Espainiako Militarrak Bonba Atomikoa Egin Nahian Dabiltza


1984ko azaroaren 25ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Andoni Monforterekin Nazioarteko, Estrategiaz
Espainiako Militarrak Bonba Atomikoa Egin Nahian Dabiltza
PNVko diputatua da Andoni Monforte Madrilgo Kongresoan eta Kanpo Arazoetako batzordeko partaide. Ez da aste asko Ameriketatik ibilia dela batzordekoekin batera, eta Euskal Herriak mundu estrategia mailan duen panoramaz behin baino gehiagotan idatzi du. Patxada haundiz mintzo zaigu, bizkaierazko hitz eta aditzak disimulatu gabe, «Deia» edozein jelkiderentzat titular ikaragarriz hornitua datorren astelehen goiz honetan.
ARGIA.–Duela aste gutxi, eta Estatu Batuetako hauteskundeak baino pittin bat lehentxoago, handik ibilia zara Madrilgo Kongresuko kanpo arazoeteko batzordearekin. «Deia»ko artikulu batean esplikatzen zenuen han Reaganen aldeko ikusi zenuten giroa.
Andoni Monforte.–Zera ikusi genuen, azkenean politikan ideologiak edo pentsamentu politikoak gero eta gutxiago balio dutela, nahiz eta lehendik ere Ameriketan horrek garrantzia gutxi eduki duen. Botoemaileak bere papera ematera doanean bere poltsikoa nola dagoen begiratzen du. Eta lehendakari batek. Reaganek egin duen bezala, egoera ekonomikoa osatu egiten duenean jendea berekin ados dagoela.
Rekuperazioa oso haundia izan da: azken lau urteotan 26 milioi lanpostu sortu dira, berriak, eta langabezia ehuneko 6-7 artean dago, eta hori oso gutxi da. Ez noa horrekin esatera dena ondo dagoela, gauza asko daude oso txarto. Joan den astean apezpikuen biltzarrak salatu zuen jende askoren pobrezia egoera, hainbat marjinazio egoera badela.
Oroitzen naiz irakurria dudala egunkari amerikar batean, orain dela egun batzuk, 1980tik 84rako denboraldiak alderatuz, 10.000 dolaretik beherako errenta zuten herritarrak ehunetik 26 zirela, eta aldiz aurten 19. Beraz hori ere jaitsi egin da. Nahiz eta joaten bazara Ameriketan ghetto batzuetara, beltzen ghettoetara, hura penagarria eta nazkagarria izaten da. Hala ere, han pobrea izatea eta hemen izatea oso gauza desberdinak dira. Hango jornalak eta hango prezioak oso maila ezberdinean daude.
A.–Mondale gizarajoak ezingo du bururik jaso ere egin.
A.M.–Demokratek berriz beren indar guztia galdu dute. Gazteen artean, beltzen artean eta hegoaldean eduki dute indarra beti demokratek. Baina historiari erreparatuz gero ikusiko duzu ze aldaketa sakonak gertatu diren. Beltzen alderdia, adibidez, errepublikanoa zen, gogora zaitez Lincoln-ez esate baterako. Gero, 29ko krisiaren ondoren, iritsi zen «New Deal», tratu berria, eta beltzak eta beste minoriak demokraten aldera pasatu ziren. Horrela, aurtengo hauteskundeotan hamár beltzetatik batek bakarrik eman dio botoa Reagani.
Normalki demokratak liberalak izan dira, artistak, profesionalak, irakasleak... Kultur aldetik liberal baina ekonomi mailan interbentziozaleak izan dira. Estatu Federala indartze aldekoak, Segurantza Soziala indartu eta abar, baina zentralizatuz. Errepublikanoek bide hori aldatu egin nahi izan dute: Segurantza Soziala apaldu, funtzionariak gutxitu, estatuak indartu Estatu Federalaren aurka, baina kultur arloetan oso atzeratuak dira. Ikara ere sortzen dizu konturatzeak Cabo Cañaveralen hainbeste gauza egiten ari diren bitartean nola besteok abortoaren kontra eta eskoletan errezoak sartzen-eta ari diren.
Baina puntu horiek azkenean botoemailearentzat oso bazterrera geratzen dira, benetan garrantzia duena egoera ekonomikoa da. Begira, gazteetatik ere ehuneko 60-70ek botoa Reagani eman diote.
A.–Euskaldun mordoxka bat bada Estatu Batuetan eta nahiko influentzia dutenak ere bai tartean. Nondik jotzen dute gure «amerikanoek»?
A.M.–Californian, Nevadan, Idahon... influentzia haundia dute euskaldunek. Orain dela ehun urte joandakoak dira, eta beren ilobek euskaraz hitz egiten dute hainbeste denbora pasa ondoren.
Ipar eta Hego Ameriketako euskaldun asko ezagutzen dut eta esan dezaket denak izugarri kontserbadoreak direla, eskubi-eskubikoak. Zergatik? Balorazioa egitea zaila da, jendeak dirutxo apur bat aurreztu egin du, lana gogor eginda, eta entzuten dutenean «reboluzioa» edo «Cubako esperientzia»-edo, ikusten dute berrogeitamar-hirurogei urterekin atzera berriz honuntza etorri beharko dutela bizitza berriz hastera, eta erreazioz eskubi-eskubian jartzen dira.
Normalean oso aberatsak ez dira, gehienak denda txiki bat edo negozio koskor bat edo jatetxe bat dutenak dira. Beren eskubitartasuna beren beldurra da. Tartean oso influentzia haundikoa ere badira: hor duzu Laxalt senadorea, edo Idahon idazkari den Peter Zenarruza edo estatu hartako juezak.
Euskaldunak ez du hispanikoekin nahasturik egon nahi, pelotariei espainol deitzen dietenean ikusten den bezala. Han espainolak hispano usaina du, mexikarren eta txikanoen usaina, eta erreazioz «gu euskaldunak gara" esaten da, baina hori ez da abertzaletasuna. Eta gizarte anglosajoian integratzeko, hemen askotan etorkinekin ikusi dugun legez, bertakoak baino bertakoago bihurtzen dira eta euskaldun gehienek errepublikano bozkatzen dute.
A.–Estatu Batuetan ze informazio dago euskaldunez? Esan nahi dut eritzi publiko mailan eta agintarien mailan.
A.M.–Jendea ez dago batere informatua, gu puntutxo bat gara hango munduan. Ixtorio barregarri bat kontatuko dizut. Behin bilera bat genuen Defentsa Batzordekoekin, Weimberger-en bigarren egiten duenarekin, eta informean jartzen zuen «Gibraltar-ko irlak», eta pentsa han Espainia eta Estatu Batuen arteko harremanak defentsa mailan eztabaidatzen ari ginela, Gibraltarrek duen inportantzia estrategiko guztiarekin. Beste politiko ospetsu batek, ez noa bere izenik esatera, esan zigun: «Ez duzue kezkatu behar, hegoalde osoan base bakar bat ere ez duzue eta». Non dago bada Rota? Hori ere ez zekien.
Euskadi toki batzuetan pelotariengatik ezagutzen dute, edo artzainengatik... Badakizu inmigrazio legeak salbuespen bat egiten du artzain euskaldunekin. Eta gero ETAren edo biolentziaren informazioa. Baina gero ez da diferentzia haudirik egiten, zer den PNV edo zer den Herri Batasuna. Orain dela lau urteko gauzak dira hauek. Azken bidai honetan ez dut jende askorekin mintzatzeko aukerarik izan, baina otsail aldean atzera jouteko asmoa dut.
Dudarik gabe, Estatu Departamentuan eta Defentsakoan, lehenengoan batez ere. Horiek oso informatuak daude, eta hemengo egoera oso ondo ezagutzen dute.
A.- Gure etorkizunaz Estatu Batnetan duten jarreraz galdetu beharko litzateke. Esan nahi dizut, euskaldunok ditugun arazoak bi estatuen barruan konpontzen badira, Estatu Espainolean bereziki, prolemarik ez legoke. Baina hori ez gertatzekotan eta estatu berri baten sorrera edo planteatuko balitz, zer esango lukete amerikarnoek?
A.M.–Zaila da jakitea. Baina esan dezakegu bai errusiarrentzako eta bai amerikarrentzako beren interes estra-itegikoak dira lehenengo prioritateak, beste ideiak bigarren mailan uzten dituzte.
1950ean gertatu zenaz oroitu behar dugu. Bigarren Gerra Mundiala bukatu zenean, orduan zirudien estatu berri bat eraikitzeko une egokia. Francok Hitlerri lagundua zion, gerran kokoteraino zikinduaz, euskaldunok gure jendeak honuntza etortzeko prest genituen eta... zer gertatu zen? Gerra hotza, hobea zela Estatu Batuentzat Franco demokratak baino eta traiziorik haundiena egin zioten euskaldunok gerra horretan egindako sakrifiizoek.
Horren bi arrazoin ikusten dira, Mediterraneo itsasoaren garrantzia eta komunistenganako beldurra, sozialistak ahulduta eta komunistak zeuden indarrean. Eta estrategiagatik Francori laguntzea erabaki zuten.
A.–Lekutara joan ziren garai hartako abertzaleen itxaropenak.
A.M.–Erabaki hori indar ekilibrio egoera batean ulergarriagoa izango zen, baina orduan amerikarren nagusitasuna erabatekoa zen. l~uklearraren monopolioa zuten, errusiarrek ez zuten ezer. Munduko produzioaren %52 bat zen amerikarrena, eta gaur 22-25 inguruan ibiliko da. Eta hala ere, indar erlazioa beren alde edukita, Francoren alde egin zuten aukera amerikarrek
Errusiarrek ere berdin jokatzen dute: Etiopian zer egiten dute Eritrearekin, edo Tigreko jendearekin? Autodeterminazioz mintzatzen dira, Wilson dotrinaz, ONUko deklarazioaz, denak, baina estatuen batasun territoriala erabiltzen dute nazionalitateak batzuek besteen gainera botatzeko.
Amerikarrek zer esango luketen? Agintean ezkerra balego adibidez, eta horiek baseen kontra egotea, neutralitatearen alde, inperialismoaren kontra, PSOEren lehengo jarrerak, igoal komeniko litzaieke amerikarrei Euskadin mugimendua egotea. Baina PSOE eskubikoa da, hori garbi dago, hemen ezker bakarra PCE da, eta kito. Eta harremanak onak direnean, baseak daudela, OTANen alde egonez, hemengo situazio hau hor dago, ez daude ez alde eta ez kontra. Hemen egoera iraultzailea balitz orduan edukiko lukete ardura, baina orain ez dut uste Euskadiz asko kezkatzen direník. Bakarrik, hau foko bat izan litekeela: Polonia haiei interesatzen zaie eta kezkatzen dira ea hau izan ote litekeen OTANen eta Europaren aurkako fokoa.
A.–Eta Euskal Herria ere Frantzia eta Espainiako Estatuekin batera, OTANen sartua dago.
A.M.–Kontutan eduki behar da 1950ean zergatik galdu genituen aukera guztiak, lehen esan dizudan bezala, eta azkenean hori izan zen arrazoirik haundiena gu OTANen alde egoteko. Eta gero, hilabete batzuk pasatuta ikusiko zen, garbi ez badago Estatuaren alineazioa berriz etorri litekeela kolpe militar bat Mendebaldeko bendizio guztiekin. Oraingo estatu quo-a zera da: base amerikarrak, Mendebaldearen defentsan parte hartzea... Eta batek hortik alde egiten badu zer eginen dute amerikarrek, eta europeoek ere bai? Mediterraneoa hor dago, ezin da kendu. Francorekin guztiek eduki zituzten harremanak. Horregatik egin nuen aukera OTANen alde.
Horrela lasaitasuna behintzat badugu. Zeren 1950ean, eta indar erlazioa amerikarren alde zegoela hori gertatu bazitzaigun, zer gertatuko litzateke egun batean ekilibrioa errusiarren alde makurtuko balitz Mendaldeko defentsan konpromiso batzuk ez baditugu?
Tejerorekin ere garbi geratu zen. Kolpe hori ez zen aurrera atera konpromiso batzuk egon zirelako, eta zen garbi edukitzea hortik gero zer zetorren. Berehala etorri zen Calvo Sotelo Estatua OTAN barruan sartzera.
A.–Horrela konfirmatuko litzateke kolpe hura oso ongi telegidatua zegoela.
A.M.–Bueno. hori inoiz ez dugula jakingo uste dut. Baina Espainia OTANen sartuko dela ziurtasuna kolpezaleen kontrako indar bat da. Ikusten baduzu talde fazisten azken proposamena, egunkarietan azaldu da, OTANen aurkakoa izan da, inperialismoa dela esanaz eta.
Gero, egia da, Greziako ejenploa ere hor dago, koronelen kolpearekin eta. Ez dut esaten OTAN demokraziaren aldeko ziurtasun bat denik, baina arrisku gutxiago bai. Batzuk esango dizute nuklearzaleak garela eta beste. Ez, bakarrik da guk ondo jokatzeko Europan ze garantia behar ditugun, OTAN eta Europako Ekonomi Elkartean Lana askoz hobeto egin dezakegula.
A.–Hori da beraz zuk OTANen egoteari ikusten duzun alde on bakarra?
A.M.– Bigarren alderdi bat ere ikusi behar da. Gu beti azaldu gara Europako Ekonomi Elkartean sartzearen alde eta ekonomi gauzak eta defentsakoak oso lotuak daude. Adibide bakar bat dago, Irlanda, ekonomian bai eta defentsan integratu gabe dagoena. Baina arrazoi historiko bat badauka, Irlandako defentsa ministrari batek esan zidan legez: «Ezin gara egon ingelesekin armada batean Iparraldeko egoera konpondu arte».
Defentsa eta ekonomia elkarturik doaz, beraz, eta hori negoziaketak guretzat oso txarrak direla. Onartu dituzten baldintzekin sartzen bagara, hemendik bi edo hiru urtetara egoera zailagoa izanen dugu. Langabezia haundiagoarekin eta ongi pentsatzen ari gara ea nola komeni zaigun EEE horretan sartzea.
Horrela bai kondizionatu daiteke gu OTANen sartzea, zeren gu ezin gara sartu defentsa talde batean baina gero ekonomian eta torlojuak saltzeko ez. Baina besteek ere esaten dute: "zuek sartu nahi duzue EEEn eta letxugak eta tomateak saldu, baina gero tiroak badaude hor konpon. ezta?". Une kritiko batean gaude beraz, bi erakundeetan sartzeko, biak lotuta daude eta.
PNVn OTANen sartzeko erabakia momentu zail batean hartu genuen. Erreferendum kontsultibo bat behar zela ere esan genuen. Kontsultiboa zeren 45 edo 50ek bakarrik botatzen badu eta 20-20 edo 19-21 geratu. garrantzia gehiago dauka Parlamentuak guretzat. Baietz OTANi beraz, baietz OTANean sartzeko erreferenduma, sartzeko, ez ateratzeko. Eta hirugarrenik desnuklearizazioa.
Hortik artikuluak idatzi dira esanaz EAJrena zela desnuklearizazioaren aldeko jarrerarik gogorrena. Horretan jarraitzen dut eta nire helburua da ea noiz sartzen dugun Estatu hau Arma Nuklearren Ez Ugaritze Tratuan. Gertatzen da presio haundiak daudela militarren aldetik Tratu hori izenpetu ez dadin. Suarezen denboran tentazio batzuk egon ziren. Une honetan behar zibiletarako erabiltzen da nuklearra, ez militarretarako, baina ez da oso zaila egitea bonba atomiko bat.
A.–Etengabe sozialistak militarren aurrean burua makurtuz ari dira.
A.M. Gobernuan dauden sozialistak dira "los jóvenes nacionalistas". Espainiaren subiranotasuna sekula utziko ez dutenak. Estatutoa eman zenean, Suarezen denboran, koarteletan kritika zen Suarezek saldu egin zuela Espainia. Beren abertzaletasuna «cuartelero»en abertzaletasuna da.
Frantziak daukan egoeraren antzekoa daukagu OTAN barruan. Tratuaren barruan bai baina ez batzorde militarrean. Frantziak indar nuklearra dauka, eta militarrek hemen ere pentsatzen dute... Moranek esan zuen, submarino nuklear bat behar dugula.
Aipatu dizudan Arma Nuklearak Ez Ugaritze Tratuaz eztabaidan ari dinela militar eta kazetari batzuk etorri zitzaizkidan, esanaz ez arraitzeko, Espainiako armadak ezin duela baztertu posibilitate hori, egoera oso larria dela Ceuta eta Melillan. Eta nik ,esan nien: «Horregatik proposatzen dut. Bai bait.dakit, zuek kapaz zaretela Marruekosekin edo Libiarekin edo Arjeliarekin istiluak sortuz gero bonba ateratzeko. Eta gainera besteak konturatzen direnean zuek daukazuela, haiek ere hasi egingo dira egiten».
Bildurra ematen du hasiera batean bi estatuk botoia sakatzeko indarra edukitzeak, sobietarrek eta amerikarrek. Gero Frantzia, Ingalaterra,Txina eta India etorri ziren. Eta zenbat eta herri gehiagok eduki bonbaren botoia sakatzeko ahalmena are eta arrisku haundiagoa dago. Eta gehiago gainera jende beroa direnean.
Beldur naiz orain bertan bonba atomika egiteko asmoa daukatela, eta Estatuaren hegoaldea defenditzeko garantia hor jarri nahiko dutela. Egoeraren irakurketa nuklearra egin beharko dugu orduan, besteek ere egiten ariko dira eta. Askotan salatu dut hau kazetarien artean, Parlamentuan. eta sekula ez dute atera. Zergatik? Ez jartzeko presio bat dagoelako.
A.–Flicken gorabeheraz ere mintzatu beharko gara. Hutsean bukatuko da seguruenik baina eskandalo polita antolatu da.
A.M.–Carrillok eztabaidan esan zuena nik ere esango nuke: bukatu da Moskuko urrearen ipuina eta ari da Bonneko urrearen ipuina. Alderdiei; hanka sartu dute, baina Madrilgo prentsak ez du ongi isladatu hori. CPkoak berotu egin ziren frogarik gabe, «se pusieron cachondos» erdaraz esaten dena.
Nahiz eta egia izan, mozolo bat izan behar da fakturak eginaz ibiliko direla pentsatzeko. Gauza horiek, nik uste, isilean eta dena ondo lotuta egingo dira, zerbait okertzen bada batak besteari txantajerik ezin egin ahal izateko. Frogarik gabe egindako salaketak CPkoen kontra jokatuko du hemendik aurrera.
Baina PSOE ere totalitarismo tentaldian erori da. Mimatutako umetxo batek bezala: «A bai, hau esaten al didazu? Orduan alderdi guztien finantzabideen azterketa». Eztabaidak penagarriak izan ziren. Horma bat dago Kongresuan. alde batera eskuina, bestera ezkerra. Erdian gaude zentzun gehiago dugunok: PCE, CDS. katalanak. Esquerra Republicana eta gu, eta batzuen kontra bezala jarri ginen besteen kontra.
Alderdiek normalean fnantziabide onak ez dituzte. Zer gertatu zen Lokheed kasuan, edo zer pasa zitzaion Tanakari Japoien? Ez korrupzioa indibiduo baten alde edo politikoa zikina delako, baizik eta alderdiak diru gabe dabiltzalako eta dirua ateratzeko txapuza batzuk egin behar dira, bai Alemanian, edo Italian edo Japoien.
Iñaki ZUBIONDO
11-14

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazMONFORTE1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


2025-07-23 | Edu Zelaieta Anta
Ekarri seiko hori

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]


Mutualitateen itzalean: langileen osasuna mehatxupean

Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]


Egia esan

Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?

Hedabideetan ere agertu... [+]


2025-07-23 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude