«Bistan da ETBn hizkuntz eredua birplanteatu nahi dutela»


1985eko urriaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Joan Mari Torrealdairekin elkarrizketan.
Joan Mari Torrealdairekin, bere tesinaz
«Bistan da ETBn hizkuntz eredua birplanteatu nahi dutela»
"Euskal Telebista eta euskararen arazoa" tituluaz, Lizentziatura-tesina aurkeztu berria du Joan Mari Torrealdaik Informazio-Zientzien Fakultatean, ETBren nondik-norakoa sakonki aztertu du Torrealdaik bere ikerlan honetan; egun batetik besterako arduradunen deklarazio aldakorrak baino urrunago joan eta. metodologia zientifikoa erabiliz, dokumentazio-iturrietara jo du: egunkari eta aldakarietako 438 artikulu; Eusko Jaurlaritzako' Eusko Legebiltzarreko, ETB eta Administrazio Batzordeko dokumentazio, baita Herri Erakundeen eta zenbait inplikaturen artxibategiak ere arakatu ditu. Ramon Labaien Kultur Sailburu ohiarenak, kasu. Bibliografan soilik 40 orrialde eskaintzen dituen lan honek, ondorio ongi finkatuak ematen dizkigu ETBren ibilbideaz eta geroaz.
Tesina Unibertsitalean aurkeztu nuen egun berean izan genuen egilearekin elkarrizketa hau egiteko aukera.
ARGIA.– ETBn oraintsu gertatu diren arduradun aldaketak, eta arduradun berrien jarrerak berriro plazaratu dituzte zalantzak ETBren etorkizunaz. Egia esan, zuzendari berriaren, Gorardoren, deklarazio kontrajarriak irakurriz eta, batek ez daki sarritan zer pentsa. Posible ote da guzti hori baino sakonago joan, eta ETBren norabidea aztertzea? Nola burutu duzu zeuk azterketa hori?
Joan Mari Torrealdai.–Nire azterketaren gaia euskarazko Telebista Euskal Telebista da. Bainan honen azterketa zientifikoa burutzeko, beharrezkoa da, elementu bakoitza bere soilean eta aparte aztertu beharrean. batasun bezala hartzea. Ez da, beraz, komunikazio-azterketa soila; ez da hizkuntza analisi soila ere. Beraz. ETBren projektua dago alde batetik, agintaritzaren projektua, eta bestetik gizarte-indarren jarrera. Eta juxtu juxtu hortxe kokatzen dugu gure lana.
A.–Has gaitezen, puntuz-puntu azterketa horren emaitzak eskaintzen. Zein izan da ETBren sorrera-projektua?
J.M.T.–Eusko Jaurlaritzaren jatorrizko projektua horrela laburtzen da:
a) Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-programaren zati bat baino ez da ETB; honi gehitzen zitzaion beste telebista-kanaletan ere euskararen presentzia lortzea, eta, batez ere, hirugarren telebista-kanala lortzea, 1980-84 eperako Gobernuaren Egitamuan b) ETB eraikitzeko laugarren kanal aukeratu zen, Autonomi Estatutuaren 19. Artikuluan oinarrituz eta titulartasun euskalduna emanez, eta horrela jokatzeko arrazoiak politikoak izan ziren batetik (Madrilekin negoziaketa zaila, euskal komunikabideen azpiegitura lortzea), eta linguistikoak bestetik (ETB, euskararen sendapen-tresna bilakatzea).
c) Euskara eta ETB estrukturalki lotuak agertzen dira, telebista euskalduna da jabegoz eta hizkuntzaz, eta erdara sartzea, mugatua izan bada ere. Erdaldungoari egindako kontzesio probisional bezala aurkeztu da, hirugarren kanala lortu bitartean.
d) ETB telebista osoa da, arrunta, eta ez alternatiboa, ez edukazionala ezta folklorikoa; azken hautapen honen funtsa soziolinguistikoa da: euskararen normalizazioak behar duena zera da, euskarak telebistaren funtzioak oro betetzea, telebistako arlo, arazo eta gai guztiak euskarak okupatzea.
A.-Eta projektu honen aurrean, zein izan da Gizartearen erantzuna?
J.M.T.-Projektu honek gizartean izan duen oihartzuna nahiko mugatua izan da, eta askoz mugatuagoa eztabaida. Arazorik eztabaidatuena hizkuntz eredua izan da, alegia, ETBk zein hizkuntzatan izan behar duen. Bi jarrera agertu dira: jarrera erdaltzaleak erdara gehiago sartu eta ETB elebiduna bihurtzearen alde jokatu eta jokatzen du. Jarrera euskaltzaleak, aldiz, dagoen erdara hori berori ere ezabatzera eta ETB euskara hutsez egitea bilatzen du.
A.- Eta zeintzu izan dira jarrera bakoitzaren protagonistak?
J.M.T.-Protagonistei so, alderdi politikoak, kultura taldeak eta zenbait gizabanakok parte hartu dute ezatabaidan. Baina indar horie dena ez dute jokatu modu organizatu eta kanpaina gisakoan. EHE salbu, Erdaltzaleen artean, CP izan da alderdirik aktinoena, PSOEren izenean Raúl Guerra Garridok hitzegin du, eta gizabanakoetan, Restituto Zorrilla Informazio-Zientzien Fakultateko irakaslea. Euskaltzaleen artean, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) izan da, ekintza ugari eta biziak antolatuz, talde bezala jokatu duen bakarra.
A.- Eta zeintzu izan dira eztabaidagune printzipalak?
J.M.T.- Inkestek protagonismo anormalki haundia izan dute; 7 inkesta egin dira denetara, lau audientzia neurtzeko eta hiru jendearen eritziak jasotzeko. Eta hauetaz baliatuz, oposizio erdalzaleak gaztelania sartzea eskatu du. Egunkarietan, berriz, posizionamendua oso esanguratsua bilakatzen da: "El Correo Español-El Pueblo Vasco", "Diario Vasco", "Gaceta del Norte" zaharra, "Tribuna Vasca" eta "El País" dira erdarazaleen plataformak, ETB euskaldunarenak, ia esklusiboki "Egin" eta "Deia". "Deia"n, egia esan, bietatik agertu da, batez ere azken hilabeteotan.
A.- Zein izan da, denbora honetan, ETBk lortu duen onarpen soziala?
J.M.T.-Euskaldungoaren erabateko onarpen ia akritikoa izan du ETBk. Egon izan den kritikaren zati nagusia ETB elebakarreko bihurtzearen aldekoa izan da. Erdaldungoaren jarrera ez da konfrontazioa izan; oposizioa, espero eta beldur zen baino ahulagoa izan da; galderak halere zutik dirau; oposizio hori oraino bilakatuko den gizarte-fenomeno...
A.- Zein izan da, baina, ezatabaidaren mamia?
J.M.T.- Bi ardatz nagusitan oinarritu dira kritikak: programazio-eredua eta hizkuntz eredua, biak loturik doazelarik (lehen esan dudan bezala, euskararen normalizazioak programazio osoa eskatzen du). Erdaldunek erabili dituzten argumentoak: telebista publikoa denez, denontzat izan behar du, ez euskaldunentzat bakarrik; errealitate sozial pluralari erantzun behar dio; pluralismo eta demokraziaren izenean, elebiduna izan behar du. Eta euskaldunen argumentazioa: euskaldunon eskubidea, eta batez ere ecología informatiboa deituko genukeena: badira erdal telebistak, eta euskaldunok geurea behar dugu.
Azken batean, eztabaida honen kokaleku egokia "Euskara eta gizartea" da. ETBk bere egiazko eraginagatik baino areago balio du bere sinbolismoan; aldekoentzat zein kontrakoentzat, euskararen gizarte-presentzia eta modernotasuna sinbolizatzen du ETBk. Ideologia erdarazale bezala defini genezakeen korronte horretan, linea diferenteak daude. Batzuk funtzio identifikatzailea bera ere ukatzen diote euskarari: "euskarak ez gaitu egiten euskaldun, erdara ere Euskal Herrikoa da". Beste batzuk, ordea, funtzio pragmatikoa ukatzen diote euskarari: ez diote kapazitaterik aitortzen gaurko komunikazio-tresna izateko.
A.-Ze argumentu kontrajarriko zenuke zuk, halakoak entzunda?
J.M.T.- Euskarak ETB eta gehiago behar du, ze gizarte-komunikabiderik gabeko hizkuntza, hizkuntza hila da. Hizkuntza minorizatu bateko egoeran, bidezkoa deritzogu hizkuntz normalizazioaren funtzioan telebista legitimatzeari.
A.- ETBk bete al du orain arte zure ustez, jatorrizko projektua?
J.M.T.- Jatorrizko projektuan, ETB Euskal Telebista Nazional bezala finkatzen zen. Baina praktikan ez da horraino iritsi, bi gauza ditu eskas: euskara hutsez ez izatea, eta Euskal Herri osora ez hedatzea.
A.-Erdaltzaleek diotenez, ETBren audientziak ez du justifikatzen medioa.
J.M.T.- Audientzia hutsean ez dago, ezin da egon, ETBren legitimazioa.
Audientzian bere burua justifikatzea telebista komertzialen jokamoldea da, ETB aldiz euskararen normalizazioaren funtzioan dago. Nik uste ekologia informatiboaren kontzeptua dela giltzarria arazo honetan, diskriminazioaren antidotoa delako, hain zuzen ere.
"JB kolektiboak eta Gorordo zuzendariak erdaltzaleen salakuntza berberak ETBri"
A.- Zein da, azkenean, Gasteizko Gobernuaren politika ETBn?
J.M.T.-Ez Gasteizen ez Madrilen ez dago oraino definitua politika telebisiboa. Alde batetik, TVE frankismoan bezain zentralista da, eta ez du euskararentzat lekurik. Bestalde, Gasteizko Gobernuaren politika telebisiboa gaur zein den nork daki? Lehen Gobernu-aldian agindu zuena ez du bete, ikusi dugun bezala. ETBk berak bustinezko zangoak ditu, TVE etsaigoa eta zenbait alderdiren oposizio erdaltzalea dela medio, eta orain larriena, PNVren zenbait sektoretan, aparatoaren inguruan, azkenaldian agertu diren kontzeptuak, ETBren aldakuntza batera apuntatzen dute, txarrerako aldakuntzara alegia. Pertsona aldakuntzak jarrera aldakuntza dakar; JB deitu eta "Deia"n idazten duen kolektiboak, eta Gorordo zuzendari berriak ETBri buruz esandakoak, orain arte oposizio erdaltzaleak ETBren eredu linguistikoaren aurka esandako gauza berak dira.
Hauen deklarazioetan agertu den hizkuntza hauxe da: "es un medio que debe respetar y reflejar la puralidad de la comunidad a la que sirve" ("El Correo Español", iraila 26). "Hay que tener en cuenta la importancia de un colectivo de este país que desconoce el euskara y evitar que de ahí partan rechazos" (ib.). "Introducir elementos de flexibilidad". Begien bistan da ba, ETBren hizkuntz ereduaren birplanteaketaren aurrean gaudela.
A.- Baina, bestalde, ezin da ETBren hazkundea amaitutzat eman...
J.M.T.- Ez ETB berarena, ez komunikabideen politika. Agian orain da sasoia hirugarren kanalarena planteatzeko.
Baina ETBri begiratuz, hoberenak erakusteko dago. Gaur gaurkoz bere prozesuaren erdibidean dago, eta biderdian geldituko da hazkuntza moztuez gero. Gaur egun informatzaile eta itzultzaile da gehienbat ETB. Ekoizpen propioa, produkzio propioa egin beharrean dago. Telebista gaztea da ETB, mamitu gabekoa; jaioberria, esateko.
Zaila da, kondizio hauetan, behin betiko eritzirik ematea, batez ere bere egiazko tamaina emateko daukanean. Tamaina hori barne produkzioak erakutsi behar du. Orduan egin ahalko da ETBren kultur politikaren balorapen orokorra. Oraingoz egin dezakeguna da gogoratu eta azpimarratu Miramon gabe Iurretak ez duela gizarte-legitimaziorik luzarora: ez politikorik, ez kulturazkorik, ez eta linguistikorik.
Tesinaren edukiaren laburpen estua diren deklarazio hauetan utzi beharko dugu oraingoz hau, Agian Juan Mari Torrealdairen azterlana liburu bezala argiatraturik ikusiko dugun artean. Behintzat dudarik ez dago, gaurko euskal gizartearen eztabaidagune erdi-erdian kokatu behar dugula Torrealdairen lana.
Karmelo LANDA
23-25

GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzErabilera
PertsonaiazTORREALDAI1
EgileezLANDA3Komunikabid

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude