«Altxorrak eta bidaiak" liburuaren inguruan


1985eko urriaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Idazle talde bati elkarrizketa

Idazle andanaren inizazioa
«Altxorrak eta bidaiak" liburuaren inguruan
Ez da bat ere arrunta liburu kolektiboa herri honetan; are bitxiago izaten dira ikasleek heurek burututako liburuak. Baldintza biak betetzen dituen liburuaz hitz egiteko bildu gara, igande eguerdiz mahaiaren inguruan, luzeki eta sakonki. Gaiak berak sorrarazten du jakinraina niregan, «inizazioa» zelan ematen den gazte literaturan ezezik, kantetan, komikietan, e.a. aztertzeari ekin bait diote Derion «Magisteritza» ikasketak amaitzear dituzten bizkaitar gazteok. Lanaren zuzendari Ion Kortazar ibili zaigu, aldizkari honen irakurleontzat ezaguna bera. Hara hemen elkarizketaren zatirik mamitsuenak.
ARGIA.– Lehen galdera, ohizkoa, zelan sortu zen lan hau burutzeko asmoa eta zelan gero argitaratzekoa.
TALDEA. - (Ion) Historia hau metodologia baten ezagupenagatik dator; lehendabizi, Vierneren ezagupena dago, ostean pentsatzen dugu posible dela hori eskolan aplikatzea. Eskola diodanean ez magisterion, ez bada ere, eskola normal batetan aplikatzea eta batez ere euskal komikiak eta euskal munduan. Vierne irakurtzen ari nintzenean ari nintzen baita "Ion eta Mirka, espedizio galdua" irakurtzen eta ikaragarri gustatu zitzaidan komikia izan zela esan behar, oso komik aproposa da, eredu egokia halako metodologia aplikatzeko.Orduan haur mundua piskat aztertzea nahi izan nuen; zelan ideia baneukan eta zelan ez nuen neuk ere metodologia landua, ez arazo teorikoa landu, pentsatu egin nuen hori lantzea posible izango zuten bitartez. Klase batetan ea nor jartzen zen boluntario galdetu eta taldea osotu gnuen. Saiatu egin naiz, beti, klase klakisoen mugak apurtzen bide hordretan, apurretarik haundiena ikasleak eta irakaslea bera maila berdintsuan jartzea dateke, liburu honen bidez egin dugun bezala. Hirugarren puntua, mintegia datekela elkarrekin gogoetan iharduteko erarik interesgarriena.
T.- Erdaraz. dago eta bera Tesis dotorala iniciatica en la Dhotel»
A.–Ea nor den zein den liburuan zehar agertzen den teoria nagusiaren funtsa azaltzen. Zeren bila joan zarete, zein da altxorra
T.–Edozeren interpretazioa, dela filma batena, dela liburu batena, beste era batera egitea: metodologia hau ikasi dugu eta orain beste era batera interpretatzen ikasi dugu.
A.-Eta zein da era hori?
T.-Vierneren metodologia da. Lehenik, narrazioetan, prestaera bat egoten da: prestaera hori leku sakratuan egiten da; gero urrunketa egin behar da; ondoren, garbiketa dator, ostera heriotza iniziatikoa datorrela. Heriotza iniziatiko horren barruan froga batzu dira, hala nola, munstroarekiko borroka edo bestelako oztopoak, edozein bizimodutan egertzen diren oztopoak.
Oztopook zeuk bakarka gainditzen badituzu heroea zara; baina laguntzaz gaindituz gero, antiheroea zara. Bidai horrek igoera izan dezake, edo jeistea, batzutan "regresu aduterum" edo heriotza horren ostean dator berpiztea. Berpiztea irteera zoriontsua zein ez zoriontsua izan daiteke, aintzat.
A,–Zuen ustez kasu guztietan da aplikagarria metodologia hori?
T.–Guztietan. ez. baina gehienetan... behar bada bai. Nahiko argi dago gai ezberdinak izan direna mintegian eta guztietan eskema berdina jarri dugu, beraz beharbada guzti guztietan ez baina nire ustez gehinetan bai.
A.–Esaidazue zerbait lanen edo aztergaien aukeraketaz, zelan egin duzue?
T.–Erizpidea zera izan da haur munduan funtzionatzen ari diran espresabide batzu kontatzeko modu butzu ikustea, ez? Azpian inizazioa dutenen kasuetan erabilgarria da bide hau. Hasieran lau arlo aukeratu genituen: komiki arloa. haur literatura. kantak eta gero euskal literatura beste arrazoiren bat batzurengatik: "Ideia batzu bagenituen" "Portzelanazko irudiak" eta Barru sumatu egiten genuen eta baita «lon eta Mirka» ren kasuan ere. Besteak, portgus diskoa neuk ezagutzen nuen (dio Inek). Besteetan erdi kasualitatez gertatutako kasuak dira.
A.–Orain arte inkoszienteki ikusitako ipuinetan halako mekanismoa dabilela ikusteak, irakasleontzat zer suposatien du iraLaskuntzan, zelan baldintzatuRo zaituzte? Halako testuak bilatuko dituzue hemendik aurrera
T.–Nik neuk zera uste dut ez dakidala zein puntutaraido jarriko garen halako testuen bila: beste era batetara ikusiko ditugula bai, hainbat beste era ikasi dugun bezala. Era hau beste bat gehiago izango dela uste dut. Niretzat garrantzitsua da metodoa literaturara begira ezezik, bizitzari berari begira. errealidadea ikusteko beste era bat eskeintzen dizu eta beti egongo gara apur bat markatuta, ezta (Aurreko hau Karmele izan da).
Badaude historia batzu, eta batez ere pelikula batzu ba gure gurasoentzat,oso politak izan zirenak eta «West Point»eko horiek dira nola egiten ziren gizon eta halako gauzak: pelikula guzti horiek ikusitakoan. beti «ze pelikulon,. ze ontio pasatu dudan zinean» eta antzekoak. Eta ez da bakarrik
«West Point" baina hai nola egiten ziren pertsona eta nola egin heroea, protagonistaren moldaketa, e.a. Honekin egiten dena, pelikula guztiok sistematizatu eta historio guztiok sistematizatu eta igual, ez dakit desmitifikatu. Zergatik gusto hori, zergatik pelikua horien interestarritasuna.
A.- Baina zuek hemendik aurrera, honez gero, zelan aukeratuko dituzue umeentzako ipuinak?
Ion.- Galderari interesgarria erizten diot. Hemen badago gauza bat, zera, kontzientziak libratu egiten duela gizona, ba duela baio askatzailea eta kasu honetan, konturatze horrek balio askatzailea daukala, batere duda barik.
Itaunak badu tranpatxoa ere: gauza batek honela funtzionatzen duela jakiteak, hau komunikatzen duela jakiteak, horrek ez du besterik esan nahi hauxe baino, jende honek ipuin iniziatibo ugariago aukeratuko duela, errazago izango duelako heuretan zer dagoen azaltzea, ikustea eta abar. Btelheim-en "Psicoanalisis de los cuentos de hadas" irakurrita ere berdin berdin segitzen dugu umeei ipuinak kontatzen. Gai dira ikasleok ipuin iniziatikoetaz jabetzeko eta hemendik aurrera aukeraketa konstzienteagoa egingo dute.
A.- Bi kasutan izan ezik -"Ion eta Mirka" eta "Portzelanazko irudiak"- besteetan ez duzue azpian datzan ideologia aztertu, ez dakigu iniziazio egitura horrek edozein ideologia transmititzeko gai den ala, alderantziz, bideak bera ote duen ideologia bakarra, posible bakarra, ezartzen, hots, ez ote den medioa bera mezua.
T.-Faustorenean badago, ezta?( Kanta portugaldarraz ari dira). Saiatu egin gara abenturero guzti hoien heroizidadea desmitifikatzen. Tipoak, Faustok, alde egin zituen problemak zituelako eta. bide batez, ba ze ondo aberastu egingo naiz eta horrela. Portugalentzat gloria handia– eta. Tipoak nola gorrotatzen duen azkenean gerra nola itzultzen da azkenean pobre? Bizirik irauten du eta herori da, bere ustez garrantzitsuena. Balore guzti horiek nahiko palo handia dira gaur egun ere militar batek ez luke ulertuko.
A.–Beraz, edozein ideologia bideratzeko balio du inizazio egiturak''
T. Hemen azaltzen dira ideologia eta «West Point»i buruzko pelikuletan agertzen dena zeharo ezberdinak dira.
A.–Umeak beti egingo du bat bere burua heroearekin. jarraitu egiten duenarekin?
T.– Identifikatu ez dakit, baina bai, behintzat badaki bide bi daudena eta berak bat aukeratu behar duena. Gure kasuan, amiltzen duena, iniziatuak, ez dauka inolako altxorrik iniziatua izatearena ezik.

Amaitzeko denei galdetzen diet ea segitzeko asmoa duten, ea idazteari ekingo dioten hemendik aurrera, denek aitortzen bait dute lan honen ekarpenik haundiena heurak ere iniziatuak izatearen izan bait da. Batek bera ipuin batekin dabilela dio, ikasitako eskemari jarraituz ikasia bera. Besteek, ostera, prest daudela beste mintegiren batetan esku hartzeko, bai, baina ez dutela literatura egiteko asmorik. Hala ere ez omen da euskararen zailtasunagatik, lan paratzean ez bait dute, arlo horri dagokionez, arazo berezirik aurkitu, zailena ez bait da euskaraz idaztea, euskaraz zein erdaraz espresabide egokiak lantzea baino. Hori, denok ados horretan, ekinaren ekinez lortzen den trebetasuna dugu. Ea iniziatuak zaretenez ea jarraitu egiten diozuen, Maite Abasolo, Karmele Ansotegi?, Arintza Aurtenetxe, Bego Barrenetxea, Amaia Bikandi?, Amaia Goiri, Susana Intxausti, Jose Luis Liz, Itziar Mena, Rosa Mari Urrutia?, Gorka Zarate eta Jon Zorrozua idazle andana berria.
E. Jimenez
32-33

GaiezKulturaLiteraturaBesteak
EgileezJIMENEZ3Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude