EUSKAL PRESOEKIN HIZKETAN


1985eko abenduaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
«Hurrin deritzan aberrian»
EUSKAL PRESOEKIN HIZKETAN
Madrilen, Legazpi izeneko auzotik hurbil, eraikuntza zaharra eta gaizki zaindua; Yeserias izeneko gartzela da gaur, eta hamazazpi neska euskaldun daude bertan preso. Agian hiri barruan kokaturik dagoelako, edo edifizíoak berak duen itxuragatik–eskola zahar eta ospital baten tarteko zerbaiten antza–, baina lehen inpresioan ez diozu presondegi baten susmorik hartzen. Komunikabideetan ere sarriago entzuten da besteen berri (Herrera, Alcalá, Nanclares).
ARGIA Esan behar anonimato horrek ez diela bertako emakume presoei mesederik egiten; paradoja garratza: «Atzo atera zen Yeseriasko bulegoetatik Urlia» titulatu zuen «Egin»ek berak behin emakume baten askatasunaren albistea. Gogo eta asmo indartsuaz aurkitu genituen bertako neska gartzelaratuak, elkarrizketa hau beraiekin gartzela barruan egiterakoan.
"Gogo eta asmo hori mantendu ahal izateko, guretzat inportanteena kaleko ekintzak dira, gure herriaren barruka. Gu eta kanpokoak bat gara, eta gure nahiaren aurka hemen bagaituzte ere, kanpoko ekintzen berri izatea da guretzat bitaminarik garrantzitsuena" erantzun ziguten batera horretaz galdetzean.
Gartzelako maestrak ez du gugandik begirada aldentzen, euskaraz esaten dugunaz piperrik ulertzen ez badu ere. Edifizio berean ugari diren emakume preso sozialekin harremanik izaten ere ez diete uzten politikoei, eta funtzionariz eta hormaz osaturiko hesi bat jarri zaie inguruan.
Kondena gogorrak dituzte bere gain batzuk: ehun urtetakoa Itzar Galardi oiartzundarrak; hirurogeitabederatzitakoa Gloria Rekarte iruñearrak; berrogeitamahirutakoa Koro Egibar donostiarrak... "Nolanahi ere –esaten digute–, hemengo atxilotuen taldea ez da oso egonkorra, asko aldatzen da presoen kopurua, etengabe ari dira berriak sartzen, eta beste batzuk irteten... Guk, hemen denbora gehien daramagunok, berrehun inguru ezagutu ditugu hemendik pasatzen...". Gartzela barruko bizimoduaz egin diegu galdera: «Goizero, hamarretatik ordu biak arte, lana egiten dugu, tailerrean; zeramika-tailer bat dugu bertan, gu heldu aurretik ere hemen zegoena, baina inork erabiltzen ez zuena. Behartu egin genituen zabaltzera, eta han ari gara orain. Lan ugari egiten da, eta lorpenak ere baditugu, erakusketak ere egin izan ditugu.
Bazkalorduan, guretik prestatzen dugu jatekoa, ze gartzelan ematen dutena hain da txarra... Arazoa da jakiak sartzeko ere oztopoak jartzen dizkigutela, eta ez da beti erraza izaten; azkenaldian gosea ere ezagutu izan dugu batzutan.
Bazkalondoan derrigortu egiten gaituzte Departamentuan bi ordu inguru egiten, eta gero, seiak arte patiora joaten gara, batez ere ibiltzera eta mugitzera, gorputzak horren beharra duelako gartzela barruan.
Ondoren, ikasten ematen dugu denbora, gauerarte. Euskarazko eskolak ditugu, baita beste ikasgai batzuk ere (asko gara bertan zerbait ikasten ari garenak).
Liburuak ere preso direneko gartzela
–Zer ari zarete ikasten, eta zeintzu dira zuen motiboak?
Denetarik dago; adibidez, bi Historia egiten ari dira, bat Kazetaritzan, beste bat Filosofian, beste zenbait graduatzeko ikasketak... Motibazioak, bada, pertsona bezala horren beharra dugulako, eta hemen denbora bete behar delako ere.
–Baina baduzue ikasteko baldintza egokirik?
–Ez dugu baldintza onik. Pentsa ezazu "txabola" bakoitzean (zeldari deitzen diogu horrela) hiru eta lau gaudela, hain toki eskasean... Batzutan gure artean ados jarri behar dugu gauez argia mantendu eta ikasten gelditzeko.
– Zeintzu dira liburuak erabiltzeko dituzuen posibilitateak?
– Gartzelan badago libururik, batez ere UNEDetik bidaltzen dituztenak: testu-eta kontsulta-liburuak. Horretaz aparte, bada biblioteka bat, gela itxi batean, eta bertan liburuak burdinezko haltzarietan gorderik eta giltzaz itxirik daude, eta bertoko maestrak ez digu benetan erraztasunik ematen; guk ez dugu gela horretara sartzerik ere. Ikasten ari garen gaiak prestatzeko, kanpotik lortu behar dugu bibliografia.
–Kalekoekin komunikazioa nola egiten duzue?
–Gutunak idazteko, gartzela batetik bestera ezin dugu euskaraz idatzi, eta gaztelaniazkoak zentsuratu egiten dituzte. Kalera, hilabetean behin telefono-dei bat egin dezakegu, justifikatzen baldin badugu horren beharra, eta deia egin bitartean, funtzionari but dugu aldamenean, eta euskaraz hitzegiten badugu, moztu egiten digute komunikazioa.
Egunkariak hartzen ditugu, lau egunetako atzerapenaz. Lagunen bisitak hilabetean behin ditugu, lokutorioan eta lau orduz. Aurrez-aurre egoteko, hilean behin, familiarekin zein lagunekin batera».
Gartzela batetik bestera joateko askatasuna Dirudienez, Yeseriasko gartzela zahar honetatik Carabancheleko berri batera aldatuko dituzte laster emakume presoak. Eraikuntza berriagoa, gartzela izateko aproposagoa, eta horregatik ere agian kontrol-neurri gogorragoak izango dituena. Horren zain daude, eta aldaketa gertatzen denean, agian azaro honetan bertan, egoera berria aztertu eta agiri bat kaleratuko dutela egin digute promesa, herria horren jakitun egon dadin.
Neska hauek bezala, hainbat mutil ere bada preso gartzeletan, eta guk Herrera de la Mancha deritzon presondegira jo dugu, han gordetzen bait dituzte gehienak. Mancha izeneko eskualdearen erdian, lautada leun zabalean, zimenduzko eta burdinezko gordeleku berria oraingoan. Barruan, hemen ere, preso euskaldunak: neke, gogo eta esperantza berdinak. "Morala eta indarra mantentzeko faktore nagusia? Kaleko ekintzak, horiek ematen digute poza eta identifikazioa" erantzun digu berehala elkarrizketatuak. «Badira bost urte eta erdi gartzelan nagoela; ezagatu ditudanak: Soria, Puerto, Carabanchel, Alcala eta orain Herrerako hau. Gartzela guztiak dira diferente; Soriakoa zaharra zen, eta gauero txakurrak sartzen zitzaizkigun zeldetan, etengabeko katxeoak...
»Puerto de Santa Marian ere oso bizimodu latza izan genuen; posibilitate guztiak murriztuta; klaseak, esaterako, patioan eman behar. Aldizkari bat ere egiten hasi ginen, "Intxaurraga" izenekoa; beno, ba oso-osorik eskuz egin behar, kopiak eta guzti. Itzulpenak, poemak, informazioak, marrazkiak... denetarik zeukan. Hiru ale edo atera genuen. Euskara hatsez, noski, eta den-dena eskuz.
»Herrerara heltzean, gogorrena bertan izan genuen borroka izan zen. Pentsa ezazu hamar hilabete egin genuela, egunez egun eta egunaren 24 orduak bakoitza bere zelda barruan txapatuta. Gure arteko inkomunikuzioa zen gogorrena. Baina morala oso fuerte; eta gero, batez, ere ikusten genuela kanpoko jendea gurekin, hona astero zetorren jendea autobusetan... Horrek eman zigun indarra».
Eguneroko bizimodua, honetan ere, Yeseriaskoaren antzekoa da: goizean goiz esnatu, euskarazko es kolak, bestelako ikasketak, patioa...
«Gartzelara sartu nintzenean lehen aldiz –diosku–, gehien harritu ninduena izan zen jendea patioan bueltaka ikustea, gora eta behera...
"Zer ote dabil dabil jende hori esan nion neure buruari, hainbeste buelta eta buelta, ez dira nekatuko ba?" Ez nuen ulertzen. Orain, neuk ere horixe egiten dut patio-orduetan, denak bezala. Hainbeste denbora geldi egon ondoren, gorputzak horren premia du gartzelan. Kanpoan zaudenean, esaten duzu: "Eh, joango gara Zornotzara buelta bat ematen ?" Ba hemen berdin. "Zer, joango gara patiora?"».
Bisitak, gutunak, notiziak, ideiak... kanpokoekin komunikazioa da inportanteena gartzela barruan, etengabeko harreman hori mantendu ahal izatea: «Horren bildurrik ez daukagu. Badakigu hori ez dela emengo, ze kanpokoak eta gu, guztiok gara bat».
Gartzelariek ere badakite zein preziatua den komunikazio hori, eta murrizten, kontrolatzen, zailtzen ahalegin guztiak ematen dituzte. Pasadizu zelebreak kontatzen dira Herreran: gutunetan, noizbehinka idazki orijinala barik fotokopia aurkitzearena, eta halakoak. Ohitu dira bisitariak datozenean, hauek hitzegiten hasi eta batera aldameneko kabinan funtzionaria elkarrizketa grabatzeko klabija jartzen ikusten.
Badituzte zenbait defentsa ere, heuren artean euskaraz hitzegitea, kasu; gartzelan %100 ari da alfabetatzen edo ikasten.
Baina kanpoko komunikazioetarako ezin dute euskara erabili: «kalekoekin komunikatzeko, euskaraz egitea ia ezinezko bihurtzen da. Gutun bat euskaraz bidultzen baduzu, Madrilera daramate itzultzera, eta hilabete osoak pasatzen dira bere tokira heldu arte, kasurik hoberenean.
»Neri gertatu zait, 1984.eko abuztuan euskaraz bidali zidaten postal bat, 1985.eko irailean eskuratu nuela.
»Unibertsitaterako lanak ere, euskaraz joanez gero, ikaragarri atzeratzen dira. Erabateko zentsura dago».
Horixe da gartzeletatik kanpokoei egiten dieten deia: komunikazio-kanaleak mantentzeko, eta ahalik eta gehiena euskaraz burutzeko komunikazio hori, dauden oztopoak gainditzen ahaleginduz. Ea erantzunik jasotzen duten.
Anton ABANDO
20-22

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
EgileezABANDO1Politika

Azkenak
Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Eguneraketa berriak daude