GOBERNUAK ORAINDIK EZ DU IRAKASKUNTZ KALITATEA BALORATU NAHI


1985eko irailaren 22an
STEE-ELIASekin elkarrizketan.
maisu-maistren arazoak ez dira konpontzen
GOBERNUAK ORAINDIK EZ DU IRAKASKUNTZ KALITATEA BALORATU NAHI
Gaia kalean dago. Maisu-maistrak ez daude Gobernuaren irakaskuntza politikaz ados, politika hori baldin badago. Beste arlo askotan bezala, irakaskuntzan ere gizarteak eszadentea produzitzen du, bainan eszadentea kalitatea hobetzeko erabili beharrean, baxterti egiten da. Horrez gain, euskara faktore desberdintzaile eta zapaltzaile bezala erabili nahi da, eta euskararen kontrako koiuntura probetxatau egiten da.
Maisu-maistren arazoaren gorabeherak eguneroko komunikabideetan irakurri ahal izan dituzuenez, guk zertxobait sakondu nahi izan dugu, irakasleen sindikato baten eskutik, STEE-EILAS hain zuzen. Bertako Santi Herranz-ek, egin dizkiogun galdera guztiak erantzun dizkigu.
ARGIA.– Irakaslego kolektiboa talde koherentea ez dena argi dago. Gehienak kexu egon arren, talde bakoitzak problematika desberdina dauka. Zeintzu dira momentu honetan OHOko irakaskuntzan dauden estratifikazioak edo egoera desberdinak?
STEE-EILAS.– Talde guzti-guztiak esatea ia ezina da. Adjudikaziorik gabe gelditu diren batzu aipatuko dizkizut soilik: 84eko oposizioetako erretserbakoak, 84eko oposizio librekoak, sarrera zuzeneeko 11. promozioa, 85eko oposizioetakoak, IRALE ikastaroetako ordezkoak, interinoak, plantilla beharrengatik behin behineko kontratatuak, etab. Eta hauek ez dira guk katalogo batetarako atera ditugun kasuak, baizik eta errealitateak begibistan utzi duen egoera.
Funtsean, irakaskuntzan propietarioak edo okazajabeak, interinoak eta ordezkoak daude. Jabetza dutenak probisionalak edo behin behinekoak eta definitiboak izan daitezke. Propietario hauek, teorian (bakarrik teorian) plaza badute, hau da funtzionarioak dira. Hauetarik probisionalak dira oraindik konkursatu eta behin betiko plaza hartu behar dutenak.
A.–Eta zein da, bada jabetza dutenen arazo nagusia?
STEE.–Jabetza duten guzti hauen egoera hauxe da: Gobernua orain herriaren presioz arazo bati erantzun nahi dio, euskararen arazoari hain zuzen. Euskara eskoletan sartzeko bi bide daude, bata barruan daudenak birziklatzea, eta bigarrena kanpoko jendea sartzea. Ekonomikoki Gobernuari gehiago interesatzen zaio irakasle berriak sartzea, alode batetik birziklapenaren ikastaroa ordaindu behar ez duelako, eta bestetik honen bitartean ez du ordezkorik jarrio behar. Guzti honez gain, momentuan euskara gurea herriaren ezaugarria izan beharrean, faktore diferentzitzailea dela ematen duenez, asko eta asko heuren aldetik ari dira birziklapena egiten, Magisteritza amaitu ondoren, urtebetez euskara ikasten, heuren kabuz.
Arazoak beste faktore batzu kontutan harturik areagotu egiten dira. Azken urteetan jaiokuntza izugarri jaitsi da, eta teknikoek diotenez, beste hamar urteetan ere honela segituko du. Ikaslegoa beraz gehiago gutxituko da. Berri hau pozez har zitekeen, honek irakaskuntz kalitatea suposa lezakeelako, bi zentzutan: ikasle bakoitzeko irakasle gehiago, eta irakasle guztien birziklapena, gai eta arlo guztietan, askotxo behar dute eta.
A.–Hauxe izan da Gobernuak aukeratu duen bidea? Irakaskuntz kalitatearen erizpidea kontutan hartu du?
STEE.–Ez, Gobernuak eman nahi duen alternatiba, antza denez, hauxe da: bide merkeena aukeratuz, irakaslego berria sartu, baina ez lehen zeuden irakasle kopuruetan, kopuru txikiago batzutan baizik, ikasle gutxiago dagoenez, irakasle gutxiago mantentzea erabakio dutelako, kalitate arazoak alboratuz.
Beraz oraingo arazoa bikoitza da: alde batetik zeudenetatik batzu kanpora joan behar dira; bestetik, gelditzen diren apur horiek ere, irakasle euskaldunekin ordezkatu nahi dira.
Guk zer esaten dugu, dauden guztiak manten ditzatela, beharrizan pedagogikoei erantzuna emanez (eta agian gehitu beharko litzateke kopurua). Ondoren, jende berririk sar ez dadila. Eta hau azalduko dut. Kolektibo sindikalista batek onar ez dezakeena da kopuru berbera mantentzeko batzu ateratzea eta besteak sartzea. Sozialki ezer ez da aldatzen baina interesatuen artean istiluak sortuko dira, eta iskanbilak.
Baina Gobernuaren politika horixe bera da. Euskara plazak sortzen ari dira (ongi etorriak), jende berria sartzen ari dira, baina barrukoak ez dituzte birziklatzen.
A.–Eta zer gertatzen da IRALErekin, teoriaz hori zen Gobernuaren birziklapenerako bidea, ezta?
STEE.– Gobernuak berak publikoki esan omen du IRALEk ez dituela espero zitezkeen erresultatuak eman, eta ikasle-irakasleen interes faltari igozten diote errua. Dena den, kolektibo erdaldunaren despoztasuna handiagoa ez bada, zeari esker da, sindikato batzuek arazo hauen errua euskararena ez dela baizik eta Gobernuaren politikarena aldarrikatu izan dutelako. Zeren, aztergai den beste puntu bat hauxe bait da, ea heurei ez ote zaien interesatzen gure artean istiluak egotea, batzutan horrela dela ematen bait du.
A.–Zenen ustez zein da funtsean dagoen tendentzia, zein iparri zuzenduta hartzen ditu Gobernuak erabaki hauek?
STEE.– Lehenengo egunean, Mendieta jaunak klaseko ikasle kopuruak kalitatearekin zer ikusirik ez duela esan zuen alde batetik. Gero, beste egun batetana, azken fmean B eta D ereduak eskola publikoan ezartzea ez dela hain garrantzitsua baieztatu zuten.
Honela gauza argitu egiten dira. Ematen du euskararen demanda ikastoletatik bideratu nahi dela. Hau da. eskoletan euskararen presentzia sinbolikoa izango litzateke, eta ikastolak subentzio publikoaz mantentzen diren zentru pribatuak. Honek, agi eta garbi, komunitate linguistikoen gerra suposatzen du: PSOEren argudioa, erdaldun gizarajoak marjinatuak dira eskoletan, eta euskaldun pribilejiatuak, ikastola pribatu baina subentzionatuetan egongo lirateke. Euskara luxozko marjinatzaile bihurtuko lukete.
A.–Egoera kafkiano guzti horren aurrean, zein da STEE-EILA~ek proposatzen duen bidea?
STEE.–Momentuan bi problema nagusi daude, bat kojunturala eta bestea estrukturala. Kojunturala ikasturte hasierakoa da, eta bestea da planteatu nahi den birrestrukturazio arazoa. STEE-EILASen jarrera da, lehenengo eta behin, euskarari bai, jakina irakaskuntz kalitateari bai, eta ezin dela bakarrik erizpide ekonomikoekin funtzionatu, batez ere erizpide ekonomiko sinplistak anti-ekonomikoak direlako. Ez da nahikoa gauzak erastea; kreatu ere egin behar da. Horretarako teknologia sortu behar da, eta teknologia hori, irakaskuntzan, jendearen buratik ateratzen da. Hau da, gauzak epe luzera egin nahi badira, teknologian inbertitu behar da, lan metodologiak ikertu, irakasleen prestakuntza zaindu, kreatibitatea bultzatu...
Helburua zera da, pertsona analfabetoa ez izatea; horretarako egoerei branka ematen ikasi behar du, eta erantzuna eman.
Horrexegatik guk ezin dugu onartu oraingo plnagintzak hain perspektiba laburrez egin daitezela. Etorkizuneko teknologian inbertitu behar dute irakaskuntz kalitatea lortu nahi bada. Eta horretarako irakasle kopuru handiagoa behar da, dudarik gabe.
Laura MINTEGI
22,23,24,25

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkasketa plEskola mapa
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaBesteak
EgileezMINTEGI1Gizartea

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude