"Kondizioak alda daitezen zai daude"


1985eko abenduaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Josefina Purgimon, maistra katalandarrari elkarrizketa

EL SALVADOR Errefuxiatuen kanpamentuetan ibilitakokatalandar batekin
"Kondizioak alda daitezen zai daude"
El Salvadorreko guda aurrera doalarik eta Duarteren zapalkuntzak populazio zibilean izugarrizko sarraskiak egin dituela hainbat herritarrek atzerrirako bidea hartu du. Zenbait Nicaraguarantz abiatu dira, baina Hondurasen ere badira hiru babestoki kanpamentuak iheslarientzat. Horietatik handienak Mesa Grande eta Colomoncagua dira, beroietan guztira 25.000 pertsona bizi dira. Abuztuak 29an Hondurasko armada Colomoncaguan sartu zen hilketak, bortxapenak eta torturak denen aurrean egin zituztela. Josefina Purgimon bertan lekuko izandako 35 urtetako maistra katalandarra dugu. Gurekin dago orain, bertan ikusitakoa kontatzeko asmoz.
Argia.-Zu bi urte t'erdiz izan zara Colomoncaguako kanapamenduan, konta diezagukezu bertan bizi izan duzuna, zeure esperientzia?
Josefina Purgimon.- Bertan bi urte eta zortzi hilabetez izana naiz eta oso esperientzia interesgarria izan da niretzat, ze errefuxiatuek daukaten eraketa sistimaz eta bizitza kolektiboaz gauza asko ikasi dut. Bertan bizi eta gero hain indibidualista ez izaten ikasten duzu. Daukaten presioa edukirik eta jasaten dituzten arazoak jasanda ere ilusioz beterik agertzen dira, beren herria egunen batetan aldatu egingo dela sinisten dutelako. Niretzat oso gogorra izan da kanpamendua utzi beharra egoera latz horretan, errefuxiatuak mehatxaturik irauten dutela jakinik, berriz El Salvadorrera bidaltzeko presioak segitzen dutela eta abar. Gainera ikusten dut edozein momentutan beste sarraski bat gerta litekeela.
A.- Zer konta diezagukezu Hondurasko armadaren su eta heriotzeko sarreraz kanpamenduan?
J.P.- Joan den abuztuak 29an gertatu zen arratsaldeko 3etan. Miguel Ramirez maioraren agindupean 100 militar baino gehiago errefuxiatuak ametrailatzen egon ziren bi ordutan zehar M 16-ekin. Ekintza horretan errefuxiatu bati lepoa moztu zioten, bi hilabetetako neskato bat ostikoka hil zuten eta 10 errefuxiatu bahiturik eraman zituzten, gaur egun Tegucigalpako espetxean daudela ondino: Horietako batzu edenon aurrean torturatuak izan ziren, bi emakume bortxatu zituzten publikoan eta 55 errefuxiatuk izan zituzten zauriak ostikadak edota balak nozitu zituztelako. Kolpeak jasotakoren bati laguntzera hurbiltzen zenak suerte berbera izaten zuen, ezin genezakeen inor lagundu...
Ni ere bortizki tratatu ninduten atzerritarra izan arren. Aurpegia marrazturik zekarten eta drogaturik zeudela iruditu zitzaidan.
A.- Colomoncagua El Salvadorreko mugatik hurbil dago?
J.P.- Bai, mugan bertan lau kilometrotara, Morazan aldean.
A.- Noren menpe dago kanpamentu hau, nork antolatzen du?
J.P.- ONUren dependentziapean, beraiek daukate ardura errefuxiatuak babesteko eta programa horretan lanean diharduten agentzien koordinakuntza. Errefuxiatuak barneratu gisa daude, ezin dira kanpamendutik atera. Guztira 8000 dira, horietatik 5000 ume eta 2.000 emakume. Beste gehienak agureak dituzu.
A.- Nahiz eta kanpamentu hau ONUren babesean egoin hondurar armadak bortizki zapaltzen du orduan.
J.P.- Bai, eta aspaldidanik, abina29koa deskaratua izan zen. Guzti hau yankeek daukaten plangintza baten barnean dago, errefuxiatuak berriz beren herrira bidali nahi dituzte. Erasoak eguneroko gauza dira, ACNUR-eko ofizialaren gainetik pasatuz eta ONUren beraren gainetik pasatuz.
A.- Zer nolako presioak dituzte errefuxiatuek kanpamendutik atera daitezen?
J.P.-Janaria kentzen diete, botikak eta nazioarteko laguntza guttitzen ari dira. Presio ikaragarria dago nazioartekoa mozteko, ez dute nahi kanpoko laguntza izaterik. Horrela errefuxiatuak bakarrik gelditzen dira, beraiekin egiten den sarraskia nork salatzerik gabe. Apiriletik hona armadak ez du etsi eraso iraunkorrean, kanpamenduak gauez eta egunez inguratuak eta berkanporatzearen arriskua bizirik jagoten du.
A.- Zer paper daukate laguntzen ari diren atzerritarrak?
J.P.- Oso garrantzitsua, beraiek bait dira errefuxiatuak babesten dituztenak. Atzerritarrak beti daukate gauzak oso gaizki badoaz kanporatzeko ahala, anbajaden bidez. Atzerritarrak dira errefuxiatuak dituzten kontaktubakarrak munduari zer nola dauden jakinarazteko..
A.- Dirudienez babes edo laguntza ematen ari diren gehienak erakunde erreligiosoak dira. Ze jokabide dute erakunde hauek eta zein da eliza ofizialaren jarrera?
J.P.- Nik ez dakit ze leku betetzen duen ofizialki, ez dut uste gauza haundirik egiten duenik hoinetan. Santa Rosa De Copan-go Caritasek errefuxiatuen aurkako presioen aurrean etsi egin du, eta maiz ez dio inongo laguntzarik ematen.
A.- Errefuxiatu kanpamentu hauek badute harremanik gerilarekin, FMLN-rekin?
J.P.- Ez, populaziorik gehiengoa emakumeak, zaharrak eta umeak dira. Apiriletik aurrera oso gaitza da kanpamentutik ateratzea edo beratar sartzea, eta gezur itzela da gerrilari armatuak dabiltzala kanpamentutik. Gerrilari armatuena aitzaki bat besterik ez da zapalkuntza handitzeko, justifikazio mailan erabiltzen dute nazioarteko arrisku bat direla botatzeko. Dena den errefuxiatuak aldaketaren zai daude, eta aldaketa hori ez da gobernuaren eskutik etorriko, argi dago.
Edurne Loramendi Iñaki Goitioltza
Josefina Purgimon, Colomoncaguan izaniko katalandarra.
15,16,17

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaEL SALVADOR
GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulEl Salvador
PertsonaiazPURGIMON1
EgileezLOREMENDI1Politika
EgileezGOITIOLTZA1Politika

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude