"Herrien Eskubideen Aldeko Aukera Garbia Egin Dugu"


1986ko urtarrilaren 19an
Aureli Argemi, Ciemenen Sortzaile Eta Conseoren Eragile
"Herrien Eskubideen Aldeko Aukera Garbia Egin Dugu"
"CIEMENen sorreran nire esperientzia pertsonal bat dago. 1965.etik 68ra bitartean atzerriraturik egon nintzen Escarré abadearen idazkari izanez. Escarré Montserrateko abade bat zen, Katalonian paper oso garrantzitsu bat jokatu zuena eskubide nazionalak defendatuz, publikoki ere... eta azkenean bota egin zuten. Milanen pasa zituen bere azken urteak, atzerrian.
Italian gauza batetaz konturatu nintzen: hango komunikabideek nahiz eta asko hitzegin Escarré-ren exilioan buruz eta Francoren erregimenari buruz, ez zuten aipatu ere egiten Kataloniako nazio arazoa. Alde batetik ezjakintasuna izan zitekeen, baina bestetik ohartu nirltzen Italiari ere ez zitzaiola batere interesatzen arazo hori plazaratzea zeren eta han bertan piztu bait zitezkeen nazio gogo bat baino gehiago".
AURELI ARGEMI. - 6Xan hil zen Escarré eta ni Frantziako Hegoaldera pasa nintzen Montserraten pean zegoen monastegi batetara. Atzerriratu asko pasa zen handik. Katalandar eta euskaldun asko Guk ulertzen genuen euskaldunok eta ziotena. Frantsesek ordea ez zuten ulertzen zer zela eta jartzen zuten beraien bizitza arriskuan euskaldun haiek. Europan ez zekiten gure berri eta hortik atera zen CIEMEN martxan jartzeko asmoa. Arazo Nazionalen Informazio Zentru bezala pentsatu zen.
ARGIA.–Hortik martxan jartzeraino urte batzu pasa ziren...
A.A. - 1975. urtean jarri genuen martxan, Milanen, hemen artean Franco zegoen. Bi helburu jarri genizkion. Dokumentazio eta zabalkunde zentru izatea alde batetik; eta solidaridade gune bat sortzea nazio ezberdinen artean, batezere Europako nazioen artean, herrien eskubide kolektiboak ezagutuak izan daitezen.
Franco hil zenean estatutuak aurkeztu nituen eta Bartzelonan beste zentru bat ireki genuen. 1978. urtean izan zen legeztatua. Orduz geroztik bere presentzia izan du CIEMENek nazioarte mailan; egindako aldizkari eta liburuei esker eta komunikabideetan muturra sartzeko egiten ditugun ahaleginengatik.
A.–Badirudi hamar urteren buruan muntaia dexenteko bat lortu duzuela...
A.A.–CONSEO bera hamar urte horien froitu izan da. Hamar urte hauetan egindako kontakto guztien fruitu. Gauza oso txiki bat izatetik muntaiatxo bat izatera pasa gara. Aitortu beharra dago oso bitarteko urriak dituela; ez da ekonomia aldetik ase dabilen elkarte bat, baina guretzat garrantzitsua den egitura batetara iritsia da: gauza da hiru liberatu mantendu ahal izateko eta egoitza beti martxan egoteko.
A.–Zer egiten duzue gaur egun?
A.A.–Gaur egun lehen aipatu ildo beretik ari gara: nazioarteko ezagutza eta errekonozimenduaren bila aritu eta bereziki Katalonian, CIEMEN da CRIDA erakundearen buruetako bat. CRIDA elkarte askoren bilgune bat da, nazio, hizkuntza eta kultura katalanen defentsa praktikoan aritzeko. CIEMEN CRIDAren barruan dago eta bera da motore handienetako bat.
ClEMENek antolatutako gauzen artean Strasburgora egindako bidaia dago 1982. urtean. Europako parlamentura joan ginen katalanak Europako nazio bat ginela esanez, eta Europako instantzia haietan errepresentaziorik ez geneukala aldarrikatuz. 1984.ean, iaz, ONUk Ginebran dauzkan instantzietara antolatu genuen beste herri txango bat. Han ere beste dokumentu bat aurkeztu genuen autodeterminazio eskubidea eskatuz eta ONUk horretan lagundu behar gintuela esanez. Iaz Parisera joan ginen UNESCOra, kulturalki Kataloniak jasaten dituen mehatxuak salatuz.
Ekintza sinboliko batzuk baino ez dira baina asko laguntzen diote jendeari nazioartekoari bere neurria hartzen.
Bestalde eten gabe ari da CIEMEN hitzaldi, ihardunaldi eta mintegiak antolatzen, nazioarteko solidaridadea ardatz bezala harturik. Saiatu gara gauza intelektual bat bakarrik ez egiten eta gure dinamika praktikara bertaratzen.
CIEMEN ez da elkarte politiko bat. Ez dago inoren mende, eta honek dakarkio komunikabide handitan agertzen zailtasunak izatea, eta ekonomikoki itsurosoki ezin mantendu ahal zatea.
A.–CIEMEN zenbait tokitan dago eraturik, ez bakarrik Bartzelonan...
A.A.–Uste dugu puntu bakar batetik, Bartzelonatik, ezinezkoa dela beharrezkoa den informazio guztia jasotzea. Arazoa dagoen tokian egon beharra dago. Urte hauetan egin dugun gauzetako bat kontakto sare bat lotzea izan da, eta informazioa emango diguten pertsonak lortzea arazo nazionala ematen den puntu guztietan. Gaur egun 3 egoitza legal dauzka CIEMENek: bata Milanen, bestea Frantziako Hegoaldean eta bestea Bartzelonan. Horrezaz gain pertsonen bidez egindako kontakto sarea dauka
A.–Euskal Herrian?
A.A.–Uste dut nahiko ondo ari garela sartzen une honetan Euskal Herrian. Oraintsu egin berri ditugun gauzen artean "Autodeterminazioaren Ihardunaldi"etarako zenbait ideia eta laguntza eskaintzea egon da. Bestalde, ni pertsonalki askotan joan naiz Euskal Herrira mintegi eta horrelakoetara. Azken aldi honetan interes handi xamarra ikusi dugu Euskal Herrian Nazioen Europari buruzko ideiaren inguruan.
A.–Estadurik gabeko nazinen artean albiste agentzia bat egiteko asmoa agertu da CONSEOn...
A.A.–Buruhauste handiak dauzkagu komunikabideak direla eta. Lanean ari gara berri agentzia bat sortzeko estadurik gabeko nazioentzat. Estadurik gabeko nazio horietan dauden komunikabideek berri agentzia handietatik hartu behar dituzte beti berriak. Eta noski, zerbitzu hori oso garrantzitsua litzateke. CONSEOn ere atera zen ideia hori. Euskal Herrian ere ikusi dugu interes handia dagoela horrelako bat sortzeko. Eusko Jaurlaritzari asko interesatzen zaio. Hemengo gobernu autonomoari ere bai. Guk ordea urrutirago joan nahi genuke. Agentzia horrek estadurik gabeko nazioei zerbitzu bat eskaintzea nahi genuke.
Nazioarteko zirkuitoren batean sartu nahi dugu bestalde. Europa edo mundu mailako zirkuitoren batean sartu nahi dugu nolabait. ONUn sartzea eskatu dugu elkarte ez-gubernamental bezala eta indar kontsultiboa izanik. Paperak zuzen dauzkagula uste dugu eta iaz egin genituen kanpainak, Eritrea eta Etiopiaren aldekoak, lagungarri gertatuko zaizkigula uste dugu.
Bestalde egunotan egin ditugu jestioak Europako Parlamentuaren babesean dagoen Hizkuntza Minorizatuen Agentzian. Joku horretan sartu beharra dagoela uste dugu eragin bat izateko eta nazioarte mailan ez kanpoan geratzeko.
A.–Nola funizionatzen du CIEMENek?
A.A.–Legalki kultur elkarte bat gara. Sosak kideen poltsikotatik ateratzen dira, eta noiz edo noiz, subentzio puntual batzutatik. Fundazio bat izatea nahi genuke baina horretarako dirua behar da. Bazkideek ematen dutenari esker bizi izan gara bereziki.
A.–Kultur elkarte bat zarete baina arazo politikoekin egiten duzue topo zuen ekintza guztietan. Indefinizio politiko bat dago edo aukeraren bat egina daukazue?
A.A.–Herrien eskubideen aldeko aukera garbi bat egin dugu guk. Honek jada lerrokatzen zaitu nonbait. Mugimendu progresistek begi onez ikusten dute lerrokatze hau. Kultur elkartea izanik ahalik eta Mugimendu zabalena izan nahi genuke, baina beti zenbait gauza garbi edukita; hau da anbiguitate batean sartu gabe.
CONSEOn esaterako, hori bera lortu nahi izan da. Parte hartu ahal izateko puntuak esaterako indar ezberdinen artean izan dira ezarriak eta onartuak.
Garrantzitsua dela uste dugu zeren eta ez bait dago honelakorik. Saioak egon dira baina ez dago orain egiten ahalegindu garen plataformaren antzekorik.
Bestalde interes handia daukagu ideiak zabaltzeko. Ideia berriak, progreso ideiak, egoeren azterketaren ideiak, gure ondorioak... nahiz eta jende askorentzat gustagarriak ez izan. Horregatik behin baino gehiagotan salatu izan gaituzte "terrorista" bezala. Duela bi urte kanpaina oso gogor bat egon zen Europa mailan CIEMENen aurka eta "terrorista" etiketa ezarri zioten.
A. - "Som una nacio" eta hizkuntzaren defentsarako ekintzak egin dituzue Kataloniari begira. Linguistikoki eta nazionalismoaren aldetik hain indartsu dirudien Katalonian, nolatan CIEMENek eta CRIDAk hain gauza oinarrizkoak erreibindikatzen dituzte?
A.A. - "Som una nacio" diogunean ulertu behar da nazio hitzak adiera asko dituela. 23 F-aren ondoren izan zen eta une horretan asko jeitsi zen nazio hitzak esan nahi zuena. Alderdi sozialistak ez zuen hitz hori erabili egin nahi ere. Beldur handia zitzaion. Garai batetan hitz horrek zeukan esanahira itzultzeko egin genuen Nou Camp-eko ekintza hori. Bestalde badago beste gauza bat. Konstituzioaren aurretik bazirudien jende askok autodeterminaziorako eskubidea onartzen zuela. Konstituzioak oso bide estua utzi zion horri eta bere edukian asko jeitsi da kontzeptu hori. Horren bermatzen ere ahalegindu gara. Asumituta ziruditen gauzak esaten ari gara benetan ez zeudelako asumituta eta beldurra dagoelako eduki erreal bat emateko horiei. Konstituziotik honuntza atzerakada bat egon da, edo gutxienez klarifikazio bat, zenbait gauza esaten zituztenek beste gauza batzuk esan nahi zituztela...
A.–Hizkuntzaren arloan CRIDAz aparte «Grups de defensa de la llengua» izenekoak ere ari dira hemen. Ze diferentzia daude batzuren eta besteen artean?
A.A.–Nik uste dut helburuak berberak direla baina metodoak ezberdinak dituztela. Beraiek ere hizkuntza normalizatu nahi dute. Beraiekin hitzegin izan dugunean mugimendu baterakoi bat osatzeko ez dute sekula nahi izan. Beraien dinamika daukate eta talde oso txiki bat izatera mugatu dira. Asko hitzegiten dute baina praktikan ezin dute gauza handirik egin. gutxi bait dira.
CONSEOren antolaketan ere arazoak izan ditugu berekin. Berek uste dute berak direla nazionalista radikal bakarrak, independentista bakarrak, hizkuntz politika egoki bat zeramaten bakarrak... Errealitatea ezagututa ez
Gu ondorio honetara iritsi gara: batasuna behar duen herri. batetan ezin daiteke sektarioki jokatu. Hori da diferentzia. CRIDAk zabala izan nahi du; hizkuntzaren alde ari den mundu guztia bildu nahi du: berek kalte egiten digute zentzu bonetan.
A.–Zerikusirik ba al dute «Grups de defensa de la llengua»koek «Movimiento de defensa de la terra»koekin?
A.A.–Berberak dira. MDT, PSAN, grups horiek eta «Comites de defensa de los patriotas catalanes» horiek, denak berberak dira. Eta zoritxarrez gutxi dira. Gainera badaukate beste ezaugarri bat: beren ekintzak gaizki amaitzen dira beti. Manifestaldi bat antolatu eta beti poliziarekin borrokan amaitzen dute. Berek probokatuta gainera. Zarata ateratzea garrantzizkoa da berentzat. baina ez dira konturatzen, nahiz eta jende askok pentsatu arrazoia daukatela eskatzen dituzten gauzetan, hau ez dela Euskadi eta jendearengan kontrako erreakzioak sortzen dituztela.
CRIDAren metodoak bortxarik gabekoak dira. Bortxa agertzen bada poliziak sortutakoa da. Ez alderantziz.

ARTASO
Joxe MOLLARRI
ClEMENen iniziatibaz antolatu zen CONSEO. Duela hamar urte ezinezko zirudiena gauzatu egin da orain.
Estaturik gabeko nazioen Informazio Zentru bezala sortu zen CIEMEN. Gaur egun albiste ajentzia bat sortu nahi da.
Kanpaña gogorrak egon dira Europan CIEMENen aurka. "Terrorismo"aren babesle eta bultzatzaile dela diote medio ofizialek.
18-21

GaiezGizarteaSektore bazHerri indig
PertsonaiazARGEMI1
EgileezARTASO1Gizartea
EgileezMOLLARRI1Gizartea

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude