Luis Mari Bandres: «Uste Baino Arrakasta Handiagoa Izan Dugu»


1984ko irailaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Luis Mari Bandresekin EHUko udako ikastaroei buruz.
E.H.U.ren Donostiako Udako III Ikastaroa martxan
Luis Mari Bandres: «Uste Baino Arrakasta Handiagoa Izan Dugu»
Abuztuaren 20ean hasi eta irailaren 7a bitartean martxan dihardute Donostiako Udako III. ikastaroak. Ikastaro polemikoak beren sorkundetik. Polemikoak UEU ere hor dagoelako. Itzala egingo ziotelakoan. Babesak batek jasotzen dituelako gehien bat. Ekainean eta uztailean izan genuen aukera eritzi ezberdinak ezagutzeko gai honi buruz. Luis Mari Bandresekin hitzegin dugu oraingo honetan. Ikastaro hauetako zuzendariarekin, «bai UEUk eta bai ikastaro hauek aurrera jarraitu behar dutela» pentsatzen duenarekin.
ARGIA.–Ze sailetan banatu dituzue Donostiako Ikastaro hauek?
LUIS MARI BANDRES.–Aurten 21 ikastaro ezberdin daude, hobeto esanda «zeuden», zeren eta azken orduan bat suspenditu behar izan bait dugu, 21 ikastaro horiek bost sailetan banatuta zeuden: Historia (5 ikastaro, bat suspenditua), Filosofia eta Artea (6 ikastaro), Zuzenbidea (4), Ekonomia eta Teknika (4), eta azkenik Medikuntza eta Psikologia (3).
A.–Nolako martxa ikusten da ikastaroen erdian gauden une honetan?
L.M.B. Ikastaroetako batzuk amaiturik daude jada eta esango nuke espero genuen arrakasta baino handiagoa izan dutela. Kopuruaren aldetik behintzat. Ze guk hemen matrikula butzuk bageneuzkan, baina gero sarrera librea uzten zen noski eta hori dela eta jende ugariago etorri da ikastaro ezberdinetara. «Historia Economica y social del País Vasco»ra esaterako 40 lagun matrikulatu ziren eta egunero 60ren bat izan dira ikastordutan parte hartu dutenak. Esan dezakegu kurtso guzitan gertatu dela gauza bera. «Arazo literarioak Euskal Herrian» ikastaroan 6 besterik ez ziren matrikulatuak eta bataz beste hogei bat izan dira parte hartu dutenak egunero.
A.–Denetara zenbat?
L.M.B.– Matrikulatuta daudenak 750 inguru. Hortik extrapolatuz, ba nik espero diat 1.200en bat... 1.100. Hortik nonbait.
Menendez Y Pelayokoak Bezainbat Ia Ia
A.–Balantze ona beraz...
L.M.B.–Guretzat arrakasta handia duk hau. Lehengoan «El Pais»en Agerturiko artikulu batean.aipatzen zen iazko uztailean, ez aurtengoan, 1.500 ikasle izan zituela «Menendez y Pelayo» udako unibertsitateak. Kontutan hartuz gero unibertsitate horrek izugarrizko fama daukala alde batetik, ikaragarrizko bultzada estatuaren aldetik, telebista begiratzea besterik ez zegoen, ze tratamendu ematen dioten...Iazkoan hori. Aurten bi mila espero zituzten uztailan, uztaila osoan, lau astetan. Eta guk hemen III. aldian 1.200. 1.100 lortzen badizkiagu....kontxo, ez garela gelditzen hor azkenengo puntan. Badoala eta aurrera.
A.–Aurreko edizioekin begiratuta egin ahal izango da konparazioren bat...
L.M.B.–Bueno, ez. Oso zaila duk zeren eta hau hirugarren aldia duk. Eta noski. Lehenengo aldian, lehenengoa delako, inprobisazioa eta aidean ibiltzea. Badakik. Iaz, biarrenean, bai, konisolidatu egin zen dexente. 550en bat partaide izan ziren. Eta aurten gure helburua bikoitza izan da: kontsolidatzea egitura sendo eta haundi batekin, eta bidebatez ere euskarari garrantzi handiagoxe bat ematea. Orain arte nahiko toki gutxi izan zuen ikastaro hauetan eta aurten jada %25 behintzat euskaraz da. Ez diat esango asko edo gutxi denik: hori duk. Unibertsitatean normalean egiten denarekin konparatuz, askoz ere gehiago da. Nire ustez ez luke aski izan behar horrek, baina halere,salto ederra eman dugu aurten.
Ikastaro Hauen Helburu Hurbila Ez Da Hizkuntza
A. Nolako erantzuna jaso dute euskaraz emandako ikastaroek?
L.M.B. Aipatu behar da nahi eta ez jende gutxien dauden ikastaroak hanek direla, euskarazkoak.
A. Zergatik edo?
L.M.B. Ez zekiat. Esan dezagun ikastaro hauen helburu hurbila ez dela hizkuntza. Batzuk frantsesez, besteak ingelesez, gazteleraz... Ez dugu hartzen hizkuntza ardatz bezala. Guretzat bide bat da. Halaz eta guztiz ere gure hizkuntza euskara delako presentzia handia izan behar zuela pentsatu genuen eta horregatik saiatu ginen ikastaro hatzuk euskaraz jartzen besteak erdaraz eta diren bezala. Gerta zitekeen ikastaro hauek behar bezain onak ez izatea... Ez dakigu. Nik nerekiko badaukat nere iritzia. Ez dakit ez ote dugun askotan ganza sinbolikoak egiteko erabiltzen euskara. Aurkezpen bat edo egiteko, beste zerbait.... baina gero, landu behar denean... Erreibindikatu egiten da baina gauza bat eskeintzen denean hori pelmada bat duk eta paso.
A. Numerotara itzuliaz, lehen, ikasleen kopurua ikusi diagu, zenbat ordu eta zenbat irakasle izan dira ikastaro hauek osatu dituztenak?
L.M.B. 200 bat emanaldi, 300 ordutik gora eta 150en bat irakasle. Baina unibertsitate mailan zifrak ez dira inportanteenak. Ez direla izan behar. Esan nahi diat, edozein fakultatetan begiratu eta oso jende gutxi ikusiko duk doktoradutza egiten. Lehenbiziko mailan eta jende asko, 200. 500.... doktoradutzan berriz lauzpabost. Gauza batzuk unibertsitario mailan funtsezki eta tratatu behar badira gauza horiek ekar dezaketen jendetza urria da. Aldiz gauza jeneralagoak baldin badira jende gehiago etorriko da. Horregatik, zenbakiak inportanteak dira noski, baina beren kontestuan ipini behar dira. Zubiriri buruzko ikastaroa esaterako oso berezia izan da. Oso maila altukoa. Eta 40 lagun izan dira. Asko da hori goi-mailako gai batetarako .
A. Donostiako Udako Ikastaro hauen helburuak zeintzuk dira?
L.M.B. Unibertsitate guztiek udazken, negu eta udaberrian izaten dituzte beren eginkizunak. Baina hor parte hartzen duten bakarrak matrikulatuta daudenak eta urtetik urtera horretan dabiltzanak dira. Gauza asko egiten dira unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateak pentsatu du zabaldu egin behar direla gauza horiek gizartera. Behintzat gizarteari aukera eman behar zaio unibertsitatean egiten denaren berri edukitzeko. Gero gizarteak hartzen duen edo ez beste gauza bat da, baina unibertsitateak publikoa denez gero erantzun egin behar dio mantentzen duen gizarte horri. Hori litzateke lehen helburua: jendeari unibertsitatean egiten dena ikusteko aukera ematea. Unibertsitatea gizartearekiko hurbiltzea.
Bestea izango litzateke, gai baten ingutuan puntan dauden ikertzaile eta irakasleak biltzea. Pertsonalki elkar ezagutu dezatela. Ikusi. elkartu eta eztabaidatu.
Eta hirugarren helburua ere bigarren honekin loturik letorke. Gure unibertsitatea berria da, ez dugu aukerarik izan kanpoko unibertsitateak eta haien bide eta tresnak ezagutzeko. Nahiko izan da autoformaziozkoa. Beharrezkoa da irakasleak kanpora bidaltzea. Baina horretarako ezinbestekoa da aldez aurretik elkar ezagutzea eta horretarako oso aproposak dira ikastaro hauek. Honela irakasleak etorri kanpotik eta komenioak zinatu ahal izan dira kanpoko eta EHUren artean. El Salvador-ekin esaterako. Poloniako beste batekin ere hasiak dira tratuak.
Ueuren Helburua Euskara Bera Da
A.–UEUrekin konparatuta, zeintzuk dira bata bestearengandik bereizten dituzten alderdiak?
L.M.B. Hik dakian bezala ni bietako partaidea nauk, eta orduan, nik uste, nere iritziz UEUren helbururik nagusiena, UEUko helburua euskara bera da. Euskara gaitzea hizkuntza moderno bat izan dadin. Horrekin esan nahi dut, bai, gaiak ematen ditugu eta unibertsitario mailan UEUn baina gure helburu, nere helburu berezia hara joaten naizenean euskara bera lantzea eta bidebatez ni ere gaitzea gero zenbait gauza euskaraz eman ahal izateko. Orduan han erregin edo errege Hizkuntza da, nere iritziz.
A. Eta Ikastaro hauetan...
L.M.B. Hemen aldiz, hizkuntza tresna hat da. Hizkuntza beste gauza bat da eta orduan, ikastaro hanen helburu hurbila hizkuntzak ere bere inportantzia dauka, baina helburu hurbila ez da hizkuntza, gaia baizik. Nik horregatik ez ditut ikusten zenbaitek ikusi dituzten holako lehiaketa edo. edo. Hori ikusten duten batzuek EHUko irakasleak dira eta, orduan ja nire eskema guztiak apurtu egiten zaizkit. Pentsatzen baldin badugu, eta nik hala pentsatzen dut, euskarari behar bezalako tratamendua eman behar diogula gure erakunde unibertsitarioan, eta urtean zehar horretan ibiltzen bagara udan ere egin daitekeela uste dut. Horregatik uste dut bai UEUk eta bai ikastaro hauek aurrera jarraitu behar dutela gero hurbil batean. Bakoitza bere eginkizunak betetzen. Orain, baten batek esaten badit ez, hi konfundituta hago, UEUren helburua ez da hizkuntza baizik eta zer esango nuke nik unibertsitatearen beste eredu bat sortzea. Bueno, ni ez nago ados. Batzuk esan duten beste eredu hori, orain dela sei zazpi urte irakurri genuen beste eredu hura, bueno, errespetagarria da, baina neretzako heuren helburu nagusia bestea da lehen esan dudana. Beste eredu hat? Nik ere nahi nuke beste eredu bat, baina ez da ikusten. Mundu guzia ikusiz, hasi Errusiatik eta Estatu Batutan edo Txilen bukatuz, eta unibertsi tatea gutxigorabehera. badira eredu sajoia, frantsesa etabar, baina gutxi gorabehera, azkenik antzekoa da. Hemen gauza berri eta zera bat ateratzea? Ateratzen bada hobe. baina ni eszeptikoa nauk
I.U.
28-30

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazBANDRES2

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude