Edorta Jimenez eta Laura Mintegi, "Azkue Saria‘’n irabazle


1985eko abenduaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Edorta Jimenezekin elkarrizketan.
Edorta Jimenez eta Laura Mintegi, "Azkue Saria''n irabazle
Astearen hasieran eman zen aditzera «Azkue Saria»ren irabazleak nortzu ziren eta nobela eta poesiaren sailean, gure bi erredaktore suertatu ziren sariaren jabe: Laura Mintegi eta Edorta Jimenez. Sari hori nolabait ospatzearren lepotik heldu eta elkarrizketa bana egin genien, kontu horren gorabeherak azal ziezazkiguten.
Edorta Jimenez: «Gauza bortitzak egin nahi izan ditut liburu honetan »
ARGIA.–Zer dela eta, erabaki zenuen Azkue Sarira aurkeztea?
EDORTA JIMENEZ.–Banituen gauza batzuk eginda eta hor zegoen sariketaren posibilitatea. Liburu bat argitaratuta, beste bat bide on argitaratzeko eta beste bat ere bai. Beste lan horrekin zer egin ez nenkien eta Azkue sarira presentatuz gero, eta saria jasoz gero, baneukan salizeko posibilitatea, ze lau liburu horrela izatea ez da oso errentagarria eta sariak agian saltzeko posibilitateak eskainiko lizkidake.
ARGIA.–Sari honek bere garantzia dauka diru aldetik: 400.000pezta. Horrezaz gain ze garrantzi ematen diozu sariari?
E.J.– Kontutan izanik aurrekotan Joseba Sarrionandia, Tere Irastortza eta Jean Louis Davant izan zirela irabazleak, kontutan hartuta hiru liburuak irakurri ditudala eta oso onak direla, inportantea da niretzat tradizio horren barruan sartzea. Azkue sariak badu frogatutako izena.
A.–Non sortzen da zuk aurkeztutatko lan hori, zeintzuk dira bere sustraiak?
E.J.–Lan hau erreflexio bi edo hiruren ondorio da. Bata da, formaz aspertuta, .sonetoaren tormaz igual, begiratzea ze posibilitate dagoen forma horietatik forma berriak sortzeko. Bestetik badago ahalegin bat poesia belarrira egiteko; hau da, aliterazio jokoa doinua lantzeko. Gero badago teorizazio bat poesiaren funtzioaz. Nola gure barruan gertatzen diren gauza guztiak, joera dugun paisaje baten barruan kokatzeko. Orduan, gertaera fisikoei gorputza eman eta nire barruan gertatzen diren gauzak barruko paisaje horretan kokatu imajinezko mundu bat sortzeko.
Liburu hau egin nuen gauza bortitzak egiteko, gogorrak, fuerteak. Alde horretatik azterketa lana ere izan da niretzat.
Gero landu ditut gai mitologikoak. Ikusteko ze posibilitate dauden Greziako eta Euskal Herriko mitologia testuinguru batetan sartzeko eta hortik erresultadu berriak ateratzeko.
A.–Esan daiteke azken bolada honetan, «Etxebarrieta» saria ere irabazi zenuen, nahiko poeta ezaguna ari zarela bihurtzen. Nola ikusten duzu euskal poesia?
E.J.–Poesian joera bi nabarmentzen dira nire ustez. Bata da oso klasikoa, errepikatu egiten dira betiko poema errimatuak, betiko imajinak, betiko mundua... Bide hori nahiko agorturik dago nire ustez. Gero badago boste bide piloa batetan biltzen dena: gauza berriak egitea. Lexiko berria aurkitzea, hizkera berria aurkitzea, imajina berriak aurkitzea... Nabaria da editorialen lineatan. Batetik ez da libururik publikatzen poesian ez bada saritua izan, eta gehienetan nahiko klasikoak izaten dira sarituak epaimahikoak direla eta.
Bestetik publikatzen diren poesia liburu gehienak «Susa»n publikatzen dira. Eta «Susa»ko liburuak ikusita, eta aldizkarian ateratzen diren poesiak ere ikusita, ikusten da hor linea pilo bat dagoela edo poesia mota piloa. Denei ordea ezaugarri komun bat nabarmentzen zaie eta da aurrekoarekin apurtzea.
Horrek ez du esan nahi bide horiek ez dutenik loturarik tradizioarekin. Gureganatu egin dugu, eta hor daude Mirande, Lizardi, Aresti, Lauaxeta... baina bide horiek eginda daude, ibilita daude, horiengandik ikasi baina gauza berriak egiteko ikusten ditut nik linea horiek.
A.–Nola ikusten duzu honelako sariak Bankuetxek eta entitate ekonomikoek antolatzea marketing modura?
E.J.– Banketxe edo instituzio batentzat kultur lanak saritzea beraien aldeko propaganda egitea dela dirudi. Ni saritua atera naiz baina nire atzean igual gelditu dira beste zortzi frustraturik. Beraz bide berriak planteatu behar dira literaturan eta sariketen bidea baztertuko balitz hobeto nire ustez. Azken fmean sariek funtzio bat betetzen dute idazlearentzat, baina antolatzaileentzat beste bat, propaganda egitea eta jendearekin ondo gelditzea.
A.–Zure lan literarioari begira zer suposatzen du sari honek?
E.J.–Lasaiago nagoela eta lehen baino seguruago nagoela. Suposatzen du paso egingo dudala sariketetaz eta gauza horietaz eta badudala posibilitate bat nire bidea egiteko. Jurado honek nire lana onestea inportanteada. Ziurtasun bat ematen dit.
A.–Bide honetatik jarraitzeko asmorik?
E.J.– Orain poesia baztertu egin nahi dut piska bat, ze produzio handia egin dut, eta orain egin nahi dudana prosa poetikoa edo antzeko zerbait da. Hemen nabil ipuin batzuk egiten baina ideia konkretu baten barruan: burutu nahi dut mitologia berri bat, munuduaren sorreraren eta bilakaeraren rekreazio poetiko bat. Eta hor aztertu, edo neuk asmatu, zelan sortu ziren animaliak, koloreak. hizkuntza, ispiluak, gorrotoa, maskarak... gure eguneroko gauzak tenpo mitologiko batetan sartu eta mitologia berri bat egin prosaz. Horretara dedikatu nahi dut nire burua une honetan.
M. GARITANO
34,35



GaiezKulturaLiteraturaIdazleakJIMENEZ2
GaiezKulturaLiteraturaSariakAzkue Saria
PertsonaiazJIMENEZ2
EgileezGARITANO1Kultura


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude