Julen Kalzada: «Administrazioaren jokabideak desastrera garamatza»


1985eko otsailaren 24an
Euskarazko ikasleak gehitu nahi izan dira azken urtean
Julen Kalzada: «Administrazioaren jokabideak desastrera garamatza»
Aste honetan bildu dira L.M. Bandres ministro berria eta AEKren ordezkariak. Tratua zertan den jakina izango da prentsan dagoeneko. HABEk argitara eman duen euskarazko ikasleen kopuruak zirela eta «Egunon»en irakurri ahal izan genuen AEKkoen iritzia. «Korrika» ere maiatzaren 31ean hasiko delarik Julen Kalzada ekarri dugu aurtengo ikasturtearen balantze moduko bat egiteko eta une honetan euskalduntze-alfabetatzea zertan den ikusteko. Zenbait proiekturen berri ere eman digu azkenean.
ARGIA.–Lehengo urtetik hona igo egin al da helduen euskalduntze altabetatzean dabilen ikaslegoaren kopurua?
JULEN KALZADA.– Apreziazioak baino ez daude oraindik. Dagoena da gorakada bat izan dela orokorki hartuta iazkotik aurtengoara. AEKk beldurra zeukan dagoen oposizioarekin ikasle kopurua jeitsi egingo ote zen. Baina goraka jo du. Esate batera Bizkaian, hor nahiz eta Aresti (1000 ikasle) eta Zubibarri (400) euskaltegiak galdu, gorakada bat izan da. Bizkaian ematen da fenomenoa 100 orduko ikastaroak egiten direla. Bilbon. Ibarrezkerrean. Uribe-Kostan eta Basauri alderdian trimestreka egiten dira. Hiru trimestre. Hor Gabonetan gertatu dena da ikaslegoa gehitu egin dela.
Horiek oraindik ez dira datu zientifikoak baina ikusten da gorakada.
A.–Ipar Euskal Herrian?
J.K.–Iparraldean urtetik urterako ikastaroak egiten dira eta han ere asko igo dira.
A.–Nafarroan?
J.K.–Nafarroan eman da prozesu bat azken urteetan beherantza joan dena. Iaztik ordea gorantza doa berriz.
A.–HABEk atera berri dituen zifratan 56.000 ikasle ari dira urtean euskalduntze-alfabetatzen...
J.K.– Horiek matrikulatutakoak dira. Kontutan hartu matrikulak toki batzutan urtean behin egiten direla baina beste batzutan urtean bitan edo hirutan. Hau da, horiek ez direla ikasten ari diren pertsona errealak. Matrikulak dira horiek..Ikasten ari direnak gutxiago dira.
A.–Eman dezagun 40.000 edo direla euskaraz ikasten ari direnak. Horietatik zenbat euskaldun aterako dira urtean?
J.K.–Guk ez daukagu horren estudio zientifikorik. Ez daukagu dirurik hori egiteko. Gobernuari eskatu izandu diogu estudio horiek egiteko laguntza baina ez digu eman. Alde handia dago ikastaro mota butzutatik bestetara. Toki batzutan lau hilabetetan ateratzen dira euskaldunak. Beste batzutan bi urtetan eta beste zenbaitetan hirutan.
Dena dela oraindik ez gara iritsi errealitate diglosikoa gainditzeko momentura. Behar dira ikasle gehiago.
A.– Zuen txosten batetan diozue gaur eguneko ikasle kopurua biderkatu edota hiru aldiz haunditu beharra dagoela diglosia prozesu horri buelta ematen hasteko...
J.K.–Eta beharbada orduan hasiko litzateke buelta. Gaur egungo ikasleekin ikusten da diglosia prozesu hori gainditzen hasteko ez dugula aski. Ez da nahikoa inondikan ere. Eta dato zehatzak behar dira hori jakiteko eta ebaluatzeko. Guk badaukagu kapazitatea hori egiteko baina dirua falta zaigu.
A.–Ez al da beldurgarria administrazioak euskalduntze-alfabetatzearen aurrean jokatzen ari den papera?
J.K.–Begira. HABEk eman dituen datu horietatik ateratzen da HABEren euskaltegitan 1.600 ikasle inguru dabiltzala. Horiei gehituz gero HABErekiko lankidetzan ari diren Udal-Euskaltegiak 5.000 ikasle ingurura ailegatzen dira. Apenas kopuru guztiaren ehuneko zortzia. Honek esan nahi du administraziotik kanpo ari dela mugitzen erabat euskalduntzea eta alfabetatzea 50.000 ari dira administraziotik kanpoko erakundeetan. Hori da datu bat administrazioari pentsa erazten jartzekoa ea zertan ari diren. Hori batetik. Gero bestetik ikusten duzunean administrazio horrek dauden iniziatibak lagundu beharrean, iniziatiba horiek laguntzen baino diru gehiago gastatzen duela bere aparatoan... desastre batetara goazela antzeman dezakezu.
A.– Proeiktu berri bat lantzen ari zarete alfabetatzerako.
J.K.–Piska bat orientazio berri bat eman nahi zaio alfabetatzeari. Euskalduntzean horma-irudiak erabili izan diren bezala orain alfabetatzeari egokituz metodo bat prestatzen ari da gure didaktika taldea. Zati bat prestatuta dago jada argitara emateko.
A.–Alfabetatzearena. Euskalduntzen jendea badabilela ikusten da baina altabetatzea ez al doa oraindik askoz ere motelago?
J.K. Guri gertatu zaiguna da, nahiz eta mugimendua alfabetatzetik hasi gero hor ez du izan herri mugimendu honek jende asko bide horretik sartzea. Askotan errefiexionatu dugu horretaz AEKn baina orain arte behintzat ez dugu aurkitu jendea uholdeka alfabetatzen hasteko biderik. Eta orain, beste erreflexio baten onodoren, eta ikusita ze eragin izan duten horma-irudiek euskalduntzean, eta ikusita hori dela herriarekin kontaktoa lortzen duen modu bat, planteamendua alfabetatze mailan ere hortik doa. Esfortzu bat egiten ari gara prolema horri erantzun bat aurkitzeko. Alfabetatzeak ez du bada hemendik aurrera betiko bidetik jarraituko eta ea hori bide bat den jendea ikastera erakartzeko.
A.–Metodo aldetik hori.
J.K.–Kanpaina aldetik ikusten dena da berreuskalduntze honetan, eta hau lehendik jakina den gauza da nahiz eta oraindik errealitatean gauzatu gabe egon, euskara dakiena dela poso handi bat euskaldun izan nahi duenari itsasteko. Euskara dakienak emango dio ikasi nahi duenari. Orduan, euskara dakien horrek alfabetatu egin hehar du jakiteko besteari komunikatzen. Teknika batzuk ikasi eta euskararen trasmititzaileak izan. Ez familia giroan bakarrik. Euskara trasmititu ikasi nahi duen horri.
Euskara dakiena potentziatu behar da ez dakienari erakus diezaion.
A.–Kanpaina oso bat izango litzateke hori. Gizarte osoa inplikatuz. Pertsona, sail eta erakunde guztiak lanean jarriaz, EKB...
J.K.– Euskararen prolematikari konponbidea bilatzeko beste biderik ez daukagu elkartuta jokatzea baino. AEKk ikusten du bide hori eta nahi du guztiok arlo guztietan koordinatzea, horrela aurkituko diogulako soluzioa euskarari.
Joxe MOLLARRI
20-21


GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKIrakasleak
PertsonaiazKALZADA1
EgileezMOLLARRI1Hizkuntza


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude