"EAJren Barruan Asko Dira Otanen Aurka"


1986ko martxoaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Elias Amezaga idazleari elkarrizketa

Elias Amezaga Eta "Manifestatua"
"EAJren Barruan Asko Dira Otanen Aurka"
"Manifestua"ren lehen sinatzaileen artean, ondo begiratuz gero, badago sorpresa bat baino gehiago. Elias Amezagak sinatu ezezik-hitzaldietan eta, hitza ere ipini du. NATOren aurka dago Getxoko erdal idazle hau, antzerkigintzan eta saikeran hogeitahamar lanen egilea, Euzkadi aldizkaria eta Deia egunkariko orrialdetan maiztxo agen ohi dena. Getxon bizi da, berak disenatatutako dorretxean. Horren egituran ere ideologia isladatzen zaio Eliasi, San Andresen gurutzearen ingurian –ikurriñako gurutzea–ardaztuta bait dago eraikuntza.
ARGIA.–Laburbilduz, zein da zure bizitza, zure biografia?
ELIAS AMEZAGA.– Oso gaztetan hasi nintzen idazten, hamairu urtekin, pieza dramatiko bat egin nuen. Bokazioa ei nuela eta orduz gero ez diot idazteari utzi, Gainontzeko produkzio literarioari buruz zera, nire bokazioa bereziki antzerkigintzarako dela esan. Dozena bat obra estrenatu dut, neuk egindakoctatik. eta beste horrenbeste itzulpen eta egokipen egin dut. Kanpoko egileak ezagutaraztera eman ditut Madrileko teatroetan, hala zelan, Brecht, Adamov, e.a. Ankerkeriaren teatroaren sortzailetariko baten distzipuloa izan naiz, Michel de Ghelderoderena alegia. Neure antzerki konpainia ere izan dut. Madrilen frakasatu egin nuen 1951 ean eta Jorge Oteizak. estrenaldiko ekitaldian egon zelarik, utz ezazu guzti hau, zouz eta idatzi eta idatzi egizu, estrenatuiko ote denentz ardura barik; zoaz mendira. Momentuz ezin izan nuen mendiratu baina orain zorioenez berton nago.
Abertzaletasuna urteotan sartzen zait barruan, abertzale tertuli batekiko ukipenaren eraginez, Retolaza, De Valle, e.a. zirelarik bertan. Agirre ezagutu nuen Parisen. Parte hartu nuen 61 ko greban (orduan herbesteratu beharra izan zuela Ion Bilbaoek greba eraketan esku hartzeagatik) Ajuriagerraren ardurapean. Hala ere ez naiz sekula ere karnet-duna izan eta nire erresistentzibide ia bakarra lumaren bitartezkoa izan da. Liburu debekaturik ere badaukat, Et apres? -aux barricades titulodunak, esate baterakO,Tribunal del Orden Publiko -elakora eraman ninduen.
Nire liburuetatik erdia neure kontura argituratu dut, hasieran argitaldari ezagatik eta baita urgentziagatik ere, uneari oso lotutako liburuak izan bait dira nireak eta rgitaletzeetan hiru urte ematen bait dute argitara baino lehen.
A.–Urteotan zehar mamitu duzun ideologia zertu dezakezu, esparru idelogikoa eta?
E.A.–Abertzalea baino ez naizela uste dut. Ez, halabaina, partidokoa, alderantziz baino, oro har enbarazua egiten bait didate alderdi politikoek, desagertzera jo beharko luketela uste dudalarik independentzia naziola bezalako hautabide garrantzitsuagoen alde.
A.– Erreforma aldi honetan esku hartu duzu autodeterminazioaren aldeko "manifestuan" ere.
E.A.–Beno. Foruen aldeko manifestaldian kalera irten nintzen, estradizioen aurkakoan ere (gero Europar Parlamentura joan nintzen beste zenbaitekin). baina ez naiz gainontzeko ezein manifestapenetara joaten. Ez dut astirik. Ordu eulikoak ditut, idazteko eta lanerako.
A.–Oraingoan NATOren aurkako manifestua sinatu duzu. Deian eta Euskadin idazten duelarik, zeintzu arrazoi izan ditu manifestua sinatzeko?
E.A.– Adiskidetasunak eraginda iharduten dut beti. neure adiskideek gura dutena gura dut nik, heurak nora doazen bertara noa ni. Ideologia guztien gainetik maite eta preziatu egiten ditudanak laguntzen saituko nintzateke postu politikoren bat izanez gero; beraz, hobe ez baledi halakorik gerta. Manifestuaren kasuan zati guztiekin ados nagoela esan behar. Hara hor sinatzeko izan dudan arrazoia.
A. - «Manifestua» sinatzeak kontrasanik sorrarazi dizu? Lanean edo?
E.A.– Ez dut gizakiok erabat libreak izatera iristen garenik uste. Ez gara askatasunaren alde borroka egitearen bildur izan behar ezta onartu behar inork esandakoa, nahiz eta elkarte haundiagoaren batetako kidea izan zer hori esaten duena. Zera esan nahi dut honen bidez, arretaz saiatu naizela beti neure kasa ibiltzen. Badakit ez dena askatasun osorik. nik neuk, adibidez, ez bait dut EAJko nire lagunen aurka jo gura. heurek bota egitea nankate heuren komunikabideetatik eta nik aurrera egiteko ardura daukat, medioon bidez eragina izaten bait dut EAJko tagunen jarreretan. Ematen didaten espazio horretan mesede egin diezaiekedalakoan nago ez bait dute zenbait arazorekiko eritzi buruturik. Halabaina ez naiz sekula alderdikidea izan ezta izango ere ez bait nago bildotsa izateko prest.
Idazlearen zeregina aztiarena dela uste dut. bide ertzean jarrita ibiltariak igaroten ikusi eta bati kontseilua ematen dio eta besteari, ostera. ziria sartzen dio, aintzat lasaitu ala alderantziz egin gura duen.
A. - «Manifestu»ko zati zehatzeagoetara jota, ikuspegi berezia dukezu, 1921 jaioa bait zara, gerra bizi izan duzu bertara joan barik, Agirre ezagutu duzu eta «Manifestua»n aipatu egiten da zelan amerikarrek traizionatu egin zuten beranengan jarritako konfidantza.
E.A.– Erantzuna luzetxoa izango da. Lehenengo eta behin. baskoak ez du ezertxo ere errusoen aurka. Gerrari buruz mintzatu zarala, gogoan dut zehazki Alameda de Recalde kalean bertan errusiar abiazioa zegoen txaleta zegoela eta bertan zeuden errusoak baskoekin bat eginda borrokan defendatzen Bilbo, 1936. urtean. Ondo dakizu gure jatorria, kontrakorik frogatzen ez den bitartean, Uraletatikoa izatea datekeena deña. Ukraniarrak eta baskook jatorriz senideak izatearena oso onetsita dago, hipotesis gisa. Ondorioz, baskoak ez du orain eta ez du sekula ere ezer izan errusoen aurka, alderantziz baino.
Gertaerek sarritan baldintzatu egiten dute jendeen jarrera. Baskoek gerra bat jasan dute, baina herbestera joatean nolabait anparatu egiten zituzten Europear potentzia haiekiko menpekotasun harremanetan ikusi zituzten heuren huruak baskoek. Gerran gehiago egitea izan eta egin barik utzi zuten europear potentziok, nolabait, anparatu egiten zituzten euskal erresistentziarekiko lider batzu. Jose Antonio Agirre da pertsonalitatea Mendebaldeak defendituena. Hildo honetan sortu ziren Parisen baskocen lagunak petsonalitate literario, politiko eta erlijioso handienak zirelarik barruan.
Behin Agirrek naziar Alemaniatik alde eginez gero. Amerikak bizitza salbatu zion. Amerikak bere unibertsitateetara eraman zuen. Amerikak entzun egin zuen, Europear Demokrazia sortu zelarik beraren ahotsa izan zen sarrien entzun zena, munduan bakana zen herri baten ahotsa zelako, askatasuna eskatzen zuen herri txiki esotiko baten ahotsa izateagatik. 1933. urtetik gorantz Euskadiren ahotsa estatu gabeko herri guztietan izan zen entzuna. Baina gerra amaitutakoan, baskoak eta hispanikoak elkartuz gero, Francoren erregimena suntsitu eta demokrazia itzuliko zela agindu ziguten. Orduantxe ekin zion Agirrek herri eta alderdi guztiak elkartzeko kanpainari. Castelaok kontseiloa eratzea lortzen du, kataluniarrak ere elkartzea lortzen du: Prieto, Largo eta jende hori elkartu dadin ahaleginak egiten ditu gobernu antzekoa lortzearren. 1947an, Argentina eta besteren bat ezik, ONUko partaide guztiek pais maldito deklaratzen dute Francoren erregimena. Une batetik bestera erorpena etorriko zela ematen zuen. Zoritxarrez, ez zela horrela gertatu. 1950. urtean iparramerikarrek Francoren erregimenaren defentsan hasi ziren, hitzarmena sinatu zuten elkarrekin, 1953. urtean gauzatu zelarik berau, baseen ezarpenerako bidea jarriz. Orduan amerikarrek ateratzen zuten aitzakia zera zen, España demokratizatu egin gura zutela. Guzti hori ez da horrela gertatzen. Jose Antonio Agirrek behingoan utzi zion Amerikari sinesteari. 1952.eko Gabonean zera esan zuen Agirrek: Askatsanarentzuko eta gure askapenerako arriskua, komunisntan baino areago, Mendebaldeko munduaren ustekerian datza. Jose Antonio Agirrek, hil baino lehentxoago. kisne kantu legez, zera esan zuen: Gure borroka errezagoa izango litzateke ez bagina demokrazien errealismoaren aurka borrokatu beharko.
A.–Arzalluzek, ostera, argi eta garbi dio, Stalin dela Francoarekin sinatu ziren hitzarmenen erruduna, beraren politika espanisionistak behartu bait zituen Europear Estatuak hitzarmenok sinatzera hegoaldea bermatzearren.
E.A.– Ni ez nago Arzalluzen larruan, ez dakit, beraz zer pentsatzen ote duen. Ustea dut Arzalluz oso praktikoa.dela eta berak praktikotasun hori dela Partido Nazionalistari komeni zaiona pentsatzen du, beharbada. Nik, neure aldetik, zera uste dut, berrogeitamar urtetan zehar nazionalistok mundu zabalean idealistatzat, utopikotzat eta liluratutzat jo izan gaituzte. Nik neu gurago dut idealistatzat, ilusoriotzat eta utopikotzat jo nazaten beste ezer baino, zeren eta niretzat Euskadiren independentzia garrantzitsua da berba horrexegatik. independentzia. Lantegiak kenduta ere, garrantzitsua izaten segitzen du; soroa kentzen badidate ere, garrantzitsua izaten segitzen du, kulturako jendeak eramaten badizkidate ere. garrantzitsua izaten segitzen du. Herriaren independentzia, edozeinena, ganorazko bakarra da Elias Amezagarentzat.
A.–Beste zer hau ere aipatzen da hots, behin Europan sartuz gero sistema defentsiboan sartzea beste irtenbiderik ez ei dugu. «Manifestua»k, berriz, neutraltasunaren alde jotzen du. Egidazu zure jarrera neutraltzalearen azalpena.
E.A.–Ikuspuntu iberikotik abiatuta hasi gaitezke berbetan, Iberian sartuta bait gaude, nahi eta nahi ez. Iberikoei ez zaie ezertxo ere galdu Europan, ez dute Europarekiko harremanik izan, gerraren bidezkoak ezik, XVII–XVIII mendeak arte. Europak aurrera egin du eta hegoaldeko estatuek beren horretan segitu dute, Europa zetan industrializatzen den ikusten, hemen lurralde soilak eta oihanak izan diren bitartean. Ondoren hiru gerrak heldu dira, 1870. urtearen ostean: lehena, franco-prusianora España deitzen dutena joan barik geratu zelarik; 14.ko gudua, Alfontso Xlll.ak ez joatea lortu zuen;orduan sortu zen aberastasuna itzela izan zelarik, batez ere bertoko merkataritzarako, burdingintzarako, asegurantzagintzarako, banketxeentzako, itsasgintzarako,...el agua de Bilbao ere orduan sortu zen esakera legez eta Hermes aldizkaria, naziorteko kutsu nabarmenena izan duen aldizkaria: hurrengoan ere ez genuen, división azul hura kenduta, parterik hartu. Iberikoek ez dute, esandakoaren arabera, ezelako istilurik izan Eroparekin.
Baskooi dagokigunez, ez bagara nazioa izatera heldu, zer dela eta eraman gura gaituzte supernazioa izatera? Absurdua ematen du, erabat. Baina badago zentzugabekeria handiagoa ere, Amerikak eta Europak ez badiote Euskadiri onetsi autodeterminaziorako eskubidea, zertan joango gara gu heurak onestera ezezik txeke zuria ematera, zernahi egin dezaten gutaz?
A.–Ados egon ala ez, badirudi nazionalismoa independentzizaletasunetik autonomismora eramateko bidea balizko "Herrien Europa" delako hori dela. Zer deritzozu guzti horri'
E.A.–Begira horrela baskook edo flandriarrek pentsa dezakegu, ez, berriz, estatuek edo europarrek. Hori, beraz, futurologia da. Herrien Europa hori sortzen ez den bitartean ez dugu zer eginik hor guk. Gero, Monfortek egiten dituen deklarazioak, OTAN eta Europa alderatuz? Esaigula ea ze demokrata moetatako den Reagen eta erantzunda dago. Gauza bat dira demokraziak eta bestelakoa OTAN demokrata izatea, uniformedun inor ez da demokrata eta.
A.–Amaitzeko, OTANen ez sartzeko arrazoiak, laburki.
E.A.–Bihar ere berton egongo ginateke arrazoiak ematen. Heurek esandakoak izan dira: bat, teknologia; gezurra, teknologia Suediari erosten diogu edo Europa ez diren Erresumei; bi, OTAN berdin demokrazia, gezurra, misilak hor ipintzeak ez du demokraziarekin zer ikusirik eta gainera gaitzetsi egiten dutenean Felipek erreferendumara deitu behar izatea izan duela; hiru, OTAN berdin Europa ere gezurra da, dakikezunez hor bait daude Austria, Noruega, Suedia, e.a.; OTANa bakea ziurtatzea delakoari buruz, zera, ez dagoela bide bakarra baino bakea ziurtatzeko, desarmaketa. Oportunitateari buruz beste ohar bat. Amerikarrak eta Errusoak berbetan diren une berean desorekatzera joango gara horretan sartuz. Amaitzeko, gogoratzen ez naizen azken urteotako batetan ONUk, blokeetan beste inor ez sartzeko esan zuen. Eta hara orain Jauntxuok non sartzen diren buru belarri blokeetariko batetan.
A.–Eta EAJren jarrerari buruz ze esan?
E.A.–EAJren barruan asko direla OTANen aurka uste dut. EGIkoak adibidez; edo heurekin berba egin dudan ia kargu publiko guztiek esan didate ez, ez, ez eta ez. Jaurlaritzako lehendakari jauna abstentzioaren alde dago eta Garaikoetxea eta Cuerda aurka. Barruan sartu gura gaituzten hirulau liderrek nahita zein nahi barik, herriak zer gura duen usaintzea beste biderik ez dute izan.
Edorta JIMENEZ
1952.eko Gabonean zera esan zuen Agirrek: "Askatasanarentzako eta gure askapenerako arriskua, komunismoan baino areago, Mendebaldeko munduaren ustelkerian datza".
16-19

GaiezPolitikaNazioarteaErakudeakNATO
PertsonaiazAMEZAGA1
EgileezJIMENEZ2Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude