Bizkaiko Ehiza Fedeaziokoak mintzo «Ez gara hiltzaileak; antzinatik datorkigun kirola praktikatzen dugu»
Espainiako Ehiza Federazioak gure artean dituen bulegoetatik Bilbokoa aukeratu genuen eta bertan geure galderei erantzuteko prest ez zirudien jende gehiegi zegoenik. Hala eta guztiz ere, azkenean erantzunak eman zizkigunak oso prestu egin zuen eta benetan argigarria izan zela azpimarratu behar da. ARGIA.ðGure asmoa da deabruaren abokatu-papera hartzea eta zuei akusazioetatik defendatzeko aukera ematea. Hasteko, ehiztarioi maiz egiten zaizuen kritika: ez duzuela legalidadea ere errespetatzen. BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOA.ðHorretan bi gauza zehaztu nahi nituzke. Hasteko, ez direla hainbeste legalidadea errespetatzen ez duten ehiztariak, ehiztaria benetakoa baldin bada kirol honen erregelak errespetatzea maite bait ditu, beste edozein kiroletan bezala. Eta gero, nik esan nahi nuke geu garela lehenengo interestuak horrelako ehiztari ahalik eta guxtienak egoteko. Ehizaren onura eta izen ona bait dago auzitan. A.ðBai, baina zein bide dago «eskopeteroen» kontrola eramateko? B.E.F.ðGuk ez dugu inongo prolemarik aitortzeko dauden guardak benetan gutxi direla eta dauden horiekin ezin dela ezer kontrolatu. Baina horrexegatik ere gu behin eta berriz ari gara guarda eta zaindari gehiago eskatzen. Geu gara legalidade hori kunplitu dadin lehen interesatuak. "Eskopeteroek" ez diote inori bentajarik ekartzen, eta are gutxiago ehizaren alderdi postiboan mugitzen garenoi. A.ðZein da ehizaren alderdi positibo hori? B.E.F.ð Ehizak daukan alderdi positiboa beste edozein kirolek daukan bera da: osasuna, ariketak, helburu bat lortzearren sakrifikatzea, gogoaren lasaitzea... guzti hori bilatzen dugu ehiztariok ehizera ateratzen garenean. Badakit hortik badiotela gu hiltzaile batzu garela, baina gu ez gara hiltzaileak guk antzinetik datorkigun kirola praktikatu baino ez dugu egiten. Egia da kiroi hori praktikatzeko zenbait animalia hiltzen ditugula, baina horregatik hiltzaileak baldin bagara askoz hiltzaileagoak dira xerra edota txuleta bat dastatzearren egunero milaka abere hiltegira eramanarazten dituztenak. A.ðLehenago esan duzu «eskopeteroen» kontra zaudetela. Halere, jendeak dioenez ez dituzue salatzen eta elkarri babesa ematen diozue. B.E.F.ðBeno, hori ez da sinplea baina hor gertatzen da hori ez dela guk jokatu behar dugun papera. Besteak salatzearen papera ez dagokigu guri, guardei baizik. Horrezaz gain, ez da egia guk «eskopeteroak» ezagutzen ditugunik, oso gutxi dira eta ezkutuan ibiltzen dira. A.ðIngurunea zein hondatua dagoen ikusita, ez al litzateke egokia izango denboraldi luze batez ehiza bazter batetara uztea? B.E.F.ðEz zaigu guri iruditzen hori irtenbide egokiena. Guk erreserba modukoak sortzea eskatzen dugu, zenbait animali klase azkar haz daitezen, gure kotoetan honez gero egiten dugun lez. Gainera, ingurunea izorratua dagoela egia izanda, erantzukizun hori ez dagokigu guri horretan ,askoz erantzukin haundiagoa eduki bait dute fabrikek edota ziutateetako planifikazio falta. Horren errua ezin zaigu guri hain modu errazean leporatu. Zer uste duzue? Guri ez zaigula natura eta bere irautea interesatzen? A.- Halere, nahiz eta naturarekiko ardura izan zuen eskakizunetan ez duzue horrelakorik agertzen, ehizari buruzkoak baino ez dituzue egiten. B.E.F.ðNoski, izan ere gure federazioa ehizarako federazio bat da eta ez da ingurune naturalaz arduratzen den ezer. Horretarako dauzka gobernuak bere organuak. Eusko Jaurlaritzak, esate batera, hor dauka SEFOCONA delakoa, eta gainera gure ehiztari-kuotak neurri haundia batetan hori eta hori bezalako organismoak finantziatzera dedikatzen dira. Ezin esan, beraz, horretarako ezer aportatzen ez dugunik. A.ðBukatzeko, beste zerbait gehiago esan nahi al duzu ekologistengandik jasatako erasoei erantzuteko? B.E.F.ðBai, batzutan inpresioa ematen didala benetako arazoetan zentratu gabe adarretatik joaten direla. Esate batera, behingoz aklaratu daitezela zergatik dauden ehizaren kontra. Zeren batzutan arrazoin moralak entzuten ditugu, izaki bizidunak hiltzea gaizki dagoelako eta hori guztia. Eta egia esan, ez zaigu serioa iruditzen gisa horretako arrazoinak ematen ibiltzea gizarte honetan okela jatea norma onartua denean (zenbat barazkijale daude herri honetan?). Gauza bera esan genezake haiek ere guk hil gabe animaliak bizirik ikusteko eskubidea dutela esaten dutenean, zeren gauza bera aplikatu beharko litzateke loreekin, guk eskubide bera bait daukagu beste batzuk ebakitzen dituzten loreeraz gozatzeko. Nik dakidala ez dira horretaz kexatzen. Guzti honekin esan nahi dut batzutan zentzuzko arrazoinak entzuten badira ere, askotan eta askotan txorakeria galantzak esaten dituztela. 22, 23