Txomin Perurena; ziklismoaren gailurretik mintzo


1985eko maiatzaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Txomin Perurenarekin ziklismoaz
Zuzendari tekniko gisa ere, txapeldunen eskutik ibili ohi da
Txomin Perurena; ziklismoaren gailurretik mintzo
Espainiako Itzulia jokatzen ari zeneko bigarren astean bere atzetik ibili ginen, ero moduan, baina ez genuen biderik izan berari elkarrizketarik egiteko. Azkenean, Itzuliaren azken etaparen biharamonean eta Asturiasko Valles Minerosetakora abiatzeko egunaren bezperan eskuratu genuen berarekin zita egitea. Bere Donostiako etxean solastatu ginen. Txomin Perurena, oiartzuarra, garai batetan ziklista bezala arrakastaren zapore ona dastatu bazuen ere, oraingoan MG-Orbea ekipoaren zuzendari tekniko gisa ere ziklismoaren gailurrean dabilkigu.
ARGIA.–Espainiako Itzulia bukatu berria denez, beharbada hasteko proba hori nola joan zaizuen esplika ezazu.
Txomin Perurena.–Zaila litzateke atera den baino hobeto ateratzea, kolpe haundia eman dugu eta beraz balantze guztiz positiboa egin behar dut. Hasi ginenean ere asmorik bagenuen, aspirazioa, zerbait irabazteko, baina askotan gauzak ez dira ateratzen nahi bezala. Azkenean, gauzak uste baino askoz hobeto atera zaizkigu, Pello Ruiz Cabestanyren karrera zoragarriarekin. eta Perico Delgadoren maillot horiarekin.
A.–Hasiera batetan komentarioak entzun ziren Perico Delgado gehiegi sakrifikatu ez ote zenuten Pello Ruiz Cabestanyren alde...
Tx.P.–Ez, ez; horrelakorik ez zen egon. Hasiera batetatik, gure ekipoko liderra Perico Delgado izan zen eta hala pentsatua genuen. Gertatzen da Pello uste baino askoz hobeto aritu zela hasieratik, eta Pericok, berriz, oso etapa txarrak egin zituen, aurrenekoak. Horrekin esan nahi dut beti garbi eduki dugula ekipoko puntakoa Delgado dela baina Pello irabazteko posibilitateekin ibili da bukaera arte.
A.–Zeuretzat, pertsonalki, zer suposatu du Delgado eta Cabestanyren garaipen honek?
Tx.P.– Ez da zaila imajinatzea. Pentsa dezakezu, Espainiako Itzulia hemengo inportanteena da, aurten behin ere baino ziklista gehiago izan dira, eta horrezaz gain aurtengoa izan da nik ezagutu dudan gogorrena. Baldintza guzti horiek kontutan hartuta lortu dugunak izugarrizko satisfazioa ematen dit, beste edozein baino inportanteagoa izan da niretzat.
A.–Noiztik zabiltza ziklista-ekipo baten zuzendari gisa?
Tx.P.–Hasiera-hasieran, Teka-rekin aritu nintzen hiru urtez, gero egon nintzen Patxi Minerrekin afizionatuak entrenatzen, eta gero Orbea-rekin hau da bigarren urtea profesionaletan.
A.–Aurtengoa baino inportanteagorik izan al duzu horien artean?
Tx.P.–Ez dut uste, ez. Aurtengoa oso berezia izan da. Hasteko gure Itzulia, Euskadikoa, irabazi genuen eta orain Espainiakoa. Hori asko da urte berean lortzeko, eta nahiz eta oraindik tenporada honetako gauza asko erabakitzeko egon, esan nezake hau dela izan dudan urte onena. Teka-rekin garaipen asko bizi izan nituen, baina aurtengo hau gorenena izan da.
A.–Zuk ziklista zinenean ere irabazi zenuen Espainiako Itzulia, ezta?
Tx.P.–Ez, ez nuen irabazi. Azkeneko etapan galdu nuen ordurarte neukan lehenengo postua. Hemen izan zen, Donostian, erlojuaren kontrako proba batetan hamalau segundurengatik galdu nuen Espainiako Itzulia irabazteko aukera.
A.–Eta zure garai haietatik hona asko aldatu al dira gauzak ziklismoan kirol alderditik?
Tx.P.–Horretaz asko eta asko hitzegiten da, halako zerbaitetan mordoa aurreratu dela, eta ez dakit beste zertan ere halako hobekuntzak lortu direla, baina jeneralean hartuta ez dut uste ordutik hona asko aldatu denik. Akaso bizikletak zerbait hobexeago, halako proba berezi batzu egiteko (erlojuaren kontrakoak edo...) bizikleta berezi batzu erabil ditzakezu, baina alde horretatik ez da aldaketa nagusirik egon. Guk, Orbean, diferentzia haundiena medikuen aldetik eta nabaritu dugu, errekonozimenduak, behar diren bitaminei tamaina hartu... garai haietan geure airera ibiltzen ginen, inolako kontrol edo neurketarik gabe; gaurregun oso bestela egiten dira gauzak, osasuna zainduz eta.
A.–Preparazio aldetik ere asko aldatuko zen asuntoa...
Tx.P.–Bai, noski, guk ekipoan badugu gure preparadorea, eta korredoreek mementu guztietan badakite zenbat kilometro egin behar dituzten, zein erritmotan etabar.
A.– Zenbat jende ibiltzen zarete ekipoa preparatzen, korredoreetaz aparte?
Tx.P.–Korredoreak alde batera utzita, bi mekaniko, bi edo hiru masajista (segun zein itzulitan gehiago ala gutxiago), gero Jose Kruz Mujika dugu arroparen asuntoa eramateko eta mekanikan laguntzeko, medikua, preparadorea eta ni neu. Jende mordoka, beraz.
A.–Zenbatean behin izaten dituzue entrenamenduak?
Tx.P.– Jeneralmentean egunero, batzutan gehiago bestetan baino, baina kasik egunero. Behin urtarriletik gogor hasita gero karrerak hasten direnean piska bat bajatu beharra dago kontu egiteko. Oso gogorra izaten da, batez ere neguan, euria dela eta hotza dela... Zenbat kilometro egiten diren egunean? Hori hasieran poliki ekiten zaio, eta gero topean ibiltzerakoan eguneko 150 edo 160en bat, baita 190 ere. Hala eta guztiz zere, hor gorabeherak izaten dira, hasieran erregularragoak izaten bait dira entrenamenduak. Orain, esate batera, ez gara hain topean ibiltzen, itzuli bat eta bestearen artean deskantsatu eta kontu egin behar izaten delako. Orduan 100 edo 120 bat kilometro egiten ditugu egunean. Karreterarekin batera gimnasioko lana dago, batzutan etxean ere egiten dena. Hori batez ere neguko entrenamendua izaten da; orain askoz gutxiago egiten da, astean egun bat akaso.
A.–Zer nolako papera betetzen du ekipoak lasterketa batetan?
Tx.P.–Sekulakoa. Ekipo batek asko esan nahi du halako korredore batek zerbait irabazteko garaian. Espainiako Itzulian ikusi berri dugu, ezta? Millarrek ez du irabazi ekiporik ez duelako izan. Geuk ere suerte txarra izan dugu, ez pentsa. Jokin Mujika halako kailo gogor bat zeukan oin azpian eta ezin zuen zutik ibili ere egin. Gero ere tendinitisak asko jo gaitu, besteak baino gehiago. Katarroak ere oso normalak izaten dira, eta horretan ere ekipoan asko somatu dugu. Horrelako detaileetan ikusten da ekipoak zenbaterainoko garrantzia daukan, batzu gaixo edo errendimendu bajuz ibiliz gero pertsona bakan batek oso zaila dauka irabaztea.
A.–Eta zuk zein eritzi duzu zure ekipoaz? Uste duzu karrera haunditan puntan ibiltzeko modukoa dela, esate batera Tour batetan?
Tx.P.–Beno, Tour batetan puntan ibiltzeko oraindik piska bat falta zaigu. Azkeneko karrera hau irabazteak nik uste dut morala asko igo digula, animo haundia eman, eta hori gauza ona da ekipoarentzat baina oraindik egia esan lan piska bat haundiak egiteko zer edo zer falta zaigu.
A.– Zeintzu dira Tour bat beste maila beheragoko proba batzutatik bereizten duten elementuak?
Tx.P.–Diferentzia haundiena korredoreak dira, oso oso onak direla, jendea anbizio guztiekin joaten da fama haundieneko karrera delako eta oso zaila da paper on bat egitea. Gero ere beroa... eta dagoen karrerarik gogorrena dela, oso gogorra.
A.–Elkarrizketaren hasieran aipatu duzu Pello Ruiz Cabestany uste baino askoz hobeto aritu dela. Agian, berau izan da Espainisko Itzuliaren sorpresa haundiena, ezta?
Tx.P.–Nik uste dut Pello izan dela Itzulian egon den korredorerik brilanteena, beste edozein baino gehiago. Bere gorputz haundi horrekin aldapa gorak oso ondo pasa ditu, ez bakarrik aguantatu, baizik eta brilante pasa ere. Nire ustez hori zen proba gogorrena beretzat eta gero gainera egunero-egunero berehala errekuperatzen zela, hasi bezain fresko bukatu zuen. Gure artean nahia izaten da nagusi baina gero prolema nahi hori zerbaitetan gauzatzea izaten da. Pellok demostratu du oso korredore txapelduna dela, lehengo urtetik hona oso salto haundia egin duelarik. Orain uste dut Tour-era piska bat lasaixeago joatea komeni zaiola, lastima izango bait litzateke urte batetan gehiegi egitea eta gero hutsegitea.
A.–Gainera, Pellok hogeitahiru urte baino dituela aurretik etorkizun zabala daukala pentsa liteke.
Tx.P.–Bai, noski. Kontutan hartu behar da ere Euskadin, Espainian eta Europa guztian ere oso pozik utzi dituela guztiak, prentsakoak eta. Kristo guztiak Cabestanygan "korredore total" esaten dena ikusi du, igotzen, jeisten nahiz erlojuaren kontra primeran konpontzen dakiena, alegia. Berak badaki zer egiten duen baina zerbait kontseilatzekotan hankak lurrean edukitzeko esango nioke.
A.–Euskal Herriko ziklismoari begiradatxo bat emanez gero, zein egoeratan ikusten duzu? Garai batetan baino hobeto, akaso?
Tx.P.–Euskadin ziklismoa beti ibili da ongi. Izan da hor batxe txiki bat igual, baina azken urte hauetan egia esan berriz gora jo du. Gorospe eta Marino (guztiok ezagutzen dituztenak) hor daude, eta orain ari dira ateratzen Pello, Jokin eta hainbat eta hainbat. Bai, nik uste dut gora ari dela.
A.–Hemen betidanik egon da ziklismoarekiko afizioa.
Tx.P.–Afízioa, izan ere. Hemengo afizioa bezalakorik ez da inon ere. Ni ibili naiz urte guztietan ez dut topatu hemengoa bezalakorik. Hemen bezala ziklismoa ez da inon sentitzen. Aurten ere Euskadiko Itzulian ikusi dudanak ez dauka izenik, behin ere baino haundiagoa, aurtengo maila ikaragarria izan da. Eta jendea beti gurekin dagoela ikusteak beti animo haundia ematen du.
A.– Agian Euskadiko ziklismoari nortasuna edo nortasun horren errekonozimendua falta zaio. Esan nahi dut hortik zehar galderetan nahiz komentariotan beti Espainiskoarekin nahasian agertzen dela...
Tx.P.–Bai, bai. Eta askotan periodistek galderak egin eta guk segitu egin behar diegu, ezta? Gure sentimenduak barruan jaso behar izaten ditugu askotan.
J.L.

Txomin Perurenaren ustez, Pello izan da Espainiaho Itzuliko korredorerik brilanteena.
22, 23-25


GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazPERURENA3

Azkenak
Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Maia Iribarne Olhagarai
“Tabu diren gai batzuen inguruko ekintza sortzaileak sortu behar ditugu”

Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]


Genozidioaren ekonomia Palestinan: Francesca Albanesek lotsagarri utzi ditu multinazionalak

Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]


Suizidioa, errespetutik eta epaitu gabe

Suizidioagatiko dolua humanizatzen lagun dezaketen elementuak aztertu eta prebentziorako neurriak azaldu dituzte Suizidioaren humanizazioa ikastaroan, Biziraun elkarteak antolatuta. Osasun arloko profesionalek, suizidioak eragindako heriotza baten bizirauleek eta suizidio... [+]


Eguneraketa berriak daude