«KOMUNISTOK ASPALDI NOZITU GENUEN BERRITZAILEEN KRISIA»


2021eko uztailaren 23an
Ignacio Latierro, PCEko partaideari elkarrizketa
EPKko Ignacio Latierro, Carrillorekin PCEn egurtua
«KOMUNISTOK ASPALDI NOZITU GENUEN BERRITZAILEEN KRISIA»
Euskal Herriko politikagintza duela urte batzuetatik honuntza segitu dutenek ezagutzen dute Igancio Latierro, eta seguru «pecero» kalifikatiboa bururatuko diela, jadanik erabiltzen ez den arren. Latierro da PCEk gure artean duen gizon publiko nabarmenena, EEruntzako desbandadak bere bidean mogitu ez zuena, Santiago Carrillok oraindik alderdian duen zutabeetako bat. Abertzaleak eta «sukurtsalistak» garbi banatzen ziren garai ez-autonomiko haiek oroiterazi dizkigu batzuek Estatu Espainola izendatzen duguna beldurrik gabe España deitzen duen Ignacio Latierrok.
ARGIA.– Carrillo dela, Gerardo Iglesias dela, badirudi oraingoan zuen artean daramazuen gerra horrekin komunismo espainiarra hondoratzera doala. Egia da PCE barruko tirabirak gaurkoak ez direla, baina azkenaldiko honek marka guztiak hautsiko ditu.
Ignacio Latierro.–Krisi hau ez da orain sortua. 1981 aldean azaldu zen lehendabiziko aldiz, eta garbiena Euskadin ikusi zen gainera. Alderdiaren hemengo zuzendaritzaren zati bat Euskadiko Ezkerrarekin joan zen eta Espainian solidaritatea jaso zuten gero "berritzaile" edo «renovadores»en solidaritatea jaso zuten. Horren sustraian eritzi hau zegoen: alderdi komunistek beren zentzu historikoan ez dutela balio gaur egun eta aezker berri»ko alderdiek hartu behar dutela beren lekua.
A.–PCE bezalako alderdi finkatu batean holakorik suertatzeko arrazoiren bat egonen da...
I.L.–Bi kausa elkartzen dira nire ustez. Bata egoera orokorretik datorrena: kapitalismo aurreratuko herrietan aldaketa sozialen aldera aurrera egiteko zailtasuna, inperialismoa eraso gogorrean ari den garai batean. Eta ereduen arazoa dago bestetik, herri sozialistek barruko kontraesan gogorrak agertzen dituztela. Arazo orokor bat da, ideal komunistaren krisia, baina Espainian ondorio oso zehatzak ditu.
Hemen guk indar demokratikoen kolaborazioa aldarrikatu genuen, demokrazia sendotu eta sakontzeko, agintzen jarraitzen diren botere faktikoei libertate eta demokrazia puskak kenduz. Gure asmo hori menperatu egin dute, irtenbide bipartidista bat inposatu dute eta demokrazia kontserbakor bat, non ezker moderatua eta eskuin kontserbakorra alternatuz joango bait diren.
Guzti hori bazegoen 81ean eta orduan gertatu zen PCE barruko lehen krisia, militante batzuek alderdiaren beharra planteiatu zutenekoa. Borroka gogorra izan zen, baina zuzendaritzak irmo erantzun zuen gehiengo batean. Hori bai, kostua oso ikusgarria izan zen: Batzorde Zentraleko sei partaide botatzea, Madrilgo kontzejalena etabar.
Hala ere arazoa ez zen alderdi barrukoa, eta kontzertazio demokratikoaren politikari eman zioten jipoia 82ko urriko hauteskundeetan nabaritu zen.
A.–Sozialistek garaipenera eraman zituen hauteskunde haiek zuentzako trajeriabat izan ziren.
I.L.– Oso erresultatu txarra egin genuen eta barruan ere astindu haundia egin zuen, Santiago Carrillo bera dimititzera eramanaz. Baina okerrena izan zen 83ko udaberrian egindako analisian krisiaren sakoneko arrazoiak aztertzeko ordez metodoen kritika baino ez zela egin: espultsioekin zuzendaritzak eraman zuen jokabide gogorragatik salaketak eta beste.
Nola edo hala alderdiaren kontra egon zen jendeari arrazoin ematen zitzaion horrela, alderdiaren likidazio saioen kontra gogor ahalegindu zen zuzendaritzari,Carrillo barne, arrazoina kenduz. Hor ireki zen berriro krisia, eta azken bi urteotan hori sakonduz joan da, sasi-berritzaileak atzeko atetik nagusitu direlarik. Eta konberjentzia proposamenak burutzen du dena.
Ez ahaztu proposamen hori Katalunian komunistok jasandako hondamendiaren ondoren datorrela. Alderdiaren zuzendaritzak hango hauteskundeetan zituen jarriak bere itxaropenak: komunisten erresultatuak beti onak izan ziren han, PSUCek han alderdi moderno baten itxura eskaintzen zuen, gainera «prosobietiko» edo dogmatikoak kanporatuak zituen, kanpainan Carrillo bezalako fIgura historikoak alde batera utzi ziren berrikuntza itxura gehiago emateko... Eta hala ere frakasatu egin zen. Hor ere, arrazoinetan arakatu ordez PCE siglek huts-hutsean ez dutela saltzen ateratzen da, beste adornoz hornitu behar dela.
A.–Ez du iresteko erreza izan behar denbora gutxian milioi bat boto galtzeak. Oso denbora gutxian pasa zarete politikan protagonismoa izatetik ia deus ez pintatzera.
I.L. - 1977tik aurrera gure alderdiak hauteskundeetan erakutsi duen jokabideak egoera orokorrarekin zerikusirik badu. 1977ko gure erresultatuak ere onak ez ziren, antifrankismoan eduki genuen protagonismoa ez zuten azaltzen. Baina gauza bat erakusten dute: aldaketa Espainian erreformaren bidetik eta ez hausturarenetik abiatu delarik, gizartean aldaketa moderatu baten aldeko jarrera dagoela.
Bi milioien inguruan ibili ginen 1977an, baina antifrankista izan eta mobilizatu zen jendetza adierazten zuen. Areago, lehenagotik ere baziren gizarte espainolaren joera sakonak azaltzen zituzten datuak: 76ko Erreferendumean, Suarezen erreformarenean, parte hartze maila oso haundia izan zela, eta oposizio guztiak proposatzen genuen abstentzioa oso apal geratu zen.
Baina aldi batean gure alderdia hazi egin zen, eta hori agertzen da bigarren hauteskunde demokratikoetan. 1979an bi milioiak gainditu egin genituen, diputatu gehiago lortu, eta Espainiako gizartean gure eragina haunditu egin zen. Bi gauza gertatzen dira ordea hortik aurrera: eskuina benetan berregituratzen hasten da, bere helburua demokraziak aurrera egitea inposibilitatzea delarik, demokrazia kontsebakor bat estabilizatu eta alternantzia bipartidista inposatuz, PSOEren laguntzarekin. Horretarako Suarez hondoratu eta PCE ahuldu beharra zeukaten. Otsailaren 23 hura ere hor kokatu behar da, jendeari gerra zibilaren beldurra piztu eraziz. Guk ere ez genuen martxa horri aurrea hartzen jakin eta horrela aurkitzen gara sozialisten garaipenarekin.
A.–Ez al zenuten bipartidismoaren aukera aurrera aterako zenik espero?
I.L.–Bagenekien hortik joko zutela baina kontra egiten saiatu gara, oraingoz irabazi badigute ere. Bipartidismoaren arriskua ez da indar iraultzaileak baztertzea bakarrik. Gainera Espainian horrek sakonean ditugun arazoak konpondu ezina dakar. Gaur sozialistak eskuinaren politika egiten ari bait dira ez da beste sozialista europarrak baino eskuindarragoak direlako. Trantsizioa egin den moduaz gain inperialismoaren eraso erreazionarioa dago, eta politika sozialdemokrata bat aurrera ateratzeko ia tarterik ez dago.
Espainian bipartidismoa indarrean dagoen arren horren haustura sintomak nabaritzen dira, baita PSOE barruan ere, Nicolas Redondorenak erakusten duen bezala.
A.–Zuen krisia ez al dugu eurokomunismoaren krisi orokorrago baten barruan kokatu behar?
I.L.–Gauza batez ez da zalantzarik: 1976-77an «eurokomunismo» kontzeptua hedatu zenean, ez guk inbentaturik hain zuzen, urte haietan Europan inperialismo amerikanoagandik autonomia haundiagoz lan egiteko posibilitateak ikusten ziren. Egia da politika horrek atzerakada gogorra jasan duela azken urteotan, eta hor barruan gaude gu ere.
A.–Ignacio Gallegok sortutako eszisioak ze tamainatako papera betetzen du PCEren oraingo krisian?
I.L.– Horren sorrera ere Katalunian ematen da. Han «prosobietiko» deituen krisia benetan serioa izan zen, eta ez da kasualitatea krisi hori Katalunian suertatzea, hain zuzen sasi-berritzaileek alderdiaren zuzendaritza hartu duten lekuan. Eta 80-81ean Espainian berritzaileen buruzagitza Roberto Lertxundirekin batera Antoni Gutierrezek eraman zuen. Eta ideal komunista alde batera uztean ezin dituzte alderdi barruan mantendu komunismoa era ortodoxoago batean ulertzen dutenak.
Oinarrizko faktore horretzaz gain beste bi ere badira. Batetik, kanpotik norbaitek eskua sartu duela nabarmena da, eta hori Espainian etengabe gertatzen da 68an Varsoviako Tratukoak Txekoeslobakian sartzea kondenatu zenetik. Alderdi komunista menpeko bat egiteko saioak egon dira. Eta Katalunian gainetik nazio eta hizkuntz arazoak ere gaineratzen dira, hau intuizio modura esaten dizudan arren. PSUC alderdi naziorial katalan bat izan da beti, eta bi hizkuntzak integratzeko zailtasunak izan ditu, gaztelania-hiztunak integratzeko arazoak hain zuzen.
A.–Baina P.C. edo "Pece-punto" izenez beste alderdi bat sortzera ausartu direnak ez dira Kataluniara mugatu.
I.L.–Alderdian beti egon da kultura tradizionaleko jende sail bat, baina ez zuten arazo gogorrik sortu zuzendaritzan eta buruzagien nortasun komunistan konfidantza zegoen neurrian, nahiz eta batzuetan beraiek ongi ulertzen ez zituzten erabakiak hartu. Prosobietiko edo dogmatikoen jokabideak arriskua sortu du zuzendaritzarenganako konfidantza galdu denean, buruzagien komunismoa sektore batetik zalantzan jarri denean. Ignacio Gallego bera alderdiaren zuzendaritzan egon da urte luzeetan. baina ateratzeko aukera ikusi zuen buruzagi ekipo berriaren aurrean.
A.– Orain aldiz, zuzendaritzatik militante soil izatera makurtu duten Santiago Carrilloren aldekoek Gallegoren alderdikideekin konberjentzia bat egin nahi duzuela dirudi.
I.L.–Egia esatera, «konberjentzia» hitza ez zait batere atsegin, azken denboretan erabiliegia dago eta. Baina ene eritzi pertsonala emango dizut. PCE berreraikitzea ezinezkoa da sektore horretakoak kontutan hartu gabe. Baina zehazki leninistak agertzen ez diren sektoreak gureganatu gabe ere ezin da eman prozeso hori. PCEren berreraikitzea 70. hamarkadan egitea lortu genuen hartatik etorri liteke: alderdi bat zabala baina marxismo iraultzailearen barruan.
A.–Zerarrek aitortzen duzu Alderdi Komunistaren izatea bera dagoela auzitan. Epe laburrera ikusten al duzu PCE berriro indartzeko posibilitaterik?
I.L.–Epe labur hori nola zehazten den ikusi behar da. 1986ko hauteskundeez ari bazara, oso eszeptiko izan beste erremediorik ez dugu. Orain, plano globalago eta orokorrago batean, gaurko munduan, Mendebaldeko gizarteetan, azken urteotan baino baldintza garbiagoak daude alderdi komunistak izan daitezen. Batetik inperialismoa duela urte askotatik ezagutzen ez genuen tamaina batekin ari da erasoka. Kapitalismoa biluzirik agertzen da 60. hamarkadan edo 70.ean ezagutu genuena baino. Neokapitalismoaz mintzo zitzaizkigun orduan. kontsumo gizarteaz. gizarte integratuaz, langilegoaren suntsitzeaz...
Gerraosteko sozialdemokraziaren zutabeetako bat izan den asistentzia sozialari aurrez-aurre ari zaizkio erasoka. Langilegoaren lorpen sindikal klasikoak kontratazio kolektiboa kasurako, ezabatu egin nahi dira. Irauteko aberastasun haundiak deuseztera behartua dagoen gizarte sistema bat dago krisian. Eta hor alderdi komunistak beharrezkoak dira.
A.–Orduan, PCEren krisia usteltze prozesu baten ondorioa da soilik ala bi estrategia daude?
I.L.–Bi estrategia daude, bai, nahiz eta oso garbi adieraziak ez dauden. Batetik. krisiaren haundiaren aurrean iraganean babestera jotzen duen taldea dago Gallegorenak eta beste. Beste sektore bat, gaurko PCEko zuzendaritzan nagusi dena, etorkizunari begira sakonean projektu politiko garbirik gabe ezkerreko espazio baten atzetik dabilena. Hirugarren estrategia zera litzateke komunismo espainiarraren eta europearraren arazoak kapitalismoaren krisi internazionalean kokatu eta eraketa eta mobilizapen elementuak bilatzea. Baina ez da egoerari begiratzea bakarrik. komunismo espainola ez da gaur goizekoa eta urte luzeetako hazia dago hor ereina. Horregatik hori PCE barrutik lortu behar da, ez aldamenetik.
A.– Zuen alderdiko berritzalleek mugimendu sozialekin kontatu beharra aldarrikatzen dute eta antzeko gauzak entzuten ditugu ultra-ezkerreko alderdietan ere.
I.L.–Euskadin badago adibide on bat. Bapatean. krisiaren aurpegi nazional euskalduna ikusi denean, bere industriaren desmantelamentuarekin, indar ezkertiar guztiak bildu gara euskal industria salbatzearen alde. Beren erreibindikazio ekologista eta naturazaletik ezagutzen genituen taldeek ere prioritatea lanpostua salbatzean jarri behar izan dute. Beti bezain garbi dago kapitalismoaren kontraesan nagusia produzioren harremanetan ematen dela. Horrek ez du kentzen kapitalismoaren fase honetan protesta elementu asko gertatzearen inportantzia. Baina gu alderdi politiko bat gara, ez mugimendu sozial bat, eta gizarte eredu bat defenditu behar dugu, langilegoarena, mugimendu sozialek ez dutena.
Dena dela, mugimendu sozialei eskaini beharrezko arreta askotan berriketa besterik ez da. EPK mantendu nahi genuenoi hori bizkarreratzen ziguten Euskadiko Ezkerrara pasa nahi zutenek, mugimendu sozialekin lotzeko ahalmenik ez genuela. Baina eszisioaren ondoren ez dut uste EEk ere mugimendu sozial horien artean eragin haundirik duenik.
A.–EErekiko konberjentzia aipatzen duzunez, mintza gaitezen EPKn gaur egun bizi duzuen egoeraz.
I.L.–Esan behar dugu berritzaileen krisia duela urte batzuk jasan genuela Euskadin, eta horiek EEra joan ziren. Geroztik EEk eraman duen dinamikak arrazoina ematen digu, dudarik gabe. Hiru urte pasata gero, zein da erakusten duten balantzea? EPKkoak EEn sartzean nazionalisten eta ez-nazionalisten arteko zatiketa historikoa gaindituko omen zela zioten, eta baita sozialisten eta komunisten artekoa ere. Aldiz, EPK asko ahuldu da, militante kalifikatuak galdu ditu, hauteskundeetan bere eragina jaitsi egin da, eta EEk aldiz ez du deus ere irabazi.
A.–Zer pasa zitzaizuen, zuen artean oso estrategia ezberdinak zeudela?
I.L.–Bueno, alderdi guztietan daude beti tendentzia eta sentsibilitate ezberdinak, baina garai onetan horiek aberastu egiten dute mugimendua. Garai zailetan ordea hortik etorri ohi dira etendurak. Hala ere, EPKn aldez aurretik ez zegoen zatiketarik. Areago, esango dizut Roberto Lertxundi zela nik Euskadin eta Espainian ezagutu dudan militanterik carrillistena, eta bera joan zen EEra pasa zen zatiaren buru gero.
Tiroak aurretiko zatiketatik ez doaz, hauteskundeetako beherakadak eraman zuen militante sail bat EPKk lekurik ez zeukala pentsatzera, ezker berriko alderdiak bultza behar zirela, eta Euskadin gainera alderdi nazionalista batekoekin joan behar zela; ez ahaztu 80ko autonomikoetan estatu mailako alderdiok historia osoko erresultaturik apalenak lortu genituela.
Lau urte geroago ikusi dezakegu EE ez dela inolako konberjentziarik izan, inork ezin du esan horiena marxismo iraultzaile baten antzeko ezer izan daitekeenik. Alderdi nazional gisa finkatzeko ordez presaka batean sozilademokraziara jo du, eta organikoki PSErekin elkartu ez badira PSOEk eraman duen politika autonomiko irentsezinagatik izan da.
A.–Norekin elkartu zaitezkete hemen zuen bide politikoan?
I.L.–Eskakizun zehatzetan jende askorekin, eta Autonomi Estatutoaren defentsan baita PNVrekin ere. Orain, euskal politika dagoen bezala ezin da inolako konberjentzia organikorik planteatu, ezta elektoralik ere. Horretarako behar bezain hurbil ez daukagu alderdi bat ere, eta gainera gu ere ez gara partenaire oso atseginak. Nahiko urrun egonik ere EErekin dirudi erre zena ulertzea, baina horiei botoak eman baino kendu egingo genizkieke.
Esaten dizut, eguneroko lanetan edozeineik geundeke prest. Ikusiko dugu Nicolas Redondorena esate baterako zertan bukatuko den.
A.–Sindikalgintzaz aparte, beraz, ezin duzue zuen alderdia zabaltzean ilusio hanadirik egin. EErekikoa zeuk aipatu duzu, eta HB berriz...
I.L.–Ez da posible. Onbre, HBren aldean Euskadiren aurrerapenerako indar inportanteak badaude. Baina energia horiek azaldu daitezen gauza asko gertatu behar dute, eta batez ere: Euskadiko marko politikoak estabilizatu egin behar du. Nazionalistak direnek eta nazionalista ez garenok onartutako marko politiko bat. Hortik pasatzen da Euskadiren etorkizuna. Estatutoak markatzen duen marko hori denok onartzen ez dugun bitartean, nazionalisten eta ez-nazionalisten borroketan jarraituko gara, baita langilegoan ere. Euskaldun izatearen ikuspegi esklusibista batek lotzen du, Euskadi independiente, batu, sozialista eta euskaldun baten alde ez dagoena euskaldun ez dela eritziz, eta radikalismo horren agerpen nagusiari, terrorismoari, lotua dago. Eta horiekin ezin dugu kolaboratu, eguneroko zen bait borroketan ez bada: Euskalduna, Reaganen etorrera
A.–EMKrekin?
I.L.–Herri Batasunaren apendize bat dela uste dut, ez dut uste komunismoaren tradizioan dagoenik ere. Behar bada gauza zehatzetan gehixeago koinzidituko genuke LKIrekin.
Iñaki ZUBIONDO

Santiago Carrillorekin historia egin du Dolores Ibarruri «Pasionaria»k, eta gaur egun falta de riego nozitzen omen du.
11-14


GaiezPolitikaEstatuakEspainiaTaldeakAlderdiakPCE
PertsonaiazLATIERRO1
EgileezUBIONDO1Politika


Azkenak
2025-05-07 | Elhuyar
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]


Pakistanek “gerra ekintzak” egitea aurpegiratu dio Indiari, bi aldeetako erasoen ostean

Tentsioa goraka ari da bi herrialdeen artean, Pakistango talde armatu batek 26 zibil hil zituenetik apirilean. Indiak bederatzi guneri egin die eraso eta beste horrenbeste hildakorekin erantzun du.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Pantailaldia
Sortzea ez da nahikoa, ohiturak aldatzen ez badira

Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.

Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


2025-05-07 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskadi industriala

Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren  estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]


2025-05-07 | June Fernández
Meloi saltzailea
Abaguneak

Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]


Datu zenbait argitaratu, emaitza osoa ezkutatu

Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]


Item

Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Pokerra, xakea eta Go jokoa

Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]


From Ground Zero: genozidioa lehen pertsonatik kontatzen digun filma

2024ko urtarrilaren eta uztailaren artean Gazan filmaturiko 22 film laburrez osatua da From Ground Zero filma. Rashid Masharawi palestinar zinegilea dugu egitasmoaren oinarrian, eta 2023ko urriaren 7az geroztik Gazari buruz entzuten diren zenbakiei aurpegiak jartzeko asmoz lotu... [+]


2025-05-07 | Iñigo Satrustegi
Jon Miranderekin dantzan II
Zer egin Jon Miranderekin?

Aurreko tertuliako galderari erantzuteko beste modu bat izan zitekeen, akaso modu inplizituago batean, bigarren solasaldi honetako izenburua. Figura literarioaz gaindi, pertsonaia zalantzan jartzeko, edo, kontrara, pertsonaiaren testuingurua ulertzeko saiakera bat. Santi... [+]


Eguneraketa berriak daude