«Behar nituen istorio hauek idiatzi tripa barneko minak botatzeko»


1985eko abenduaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Eñaut Etxamendi idazleari elkarrizketa

Eñaut Etxamendik «Aurora» ipui zartagarria plazaratu du Maiatzekoen Uhargi sailean
«Behar nituen istorio hauek idiatzi tripa barneko minak botatzeko»
Asko jende elekatua zaigu literaturaren nahiz bere ahalbideen gainean eta hau aitatzean, F. J. Mendigurenek oraintsu idatzi dituen lerro batzuz oroitu naiz: ez omen du honen ustez 1iteraturak iraultzaren azkartzerako balio. Baina Eñaut Etxamendiren elaberri eta ipuinak irakurri eta, 1iteraturak barne min higatzaileak kanporatzeko balio duela konturatzen da bat, barne tragedia ilun eta kolektiboa bizi izan duen belaunaldi baten oihua aurki baidaiteke Etxamendiren produkzioan.
ARGIA.–Eñaut Etxamendi ez da Hego Euskal herrian idazle ezaguna. Nola bizi duzu idazle izate hori jakinaren gainean jende gutik irakurtzen dituela zure narrazio eta elaberriak!
EÑAUT ETXAMENDI.Ez dut asko idatzi ere. Egin nuen liburuxka bat duela hogei urte, "Azken Elurra" zeritzana. Saldu ziren lau edo bostehun ale, baina Iparraldean.
A.–Zergatik argitaratu zen hain berandu?
E.E.– Duela hogei urte idatzi nuen. Denbora hartan ez zen irakurlerik, eta ezta publikatzeko modurik, hamar urteren buruan, 500 ale publikatu genituen eta irabazi sosekin gastuak pagatu. Ondoren sari bat irabazi nuen ipui batekin. Duela urte bi edo hola Lucien Etxezarreta etorri zitzaidan Maiatzerako ipuiak eskatuz. hola idatzi nituen sei zazpi bat ipui Maiatzerako. Herria-n ere zertxobait idatzia naiz. Aurora idatzia nuen duela urte bi eta hori zen primaketa baterako. Eusko Jaurlaritzarat igorri nuen, bainan ez nuen erantzunik jaso. Lucienek esan zidan publikatzeko, eta hala egin dugu, baina akatsak zuzendu gabe.
A.–Zer sentitzen du gaur egun irakurria ez dela badakien Iparraldeko idazle batek?
E.E.–Hori izan da beti gure tragedia, lehen kantuak egin nituelarik ez nuen buruan asmatzen kantu haiek inoiz publikoaren aurrean emango nituenik: kantatzen nuen ene herria, euskara eta guztia zulora zihoala ikusten nuelako eta behar nuen mina kanporat atera, hastearekin ikusten herriak interesa zuela kantuan bihotz hantgarri handia sumatu nuen ene baitan. Idazle bezala ez zait hori gertatu. Orain halere , ikustearekin euskaldun gazteek hartzen dituztela liburu berriak, itxaropen berri bat hasi zait sortzen, eta irakurleak izatearekin etortzen da ere inspirazioa, bestela, neri bazata beste askori munduan, ba, inor ez dadizale eta bihotzeko errangurak berekin eramaten ditu lurrazpira egun batez, ziberuko abesti zahar batek nahiko poliki esaten duen bezala "ez düta nik pena handia entzulerik ükhan gabia, juratu diñat t'edia, dolütüren zeiñ maitia". Nik bezala, berrogeitahamar urteko euskaldunok esperientzia hori bizi izan dugu, gure tragedia, bakardadean saminki edan dugu ozpina inor ez zelako gure lanari behatzeko.
A.- Nola bizi duzu zure bizimodu literarioa.
E.E.- Orain arte ez dut nire burua idazle ikusi, ez anitz idatzi, abeslari bai, mila jendetako salak izan baititu, gero hurrengo egunean otoan norbaiten aurrean pasa eta hark agurtu, horrek, ni bakarzale izaki, halako depresionea eman dit, ohitu egin behar. Hori idazle bezala ez dut senditu oraindikan. Hasieran euskararenganako maitasunez idatzi nuen, hori bait zen ene mintzaira eta ene mundua, gero senditzen dut nire jendarteko lagunekin harremanak izateko gura,eta nire sentimenduak eta ene filosofia jaulkitzeko gogoa eta orduan senditzen dut egun batetik goiti zuk idatzian beste batzuk ordu pasatzen dituztela irakurtzen, horrek ematen dizu gauzak esan eta komunikatzeko gura.
A.- Sartuko gara orain zure ipui, nobela e.a.ekin. Zu ezterenzubiara zara, hor dituzu Otxagabia, Erruzate, dartemalda, Basa Sagharre e.a. Bada hor zuretzat ezinbesteko den inguru geografiakoa, zure literaturan ageri dena.
E.E.- Naturaren erdian sortua naiz, halako giroan ohitua ttipitatik, ene sendimenduak lur haiei lotuak dira. Enetzat oso toki tragikoa izan da inguru hori mugaren alde bietan. Bestalde, gure Euskal Herria ikusi dugu apurtzen, bi parte egiten, despertsonalizatzen. Berdenboran ere ikusi dut ipuietan ageri diren tokietako jendeak hortikan joaten, Pariserat, Ameriketarat, Madrilerat, Iruñerat, eta nik pertsonalki asko familia ikusi dut etxea utzi eta eta alde egiten. Horrek dolda bat eman dit, stress bat ene sendimenduetan.
A.- Bai, baina ez zara beldur egunen batean hori maila literario bukatu egingo zaizula, ez al duzu gai berririk jorratzeko ziztadarik senditzen?
E.E.- Bai, uste dut ziklo hortatik aterako naizela, baina lehendabizi horizen, hori inkonzienteki egina dut, poema edo ipuia idatzi eta gero estruktura eman. Anitz aldiz nekaturik nagoela idazten dut tar tar tar, baina gero estruktura ematen diot. Pentsatzen dut ziklo hori amaituko dela, negar horiek tripatik atera eta, beste gai batez idatziko dudala uste dut.
A.- Bada, dudarik ez, zure lanean halako soziologia, "anaia Parisen da, arreba moja" e.a.
E.E.- Hala da. Bai hori zen gure herriko modua, gure herria bizi zen erredukzione batzutan zibilizatu zituztela, gure herrian haurtzaroan eta gazte denboran halako erredukzionea bezalakoa zen, elizako kanpanak kudeatzen zuen dena. Eta bizia ez genuen gainditzen, biziaren azpitikan ibiltzen ginen, administrazioa, eleiza, holako gauza monstruosoak menperatutako jende eta herri bat ginen. Gerrara eskatzen zutelarik joatea, ba gerlara joan behar zen, edota esaten zizuten hik apeztu behar duk familiak salbatzeko eta hik apez behar huen izan, eta neri errebeldia bat sortu zitzaidan, nik esan nuen ez, ni ez naiz apeztuko. Nire sikologia kasik hautsita zegoen.
A.- Iduri luke zure ipuietan gaurko gizarteari, egun Basa Nafarroa denari, eskapi egiten diozula.
E.E.- Lehendabiziko so batez hori eman dezake, baina ez dut hori idazten gaurko Basa Nafarra baztertu nahi dudalako, nahi dut eman gaurko gazteriari, despertsonalizatzeko bide handitan baitoa egungo gazteria, erdaraz eta amerikano modutan bizitzen, nahi dut erakutsi zer izan zen gu abertzale egin gintuen mundua, zendako ginen gu abertzale, zer zen orduan gure tribua, gure jendea, nolakoak ginen orduko indioak, zendako ginen abertzale bihurtu.
A.- Mintza gaitezen Aurora lanaz.
E.E.- Aurora ez da egiazki esateko autobiografia bat, Aurora da autofilosofia bat, menturaz errazkeriaren kontrakoa, bai baita liburuan baina honi lotutako zerbait.Auroran gertatu guziak ez dira egia, bai asko, baina ez denak. Orduan Aurora ipui txiki bat da, Lucien Etxezarretak utzi balit, urte bete edo bitan nobela bat izanen zen, baina denbora problema izan da, badakizu. Beraz Auroran saiatu naiz ematen ba bide larrienak, garrantzizkoenak nire filosofiarenak, afektibitateari buruzkoak, herriari buruzkoak e.a. Hori zen idazti horren helburua, ez zen bakarrik min baten jaulkitzeko, askok usteko dute. Eñautek izan dik amodio trixte bat, hori bat ere ez da egia, nahiz konposizioa dena autobiografiakoa izan, bada ahuneko bi fikzioa, eta fikzio horrek dio ematen errangura guztia ipui honi, ez da egia Aurorarekin paso bat egin nuela, Aurora bat izan da, Irabian ibili naiz e.a., baina metamorfosis bat ematen diet gertaera horiei, hori, Aurora ipuia den bezala historikoki ez da egia, bizki tartean Auroran esandako tragedia bat nire bizian uste dut badela, baina ez da hain xinpleki presentatzen, hori da parabola bat, ipui ttiki bat, izan balitz 500 orrialdetako eleberri bat, orduan gehiago esplikatu ahalko nuen baina horrela gertatu da.
A.- Formari buruz ere izanen duzu ezer esateko.
E.E.- Idazteko maneraz, hauxe erran nezake: asko manera izaten ahal da, nik bi manera nahasten ditut, elapide zuzenetik, prosa normaletik, egun orotako hizkuntza, eta gero elapide metaforikoa, poetikoa, niretzat hori nahiko garrantzizkoa da ezen kondatzen duzularik istorio bat, oroitzapen bat, momentu batean hain beroak izaten dira sendimenduak ezen hizkuntza normalean ezin dira bota eta orduan pasa behar hizkera poetiko metaforikora, askotaz baliatu naiz ametsez., metaforikoki idazteko aukera ematen baitute. Bestalde, badira Auroran adibidez bi poema mikrokosmo antzekoak, liburu guztiko filosofia bi orrialdetan salatu nahi dut hauekin. Hizkuntza dela ta niretzat oso inportantea da euskaran bide berriak urratzea ezen pertsularitza e.a. oso onak izan arren beste forma batzu badira. Uste dut behar dugula nahiko indarra egin euskarari emateko literatura sakona, ez konbentzionala. Indarra behar dugu egin hitzen lantzeko eta hitz berriak sortzeko, behar diogu lagundu euskarari zabaltzen, ez dugu kasik literaturarik, Euskaratik egiten ahal da, munduak dazkien guztiak baino gehiago oraindikan.
Iñaki CAMINO
32-33

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakETXAMENDI1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazETXAMENDI1
EgileezCAMINO1Kultura


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude