«OSO ONDO SENTITZEN NAIZ ZUEN ARTEAN»


1985eko urriaren 14an
Ramoncinekin informalki solasean.
«OSO ONDO SENTITZEN NAIZ ZUEN ARTEAN»
Ercilla Hoteleko hallean, lau kazetari gazte rock-star baten etorrera itxaroten. Bertan dago ''Martxa eta Borroka'' kanpaina antolatu duen HBko public relationsa ere. Eta denok bieraka uda luzatu honen bero genozida neutralizatu nahisan. Heroia,-daraman bizi stresegarriaren poderioz-, lokarturik geratu zaigu arratsaldeko bostetan. Baina, hara! Begira non datorren halako batean, beltzez gorputza eta begiak estalirik, honantz eta harantz begira gure mahaira iritsi arte.
Aurretik erabilitako lexikoak kontrakoa ematen badu ere, ez gaitu Hello! batez agurtu. Gizon hau ez dutor Californiako Santa Monicatik Madrilgo Legazpi auzotik dator eta horrela mintzo da:
RAMONCIN.– Bai izorratzen duela aire kondizionatuak gela madarikatu honetan! («Aizu» aldizkariaren ale bat mahai gainetik hartu eta leku guztietatik begira hasten zaio).
ARGIA.–Begira, Ramon, horixe da Euskal Eskolen aldizkaria, AEKrena hain zuzen ere...
R. Hori eta ikastolak gauza berbera dira?
A.– Ez, Ramon, AEK helduen euskalduntze eta alfabetatzerako erakundea duzu, eta bere ezaugarriak... (Imajina dezakezu bertan segitzen duen azalpena). Beno, mutil, elkarrizketa hasteko nik zera galdetuko nizuke, ea zeintzu diren zure motibazio politikoak Bilbora «Martxa eta Borroka»ren testuinguruan jotzera etortzeko, diot, motibazio politikorik balego.
R.–Beno, horrela, hasiera batetan ez legoke motiborik baina, tira. EAJrekin ez nitzateke etorriko, ezta PSOErekin edo... beno, PSOErekin ez nuke Euskal Herrian joko, baina agian bai Madriden, Tierno Galván alkatea dugula eta: Edonoren aldeko kanpaina bat egin beharraren aurrean aurkituz gero, Tierno litzateke nire laguntza eskuratuko zuen bakarra. CIUrekin ez nintzateke inoiz Catalunyara joango, eta nik bertan PSUCrekin jo nuen, zeinek ez du esan nahi ni ikuspuntu horretatik komunista naizenik... Gainera Euskal Herrira gustora eta nik nahi nuen bezala etortzekotan HBko neska mutilekin izan behar, zeren aurretik ere elkarrekin lanean arituak gara (Jarraikoekin. irratietakoetin...),eta iazko «Martxa eta Borroka»n parte hartu nuenean benetan harriturik geratu nintzen: Jende honek argiro demostratu zidan beste edozein taldek baino erakuntza askoz ere hobeagoa duela... Benetan pozik geratu nintzen.
.A.– Aizu, Ramon: Nola aurkitzen duzu zure burua Bilbon? Iruñean bezain ondo? Nabari duzu diferentziarik Iruñea eta Bilboren artean?
R.–Vaya! Nik azkenengo lau urteotan Iruñean lortutako arrakasta ez dut Bilbon izan. Hona gehiagotan etorri izan banaiz ere, eginiko jaialdiotan beti mila arazo tentel izan dugu... gainera nik Iruñeako kaleak hobeto ezagutzen ditut, lagun handiak dauzkat berton. Iruñea Bilbo baino hiri zabalagoa edo ematen du. Bilbokoa ideologikoki konprometituago edo dirudi... baina hala ere Euskal Herriko hirien arteko elkartasun hori ez da beste inon ikusten. Geuretzat. adibidez, Toledo popatik hartzera dago. Jendeak lehenago hartzen du abioi bat Londreserako Toledorako autobus bat baino... hemen, ordea, batasun erreal hori begi bistan dago.
A.–Ondo aurkitzen zara beraz, gure artean?
R.–Oso ondo sentitzen naiz zuen artean.
A.–Zeure abestietan biolentziaren fantasma sarri agerten da. Amodioan, sexoan, kaleko borrokan... hala ere bada episodio bat inoiz ukitu ez duzuna, euskaldunon artean eguneroko gauza delarik: Konbidatu al zaituzte inoiz gaua komisaldegi batetan pasatzera?
R.–Buf! Garai batetan nire auzoko komisaldegian zentsaturik nengoen. Ni izatez Legazpikoa naiz, eta Vallecaseko haurrordea... Baina ez da hori nire obran falta den gai bakarra, miloi bat gauza ukitzear daukat oraindik. Inoiz ez naiz ausartu «lruñeako nesa"' delako abesti bat egiten, beti gogo izugarria izan dudan arren... «Nicaragua» delakoarekin ausartu nintzen, baina flash bat izan zelako, bizitzan zehar pare bat bider izan dezakezun inspirazioune bat... ondo ezagutzen ditudan gaiak erabiltzeko ahaleginak egiten ditut eta... egia esanaz denbora luzea dela ez naute atxilotu. Eta gainera, noski, hemengo eta hango komisaldegi bat ez da gauza berdina. Ondo gogoratzen dut nola batzuetan, atxilotzen nindutenean, praketan txiza egiten nuen... ba, beno, hemen gertatuz gero suposatzen dut kaka egin nukeela. Badauzkat esperientzia harrigarriak kondatu dizkidaten lagunak, eta beraiek jasandakoa kondatu didate, lehenengo eskuz, nik badakit ez direla istorioak... Dena dela, inoiz ez naiz kortatu hemengo edo hangoekin ondo geratzearren: Sortu behar den asuntua da, adorearen egoeraz zerikusirik duena.
A.–Nola topatu zenuen musika zure bidean? Txirotasunetik irtetzeko gogoarekin erlaziorik ba al dauka aurkikuntza horrek?
R.–Nik neuk argi neukan ez nuela existentzia osoa lantegi batetan eman behar, eta igaro udako oporraldia Benidormen... Seguru dakit auzoan bazegoela ni baino mutiko hobeagorik, baina nik ongi nekusan diferentzia... beti neraman liburu bat poltsikoan, eta zinemara bakar bakarrik joaten nintzen. Gero heldu zen teatroarekiko zaletasuna eta bertan lanean hastearena. Hori unibertsitatean izan zen eta -unibertsitarioekin ondoegi inoiz konpondu izan ez banaiz ere– niretzat oso kontaktu interesgarri eta garrantzitsua. Gainera nik umetan ere jai guztietan abesten nuen!
A.– Literaturarekiko zaletasuna etabar aipatzen duzula... jakina da desagerturiko "Liberación" egunkarian parte hartu zenuela. Zer deritzozu desagertze horri?
R.– Garbi baino garbiago dago «Liberación»ek min handia ematen zuela. Bankuek bota zuten pikutara. Kapitalarentzat kontrolaezina zelarik, traba guztiak jarri zizkiguten... eta gainera ezin genuen hori ere salatu kalean geunden bitartean zeren, bestela, badakizu, iturria berehala mozten dizute. «El Pais» bezalako batek erosleen ehuneko larogeiaren eritziaz paso egin eta abortoaren aurkako propaganda izugarria ager dezake erdi orrialdeetan, bainan badakizu...
A.–Ondo, Ramon. Amaitzeko, bitxikerietara joko dugu... (hatzamarrekin sudur eta ahora seinalatuaz) Badirudi hemendik eta hemendik ondo zaintzen zarela, ez da?
R.–Ah, bai! nik drogarik eta batere ez... (barrezka) Bitaminak, proteinak eta mineralak; eta hiru bat larrua joaldi egunero!
Ez dakigu proteinen laguntzarekin lortu zuen ala ez baina Ramoncinek elkarrizketa hau grabatu zeneko hurrengo egunean Bilbon eskainitako jaialdia mundiala izan zenaren zalantzarik ez gorde.
J.A.U.

Ramoncin ARGIArekin honetan eta hartaz hitzegiten.
Mundiala benetan 5eko errezitaldian.
26-27

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakRAMONCIN1
PertsonaiazRAMONCIN1

Azkenak
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Maiatzaren 2an hasiko da Ziburuko Azokaren Azokaldia

Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka ekainaren 1ean egingo da, baina aurrez, maiatzean, beste lau hitzordu mamitsu eskainiko dituzte Lapurdiko lau txokotan.


Eguneraketa berriak daude