Asun-Baltzola: Umeen hainbat mundu irudietan


1985eko irailaren 29an
Asun Baltzola marrazkilariari elkarrizketa

Nazioarteko sari bat eskuratu berri du, berak ilustratutako ipuin batez
Asun-Baltzola: Umeen hainbat mundu irudietan
Madrilden bizi bada ere ez du Bilbo ahazten Asun Baltzolak. Deustuko kaien aurreran duen pisuan ematen ditu lanarteko atsedenaldiak, udazken berri eta sargoritsu honetako lehen goizean hartzen nau egongela argitsuko mahaiaren inguruan, eskuratu berria duen saria aitzakitzat beraren lanarekiko solasean ordu erdi laburra emateko.
ARGIA.– Egiguzu (gazteleraz ari gara, ez bait daki euskaraz) zeure buruaren azalpen laburra.
ASUN.– Hara, Bilbon jaio nintzen. Ikastetxe Alemaniarrera joan nintzen, bertan burutu nuen batxilerra. Eraginkorra izan zen berau, beharbada, ikastetxe horretan heziketa plastikoa ere lantzen zelako, besteetan egiten ez zena ordea. Berrogeigarren hamarkadako azken urteetaz eta berrogei eta hamargarreneko lehenetaz ari natzaizu jakina. Dibujoaz pentsarazi egin zidan horrek. Batxilerra burutu nuenean «Deustu» itxita zegoen neskontzat, beraz ez nekien zer egin: ikasteko gogoa nuen, baina etxean Valladolidera joateko gazteegia nintzela esaten zidaten: «Inprenta Industrial» delakoan sartu eta dibujatzen hasi nintzen. Urte beteren buruan Madrilgo argitaletxe batekin kontatuan hasi nintzen, hemen ez genuen ezer eta. Jokoz kanpo denbora luzean utzi ninduen istripu serioa izan nuen baita (Irtetzerakoan jabetzen naiz aipatu istripuaren ondorioetaz, emakume xarmangarria zutitu eta aterantza laguntzean, kostatu egiten zaio ibiltzea eta). Italiara joan nintzen bizitzera, zer esango dizut ba, buelta asko eginda nago.
A.–Noiz hasi zinen profesionalki marrazkiak egiten?
Asun.–Orain dela zortzi urte. Harrez gero dibujoak betetzen ditu nire orduak. Idatzi ere egiten dut ("Hainara eta hodeitxoak", adibidez eta euskaraz egindakoa aipatzearren). Alemanieratik itzulpenak egiten ditut.
A.- Nola hasi zinen Erein-en?
Asun.–Ramon Sotaren bidez hasi nintzen Ereinekin harremanetan. Iparraldeko beste neska bi eta hirurok hasi ginen lanean, gogo handiz; heurek maketak egiten dituzte eta nik irudiak. Umeentzako liburu bilduma onak ateratzen saiatu ginen eta baita atera egin ere zenbait bilduma jator. Oso ondo joan dira, sarituak izan dira eta.
A.–Urtaroei buruzko zure libururen batek sari bat lortu zuen, urteko ume-liburu-ederrenari edo...
Z Asun.– Bai, baina maketapenari saria izan zen, beraz lehen aipaturiko neska horiei eman zieten, Eugenia Alkorta eta eta R. Martinezi. Espainiako Kultur Ministeritzak hainbatetan saritu zuen «Andersen» sariketan. Aurtengoan, orain dela zenbait egun, Bernardo Atxagaren «Txitoen istorioa» liburuari egindako rnarrazkiak direla eta sari berria eskuratu dut, "Urrezko sagarra" delakoa, Bratislabian ematen da eta hirurehun marrazkilarik aurkezten dituzte lanak. Ez dute dirurik ematen baina horrek ez du garrantziarik, pozik nago.
A.– Umeekin hartuemanik duzu ala zeure barruko umeari egiten dizkiozu marrazkiak?
Asun.– Sarritan galdetzen didate horretaz, mundu guztiak galdetzen bait dio bere buruari ere. Gauza bi daude horretan. Bat, nik neure buruari egiten dizkiot marrazkiak eta neure buruari idazten diot, denok barruan dugun ume horrentzat egiten dut nire lana; horrezaz gain neure oroitzapenak eta bizipenak birsortzen ditut. Guzti hau ez da umeekiko-kontaktu zabal eta zuzenaren faltagatik alderantziz baino.
A.– Zuk marrazkien bidez umeei baloreren batzu komunikatzea duzu helburu? Galdegin diozu zure buruari halakorik inoiz?
Asun.– Bai, jakina. Egiten dudanari buruz osatzen dudan teoria da, neurri batetan behintzat, teoriarik gabe ere gauza berberak egingo nituzkeela. Badira, neure bilakaerari begiratuta, halako ezaugarri batzu, hala nola nik umeei sentikortasuna kutxatu nahi diedala, nola esan, irudimena zuzupertzen saiatu: sarritan kritikatu dizkidate marrazkiak, espazio ugari eta handiak uzten bait ditut hutsik ("Txitoen istoria"ri begiradatxo bat eman eta argi ikusten dugu Asunek esan hahi duena) eta gainera hor ez dago ia ia kolorerik; bada, «umeek atsegin dituzte koloreak» eta antzekoak esaten-dizkidate: nire ustez, liburu honek saria lortu badu horrexegatik izan da, izan ere baloratu bait da hain bitarteko urriekin zein adierazgarritasun handia lortu den. Xarmangarritasuna dariola libaruari ere esan dute. Egia esan, testu ederra da Bernardorena.
A.–Testua aipatzen duzularik zein harreman lortu duzu berarekin? Egilearekin hitz egiten duzu?
Asun.–Egun, ia ia, nere testua besterik ez dut lantzen, salbuespenak salbuespen. Egileren batek nik baino: hobeto idazten duela erizten diodanean, bada orduan zorionez egiten dizkiot marrazkiak. Bernardo ezagun dut oso, Ereineko ekipoa osotzen bait dugu eta nire irudiak atsegin dituelakoan nago.
A.-Zuk kanpoko haur literatura eta baita bertoko ere, biak ezagutzen dituzu. Non ikusten duzu geurea bestearekin alderatuz gero?
Ason. Oso ondo ikusten dut, begira bestela liburu hau berau. Kategoriaren aldetik dena ematen diot, osoa, geureari: kontua zera du, oso liburu gutxi saltzen dela, hara hor kakoa. Saldu barik ez dago dirurik eta dirurik gabe ez dago gauza berria egiterik eta lanik gabe geratzen gara.
A.– Berau duzu, bizibidea? Beste argitaletxeren-batentzat lan egiten duzu?
Asun.– Berau eginez bizi naiz, bai. "Destino" etxearekin; lau liburu ditut argitaratuta, eta bosgarren ateratzea; heuretariko bat birritan izan da saritua, Colonbian behin eta Catalunyan beste behin. "Altea"rekin ere egiten dut lan eta gero, bada, "S.M."rekin, testu liburu bat egin dut "Anaya"rentzat; nahi duen edonorekin.
A.–Epaimahaitakoenak ezezik beste inoren kritikarik jasotzen duzu, umeenganikoak eta? Baduzu heurekin kontakturik?
«Destino»k argitaratu didan seri horretako liburuetan -bat euskarara itzulia- "Munia" sailekoetan alegia, helbidea ematen diet umeei idatz diezadaten. Ume piloak idatzi dit. Datu piloak ematen didate eskutitzon bidez. Gero badira pasadizoak ere. Muniaren azken liburuan, esate baterako, ume bat haginik gabe geratzen delarik, kokodriloekin hasten da ametsetan, ezin du jan eta oso txarto pasatzen du, laranja koloreko kokrodilo haginbako bat datorren arte; elkarren lagun handiak bihurtzen dira biei haginak irteten hasten zaizkien bitartean; irteten hasitakoan aldendu egiten dira elkarrengandik, haginik gabeko umearen arazoa konponduta amets antzeko baten bidez edo. Uztailean, liburu azokan liburuak sinatzen ari nintzelarik, andra bat hurbildu eta diost zera, biziki eskertzen didala liburua, beraren alaba erori, haginak apurtu eta oso txarto pasatu duela, amets txar izugarriekin, amak berak liburua erosi eta umeak irakurri arte, liburua irakurri eta joan egin omen zaio bildurra umeari. Liluratuta geratu nintzen.
A.–Ume literaturari buruzko teoriarik ezagutzen edo irakurtzen duzu? Psikologikorik edo?
Asun.–Bai. Baina zera gertatzen da, ez dudala lar sinesten teoria kontu hori. Pedagogoek zenbait urtez behin inbentoa goitik behera aldatzen dizutela ikusten dut. Umeak hau, zera eta bestea behar duela esaten dizute eta gero ezetz. Ez dela horrela, alderantziz baino.
Asunekin luzaroan hitz egiten geratuko nintzateke, hainbat eta hainbat pasadizo eta xelebrekeria bait du kontatzeko. Beste egunen batetarako uzten dugu. Beraren liburu bitxi eta + Fortuna– paketearekin uzten dut ateraino lagundu ondoren. Kanpoan, Bilboko paisaia astuna. Bego liburuetan behintzat ametsak eragiten dituen Asunen mundua.
E. JIMENEZ
32-33

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakBALTZOLA1
GaiezKulturaLiteraturaSariakBesteak
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazBALTZOLA1
EgileezJIMENEZ3Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude