ldazIe ofizioari sendo eutsirik, Pako Aristi


1985eko apirilaren 28an
Pako Aristi idazleari elkarrizketa
«Kcappo», bere lehen nobela argitaratu du
ldazIe ofizioari sendo eutsirik, Pako Aristi
Urrestilla, bere herria, hartu du Pako Aristik lanerako base finko bezala: bertatik idatziak ziren aspaldi «Egin»eko «Egunon»en azaldutako kronika eta elkarrizketa luze haiek; «La Voz de Euskadi»n baita «Liberación» ezabatu berrian ere agertu ziren honen artikuluak, trumoitsuak sarri.
Azkenaldian, egunkarietakoa utzi eta literatur lanari eutsi dio Aristik, eta nolabait asmo horretara moldatu du bizimodua: astearen gehiena Urrestillan eman, eta astean behin, astelehenero, Leioara heltzen da, Informazio-Zientzien Fakultatera, egiten ari den laugarren kurtsoaren martxa kontrolatzeko.
Eta metodizazio horren emaitzak agertzen ari dira: "Narrazti Ozena" ipuin bilduma argitaratu zuen iaz; ohizko sariketetan ere entzun da bere izenau. Eta apirila honen haseran Fakultatera egindako asteleheneroko bisitan, bere lehen nobela besapean zuela agertu zitzaigun. Dagoeneko liburudendetan aurkituko den «Kcappo» nobelaz egin genuen berarekin elkarrizketa hau.
Herri txiki batean eta mende-hasieran kokatzen da «Kcappo» nobela, eta lau pertsonaia nagusiren bitartez (bi gizonezko, Ernesto eta Santos, eta bi emakume, Teresa eta Laura) komunitate horren bilakaera dramatikoa azaltzen digu.
«Nobela hau idazteko ideia –diousku Aristik–bertso zahar batzuetatik etorri zitzaidan; bertsook, "Etxeberritxo " Azkoitiko bertsolariak egindakoak dira, eta Aiako Mugatz baserrian gertatuaren berri ematen dute, nola Jose Tejeriak bere aita zauritu eta hiriburura, Donostiara, aldegin zuen, eta nola aitak, hil aurretik, "semeak galdu nau!" hitzekin saiatu zuen. Azpeitiko kartzelara eraman, eta 1900 urtearen hasieran, urtarrilaren 16ean, urkatu zuten Joxe Tejeria».
«Baina pasarte horretan finkaturik, istorio berri eta oso bat sortu dut, batez ere herri txikietako errealitatea, eta jendearen harreman bereziak aztertuz».
– Nobelan, diozun bezala, aipaturiko motibo horretaz gain, herri horretako jendearen azterketa zehatz bat dago, komunitate horretan gertatzen diren iskanbilena, azaleko konbibentziaren azpitik gertatzen diren konfliktoena..., eta herrietako propio diren pasadizo ugari ere, ezta?
«Bai, horrela da; nik uste herrietako konbibentziak gertaera berezi asko eta pertsonen filosofia berezi bat ere badakartela. Nobela erreflexio batetik sortu da: literaturarako gaiak, pasadizu horiek,... errealitatetik hartzen ditut, eta moldatu. Baina horretarako herrietako giro hau ondo eta sakon ezagutu behar da,... batez ere jende nagusiarekin hitzegin, nik hori sarritan egiten dudana da, orduak eta orduak pasa jendea entzuten, eta jendea mugitzen duten arrazoinamendu ezberdinak aztertzen... Errealitate horretaz, idatzi aurretik, asko pentsatu behar da, eta zentzu bat aurkitu, zentzu bat eman».
–Nobelaren ardatza lau pertsonaia nagusitan dago:
«Bai, eta kuriosoa da hau, zenik lehenago protagonista gizonezkoa neukan, Tejeriaren istoriokoa, eta gero honek lagun bat behar zuela ikusi nuen, eta horrela sortu ziren Ernesto eta Santos. Baina bi emakumeak, Teresa eta Laura, ia berez sortu ziren, eta indar handia hartu dute nobelan. Karakter desberdinekoak dira gainera: Teresa karga erotiko handia duen pertsona da; Laura aldiz ez da halakoa, karakter oso sendoko emakumea da, pasatzen dituen guztiekin ere nortasun finkoa mantentzen duena. Interesgarri iruditzen zait baita Santos-ek nobelan zehar duen pertsonalitate aldaketa, eta aldaketa horren arrazoiak, beste emakume bati - bere amari–atxikiak».
Pako Aristiren izena ez zaigu, orain arte, literatur talderen bati edo hango edo hemengo aldizkari, mugimendu edo tertuliei loturik agertu. Horren arrazoiaz galdetu diogu:
«A rrazoi geografikoak dira batipat. Ni Urrestillan bizi naiz eta halako bilerak Donostian Bilbon... egiten dira. Hala ere, uste dut ofizio bakartia dela berez idazlearena. Lan indibiduala da nagusi; herri txikietaz idatzi behar baduzu, jendea ondo ezagutu behar duzu, honen portaeraren legeak aztertu... Begira, adibide batez: bada Urrestillan gizon bat, egunero 14 ordu lo egin behar dituena; hau datorkizu, eta kontatzen dizu, eta ze ondo bizi den 14 ordu horiek lo egin ondoren... eta berehala pentsatzen duzu, baina ze behar izango du honek horrenbeste lo egiteko, agian 8 ordu eginda ere ondo egongo litzateke, eta denbora izan beste zeozertarako... eta hasten zara horren arrazoi eta motibazioak aztertzen. Pertsona berberak kontatu zidan behin, nola abioiz ibiltzeko gogo ikaragarria zeukan, esperientzia hori ezagutu nahi zuela, eta bazen herrian gazte but abionetak alkilatzeko aukera zuena; beno, ba behin joan ziren elkarrekin, abionetan igon eta Urrestilla gainetik pasa ziren, eta gure gizanak 5 kilo karamelo eraman zituen, herri gainean botatzeko, eta herri osoa zeukan bere zain, noiz pasatuko. Guzti horien psikologia aztertu behar duzu, ze nortasan duen ikusi... eta hori bakarti-lana da».
–Errealitate zuzenaren azterketaz gain, irakurtzea ere baliagarria izango zaizu...
a Jakina, asko irakurtzeko aukera dut, eta badira zenbait lan oso baliagarri izan zaizkidanak, gogoratzen dut Garcia Marquez-en "Cien Años de Soledad" nobela famatuak sortu zidan interesa: liburu honetako pertsonaiengan asko pentsatu nuen, haien inguruko korapiloetaz, idazlearen narratibitateaz... Literatur erotikoan Pablo Casado-ren "Tres, dias, tres noches" aipatuko nuke, sexualitatea neska baten ikuspuntutik kontatzeak niretzat suposatu zuen interesa... Euskal literaturan, Mirande-ren nobela, Atxagaren ipuinak, edo Andu Lertxundiren obra, eta bereziki "Hamaseigarrenean, aidanez"ren irakurketa oso lagungarritzat ditut».
– Ze eritzi duzu literatur Sariketetaz, eta ze laguntza aurkitzen du idazten hasten den batek bere lanak argitaratzeko?
«Sariketen asuntoa nire ustez tristea da, eta ez zait egokia iruditzen bide hori; pentsa, adibidez, azken Donostiako Hiria Sariketan: berrogeita piku aurkeztu ziren, eta hiru saritu; hortik dotorrena, hiru poztasan eta berrogei dezepzio, eta hauek dakarten desanimoa; ez da balantze ona.
Nobela hau ere Sariketa batera aurkeztuko tentatua egon nintzen, baina ezetz erabaki nuen, ahal izanez gero, zuzenean argitaratzea Nik izan dudan suertea, "La Voz"en kazetari nintzela, zenbait idazle ezagutzea izan zen: Bernardo Atxagak laguntza handia eman dit; hasteko, animoa eta indarra, eta kontsellu onak. Gogoan dut orain gutxi bidalitako gutun batean idazten zidana. "Ez epero laguntzarik ez nigandik ez beste inorengandik, idazlea bakarrik baitago beti; egizu lana gogotik, egin lana kupidarik gabe". Nobela amaitu ondoren, Andu Lertxundiri ere eman nion irakurtzeko, eta animatu ninduen publikatzera. Laguntza horiek dira benetan baliagarriak».
Lehen esan bezala, Pako Aristik badu esperientzia bat kazetari bezala, eta «La Voz»en zebilela euskal idazleekin elkarrizketa-saio bat hasi zuen; Atxaga, Txillardegi, Lertxundi, Irigoien eta Amurizarekin burutu zituenak eman zioten aukera idazleen mundua barrenetik ezagutzeko, berak dioenez. Orain ere, ez du kazetari-lanari guztiz baztertu, eta liburu bat prestatzen ari da. Euskal Kantagintzaren historiaz. Tom Wolfe kazetari amerikarren estiloan burutu nahi duena:
«Liburuak historia, elkarrizketak, eta momentuko inpresioak tartekatuko ditu, eta oinarrizko materialea bildu dut: elkarrizketak, eta 1965.etik hasita, garaiko egunkarietako materiale-bilketa. Liburua bidaia bat bezala planteatuko dut, Ustaritzen hasia (Labegerie-ren hilobian), eta Euskal Herrian zehar hedatuz».
«Hamabost elkarrizketa egin dut, eta susmatzen den baino pasarte interesgarriagoak daude historia horretan; erlazioak ere bazituen euskal kantugintzak garai hartan: hala, Laboak kontatzen dit nola ezagutu zituen George Brassens, edo Atahualpa Yupanqui, eta honen harridura "Komunikazio-lnkomunikazio" kantua entzutean; gero, garai hartako kritikak, adibidez Rafa Castellanok, "La Codorniz"en eta Falete ezizenaz egindako artikuluak, hala "A Benito Lertxundi le falta un bombardino" titulukoa, etab. Uste dut interesa izango duela».
Bere kazetari alderdia kanporatuz, euskarazko egunkaria sortzeko posibilitatea arreta handiz komentatzen du Pako Aristik, bere ustez kalitatezko egunkari bat egiteko adina jende badagoela azpimarratuz. Hala ere, literatur projektu berrietaz mintzatzen da pozarren, eta argitaratu berria duen « Kcappo» nobela trilogia baten lehena dela aurreratzen digu, hurrengo biak datozen bi urteetan argitara emateko asmoa agertuz.
Bilbon bukatu dugu elkarrizketa, nobelaren aurkezpena aste honetan berton egin behar duela eta. «Ez dakit -esan dit azkenean- Bilbo honetan biziko banintz zer idatziko nukeen, bertoko gauzetaz, seguru. Baina hemen zailago da errealitatea harrapatzea... eskapa egiten da». Eta elkarrizketa amaitu eta eskapatu zait Pako bera ere Urretilla aldera.
Karmelo LANDA
34-35


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARISTI1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazARISTI1
EgileezLANDA3Kultura

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude