«Euskaldunak gara konfiantzazko postuak dauzkagunak»


1985eko irailaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Felix Urtizberearekin elkarrizketan.
Felix Urtizberea, Venezuelan patroi bezala
«Euskaldunak gara konfiantzazko postuak dauzkagunak»
Pasai Doni-banen arrandegia utzi eta Venezuelara patri bezala joandakoa dugu Felix Uriuberea. Ez da han lanean diharduen euskaldun bakarra. Hango bizimodua da kontatu diguna honuntza egun batzuk pasatzera etorri denean.
ARGIA.–Felix, zerk bultzatu zintuen Venezuelara joateko, zeren han ere txakurrak oinutsik ibiliko bait dira, ezta?.
F.–Ja, ja, ja. Bai horixe! Gertatzen dena zera da, hemen nuen lana eskasagotuz zihoakidan, lanik gabe geratzeko arriskua haundian gelditu nintzelarik. Hori dela eta, Venezuelan patroi dudan lehengusu batekin harremanetan jarri nintzen eta ea han dirua barra barra irabazten zenaren zurrumurrua egia ote zen galdetu nion. Baietz esan zidan eta une batez zalantza izpirik eduki gabe hegazkineratu nintzen petroleoaren erresuma hartara abiatzeko.
A.–Han lan egiteko problemarik sartzearren, zer nolako urratsak eman behar izan zenituen?
F.–Lehenik eta behin, esan behar dizuet han hemengo diruaz funtzionatzen duten zenbait "holding"-ak badaudela, haien artean itsas-konpainiak sartzen direlarik. Hango ikuskatzaile batekin hitz egin nuen eta orain dela 15 urte Trintxerpen lortutako bajurako baporeetako patroi tituloa dudanaz, ahalik eta laisterren joan nendin eskatu zidan. Hura poza! Bost minututako gora beheran lortua nuen urrezko lanpostu bat. Emazteari kontatu eta agur benur, Venezuelara.
A.–Esan genezake bada, «txistunak egiten» San Juanen diogun bezala, antelatu zenituela gauzak.
F.–Pentsatzeko astirik ez nuen, benetan. Maletak egin, pasaportea hartu eta gainerantzeko paperetaz konpainia arduratuko zelakoan tankanpante igo nituen hegazkinaruntz zeramatzaten eskailerak. Abioian nengoela, ausnartzeko denbora pixkat izan nuen eta, alajaina!, bildurtu egin nintzen. Izan ere, nola arraio molda ninteke nire esanetara edukiko nituen hemezortzi lagunekin? Kontutan hartu ezazue gauzak eta kontzeptuak ahaztu egiten direla batez ere ez darabiltzazunean. Beste aldetik, konpainiako ikuskatzaileak kontratoa firmatzeko jarri zidan baldintza bakarra konfindantzazko motorista bat bilatu behar nuenarena izan zen. Zergatik? Egia esan bertaratu baino lehen ez nuen eskakizun hau ulertzen baina segituan ulertu nuen zertan zetzan gauza. Hango arrantzale kontratatuak irrikaz daude atsedenaldiak hartzeko, lan egiteko gogo gutxi daukate, hain zuzen ere. Eman dezagun itsasoan gaudelarik arrantzale baten herriko jaiak hasten direla. Zer egiten dute? Bada, baporearen motorrari olioa kentzen diote baporea lehenbaitlehen lehorrera dezadan. Horregatik konpainiak horrela gerta ez dadin konfidantzazko motorista nahiago du. Nik Bermeoko bat bilatu nuen.
A.–Venezuelako aireportuan gaude. Zer egin behar da horrenbeste bildurra inposatzen duen edozein aduana pasatzeko?.
F.–Turista gisa bazoaz 30 egun pasatzeko baimena ematen dizute. Lan hitzarmen bidez, berriz, 3 egunetako legezko egonaldia lagatzen dizute daramatzazun paperak legalizatzeko. Hau egin ostean, urtebeteko lasaitasuna hartzen duzu.
A.– Orduan problemarik gabe sartu zinen.
F.–Ez eta hurrik eman ere. Larunbat bateko arratsaldean heldu nintzenez astelehenean itzul nondin aholkatu zidaten. Astelehenean joan nintzen eta hango arduradunak lasai egoteko esan zidan, beraiek bazekitelako non nengoen eta. Ez zizkidan ez paperik ez deus ere eman. Ni lanean hasi nintzen: baporea pintatu, konpondu... Dena prest geneukanean itsasoko komandantzira abiatu nintzeen itxasoratzeko baimena eskuratuarren. Hori iskanbila armatu zena! Alperrik dena. Lasai egoteko esan zidana oporretan zegoen eta une hartako arduradunak ilegaltzat jo ninduen. Gartzelara eraman nahi ninduen. Eskerrak nere konpainiak muturra sartu zuela. Dena den nire pasaportea lehen bezala geratu zen, zigilurik gabe alegia. Nik ez nion garrantzirik eman honi eta San Juanera itzuli nahi nuenean konturatu nintzen ezin ahal izango nuela horrelakorik egin neukan pasaportea zela eta. Asike, aduanera heltzerakoan azpijoku guztiak ezagunak nituenez, poltsikoa astindu, txanpon batzuk poliziei eskaini eta hemen nauzue.
A.–Lan egiten duzun konpainian zenbat euskaldun zarete?
F. - 150en bat edo, bizkaitarrak gehienak. Bapore guztietan erantzukizuna duten lanpostuak guk betetzen ditugu. Arrazoia zera da, gu ahalik eta diru gehien denborarik laburrenean ateratzera goaz etajakina, horretarako egun gehienak itsasoan eman behar dituzu arrantza ona egiteko.
A.–Nola konpontzen zarete jatorrizko biztanleekin?
F.–Hasteko esan nahi dizuet bertako arrantzale gehienok aharik eta sosik gabe geratu arte ez daukatela inongo presarik itxasoratzeko. Itxasoan lan bai, lan egiten dute. Finak dira. Alde horretatik ez daukagu arazorik. Baina kableak gurutzatzen zaizkienean egoskor eta kaskagogorrak jartzen dira.
A.–Honbre, Felix...
F.–Aditu bestela zer gertatu zitzaion bermeotar bati. Atuna ikustean estiborretik egin zuen maniobra, Euskadin egiten den arabera, bainan han ez, han baborretik egin behar duzu eta noski hango tripulazioak nola maniobratzen zuen ikustean arrantza ez egitea erabaki zuen.
A.–Problema horien aurrean, zer nolako erantzuna ematen edo erabakitzen duzue?
F.–Portura abiatu eta tripulazioaz aldatu. Irtenbiderik erosoena baina denbora eta dirua kostatzen da.
A.- Neurri honek ez al dakartza hangoen artean zurrunbiloak eta gaizki esakak?
F.–Dudarik gabe. Baina nik ez nuke esango gaizki esaka ari direla. Izan ere, arrazoi osoa daukate « Mosu» goitizena jartzen digutenean.
A.–Mosu?
F.–Bai, honek arrotza zarela adierazten du. Euskal Herrian, arrantza ikustean patroia garraisika hasten da jendea mugiarazteko baina han ezin dezakezu ohiurik bota. Horrela eginez gero, segituan esaten dizute mosu zarela, ez zarela hangoa eta haiei lanpostua lapurtzera joan zarela. Guk zapalduak sentitzen dira nolabait. Neuk oso ondo sentitzen dut sentsazio hau zeren eta ez al dugu guk Euskadin horrelakorik nozitzen?
A.–Honeraino iritsi garenez eta beste herri eta kultura batek zapalduta izatea hain ondo dakigunez, zuek bertako jendearekiko dituzuen portaerak nolakoak dira?
F.- Egia esan, arrisku haundia daukagu han eta zera da, guk badakigu haiek ez dituzten lan abantailak baditugula eta hau sarritan burura igo dakiguke, haiek mezprezatzera iritsi gaitezkeelarik. Nitaz gogorregia naizela esaten dute: «Kontuz honekin, zer edo zer egiten ba diogu antzarak ferratzera bidal gaitzake eta». Nolanahi ere, haiek ni bezain pertsona haundiak edo txikiak dira eta nik neuk ez ditut arrazakeriarik edo diskriminaziorik egiten, hori egiteko arrisku haundiegia egon arren.
A.–Nola konpontzen zarete hizkuntzare aldetik?.
F.–Gure artean beti euskaraz mintzatzen gatzaizkio elkarri. Gehienak bizkaitarrak direnez gero, gauden giputz apurrek Bermeon hitz egiten den azpieuskalkia ikasteari jo diogu. Bestalde, bertako jendearekin erdara batuaz mintzatzen gara. Izan ere, han darabilten espainera mota ez da hain erraza eta egun dexente pasa behar dituzu ondo ulertzeko. Han darabilzkiten esakerak, expresioak eta modismoak zeharo desberdinak dira. Esate batetarako, maiz esaten dute «Como esta la vaina?» Honek zera esan nahi du, ea eguraldia nola dagoen, alegia.
UREDERRA
18-19

GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
GaiezGizarteaEuskal dias
PertsonaiazURTIZBEREA1
EgileezUREDERRA1Ekonomia

ASTEKARIA
1985eko irailaren 22a
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude