EKBk "Euskararen Eguna" antolatu zuenetik. Duela aste btzuk instituzioek antolatutako beste "Euskeraren Egun» edo gisa horretako zerbait izan zenratuko du. Zergatik Euskararen bi egun?
EKB.–Hasteko, esan beharra dago, joan den urtean EKBk antolatu zuela Euskararen Eguna, maiatzaren 3an hain zuzen. Orduan, ez genuen instituzioen aldetik inolako laguntzarik jaso. Bestalde, ez laguntzeaz gain, iniziatiba hau ere biderkatzen ahalegindu dira.
A.–Zein da beraz bi Euskararen Egun hauen arteko planteamenduen edo filosofien arteko desberdintasuna?
EKB.–Garbi dago. Instituzioek, edo Jaurlarritzak nahi bada, eta EKBk proposatzen duten Euskararen Eguna guztiz desberdinak dira. Aurten instituzioek antolatu dutena ez da jakin justu justu zer izan den. «Euskararen Eguna» bezala anuntziatu zuten, gero kanpaina baten amaiera zela esan zuten... Gauza da apenas gelditu zela ezertan. Duela gutxi irratiz eta egunkarietako editorialetan baino agertu ez zen «Euskararen Egun» instituzional hori publizitate kanpaina baten modukoa izan zen. EKBk berriz apenas egin dezake publizitaterik, baina lortzea dauka aste oso baten inguruan euskararenganako jarrera positibo batetan biltzea euskaldungoa eta euskaltzalegoa.
A.–Apirilaren 26ko "Euskeraren Eguna". Ze erantzun mota ari zarete jasotzen instituzioen aldetik?
EKB.– Erantzun mota baino erantzun eza aipatu beharko genuke. Behin baino gehiagotan eskatu zaie Jaurlaritzako arduradunei elkarrizketa bat. Ez dugu erantzunik jaso oraindik. Ulertezina da «euskararen alde» omen dagoen gobernu batek benetan euskararen alde ari direnak kontutan ez hartzea eta dauden indar potentzial guztietaz baliatzea euskararen normalizaziorako bidean.
A.– Nola ulertzen duzue erantzun eza hori?
EKB.–Harritu gaitu egia esan inolako erantzunik ez jasotzeak. Bina pentsa genezake, Jaurlaritzatik urtean zehar euskararen aldeko ekintza herritarren aurrean daraman politikaren ondorioetako bat dela.
Hain zuzen, herri erakundeek euskararen alde antolatu dituzten zenbait ekintzen aurrean Jaurlaritza freno bezala agertu izan da. Agian, eta EKB erakunde horietaz osaturik dagoenez, hortik datorkigu erantzun eza hau. Hala ere erantzun baten zai jarraitzen dugu.
A.– Eduki dituzuen kontaktoen arauera, Euskararen Egunaren planteamendu zabal horrek erantzun onik eman al dizue?
EKB.–Guk uste dugu planteamendu egokia izan dela. Kalean ikusten dugunaren arauera garbi dago jendea mugitzen hasia dela eta pentsatzen dugu Euskararen Egun honek arrakasta haundia izango duela. Eduki ditugun kontaktoak ugariak izan dira. Deitu bati eta besteari, hitzegin guziekin... edo hobeto esanda,-hitzegin nahi zuenarekin... Esatebatera: Ikastolen bost federazioak Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, sindikatoak (ESK–CUIS, LAB,...), alderdi politikoak (LKI, EMK, EE, HB, eta erantzunik ez dugu jaso PNV, AP, eta PSOErengandik)...
A.– Iaz "Euskaraen Eguna" eta aurten bestea. EKBren urteko balantzea Euskararen Egun honetara mugatzen al da?
EKB.–Ez noski. Euskararen Eguna EKB osatzen zuten sail ezberdinen toagune bezala ikusten dugu. Urtean zehar sail hauetako erakundeek beraien ekintzak antolatzen dituzten neurrian EKBk bere laguntza osoa eskaintzen die. Honela uler daiteke ikastolek antolatzen dituzten ekintzetara (Kilometroak, Herri Urrats, ...), AEKk antolatzen dituenetara (Korrika, Aekanpada ...), UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) ... EKBk bere deia eta laguntza eskaintzea.
Bestalde, lan sakona egiten ari da EKB sortzera bultzatu zuen helburuetariko bat betetzen, hau da, euskarazko kulturaren eta euskararen defentsan. Kontzientziatze lana da maila honetan egin daitekeen, gauzarik aipagarrienetakoa eta horretan ari garenik ezin uka.
A.– Apirilaren 26an Iruñean arratsaldeko 6retan Antoniutti parketik hasita manifestazioa...
EKB.– Gure nahia, Iruñean larunbatean ahalik eta jende kopuru haundiena biltzea da "Euskara guztiona eta guztiontzat" dela azpimarratzeko. Entzun bezate agintari eta hiritar guztiek euskara ez dela bakarrik euskaldunen arazo, baizik eta Euskal Herrian bizi garen guztien arazo. Eta ez dela gainera Komunitate Autonomoko edo Nafarroako zonalde euskaldunetako arazo bakarrik, baizik eta Euskadi oso osoka.
25

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEKB

Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude