Orain 23 urte Bartzelonan jaioa bere gurasoak han bizi zirelako.
Noiz hasi hintzen masaje mundu honetan?
15 urte nintuela hasi nintzen afizioz, masaje ikastaro batetan izena eman eta nire iniziatibaz hasi, hasieran futbol talde batzurekin eta gero gimnasio batekin kontratua egin nuen, 22 urterekin edo. Nire ikasketak ez nituen alde batera utzi nahi eta maisutza hasi nuen baina ezin iritsi.
Eta txirrindulariekin?
Orain hiru urte talde afizionatuekin eta iazko Espainiako Itzulian Orbeakoekin. Taldean beste bi masajista ere badaude.
Desberdina al da txirrindulari bati ala korrikalari bati masajea ematea?
Bai, noski. Kirol desberdinak gorputza era desberdinetan lantzen dute eta horren arabera batek masaje era bat eta besteak beste bat eskatzen du, kirol berdinean ere, txirrindulariak, kasu honetan, espezialista eta bakoitzaren konplexioa oso kontutan hartu beharrezkoak dira.
Kontatu ezak hire lan egun bat?
Urteko egun gehienak kanpoan pasatzen ditugu, baina adibide gisa Euskadiko itzulian, Espainiakoan edo Frantziako Tourrean honelako zerbait egiten dugu:
6etan: Abitualamenduko boltsak prestatzen bukatu.
7etan: Txirrindulari guztiak esnatu, irteera baino hiru ordu lehenago gosaltzeko aukera izan dezaten. Bakoitza bere gelara deskantsatzera, guk bitartean maletak jaso eta autobusera.
10etan: Irteera aurretik berotzeko masajea ematen diogu eta etapa irten bezain laister beste hotelera, autobusez, batzutan 200-300 kmtrotara dago. Beste masajistak kotxez segitzen dute karrera osoa.
4rak aldera etapa amaitu eta korredoreak hotelera iristen direnerako dena prestaturik, dutxatu eta banan bana masajea eta.
7.30etan afaria eta ondoren lehen eman gabe geratu direnei eman eta urrengo egunerako abitualamenduak prestatzen hasi.
Gaueko hamabiak aldera oheratzen gara egunero.
Hainbeste garrantzi al du abitualmenduak?
Bai, etapa luzetan batez ere, ondo kalkulaturik ez badago porrot egin daiteke minutu gutxi batzutan.
Zer bezala jaten dute 5-6 orduko etapatan?
Irteeratik bakoitzak gainean darama zerbait, pasteltxo batzu, sagarra erdibituta, banana erdiak zurituta, ogibitarteko txikiak, menbrilo puskak etab. Batzutan karrera erdialdean bi abitualamendu ere egon daitezke, hori antolatzaileek erabakitzen dute eta non jarri ere bai. Beste arazo bat edariarena da, botelinetan daramate ura, batzutan soilik ura, bestetan mineral eta gatzakin baita janari likidoaz ere. Tourreko etapa bere eta luzetan bakoitzak 10 botelin edatera iritsi daiteke. Askotan denetarik egitea tokatu zaiola ere kontatu digu, sendagile papera edo hoteleko sukaldaria gaixotu eta tortilak prestatzea ere bai.
Josu IZTUETA
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]