«Itoiz», Ospearen Erresakeren Erdian


1984ko ekainaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Itoiz musika taldeari elkarrizketa
Itoiz, «Musikaz Blai»-ren Arrakastatik Projektu Berriei Begira
«Itoiz», Ospearen Erresakeren Erdian
Lp batetatik hamar mila kopia saltzea oso talde gutxik lortzen dute. «Itoiz»ek lortu egin du bere azken diskoaz eta experientzia horrek bere alde onak eta txarrak izan zitzakeela nork esan. Guzti horretaz Juan Karlos Perezekin mintzatu ginen, eta benetan interesgarria izan zen kontatu ziguna.
ARGIA.–Azken aldi honetan fama haundiena daukan musika-taldea zarete dudarik gabe, eta bestalde ere zeuen momentorik onenean zaudetela esan daiteke. Hori zer dela eta, sortu da?
ITOIZ.–Niretzat klaroa da oraingo momentu hau diskoaren gorabeherengatik dela. Orain, hori da jendeak gutaz daukan imajina, diskotik hartu duena, baina gu orain beste estiloko lan bat egiten ari gara. Beno; ez dakit oso garbi beste estilo batetako lana den ala ez, baina guretzat desberdina da fama horren imajina eta gu oraintxe egiten gagozen gauzak. Dena dela, hori ezin zaio jendeari explikatu. Beharbada zuzenean jotzen duguna entzunda argiago ikusten da diferentzia hori.
A.–Esan nahi duzu zuzenean jotzen duzuena diskoarekin konparatuta diferentzia nabarmenik badela?
I.– Bai, kantu berri batzu sartu ditugu, batzu Bernardo Atxagaren letrarekin, beste batzu nirearekin, eta beste batzu Joxe Mari Argoitiarenak, azken diskoan ere guretzat letrak egin zituena.
A.–Eta aldaketa horiek nondik norakoak dira?
I.–Ez dira izango aurreko diskoko kantuak bezain komertzialak, zeren ikusten denez aurreko diskoa oso komertziala izan da; asko saldu da eta horrexegatik diot komertziala izan dela. Alde horretatik, kantu hauetatik sortuko den diskoa askoz gutxiago salduko da, baina ni askoz gustorago sentitzen naiz kantu hauekin, estilo berri honekin, eta moldaketa hauekin.
A.–Nahiz eta gutxiago salduko dela imajinatu, aurrera jo behar al duzue ideia berri horrekin?
I.– Azken finean guretzat hobe da hainbeste ez saltzea. Gutxiago saltzeak lasaiago bizitzea erakartzen du, eta azken diskoarekin zankadila asko jaso ditugu alde guztietatik.
A.–Beharbada, zuetaz jende askok daukan imajina horixe litzateke, ezta? Ahalik eta gehiena saldu ahalik eta diru gehiena ateratzeko...
I.–Beno alde batetatik asko saltzea eta diru asko irabaztea ez doaz batera. Asko saldu daiteke eta gutxi irabazi. Beste gauzen artean, gu taldean jende asko garelako. Gertatzen da imajina hori kanpotik distorsionatua dagoela, eta jendeak pentsatzen du "jo, hauek Rod Steward-ek bezala irabaziko dute" eta hori ez da horrela. Hori alde batetatik.
Gero, bestetik, errekonozitu behar dut txikitatik beti edukitzen dela gogoa ezagutzeko "eta zer izango da piska hat famosua izatea...?" Alde horretatik, beteta dago gogo hori, iadanik asetu naiz eta baita aspertu ere bai. Eta egia da nik pertsonalki gogo hori baneukala, baina hori dagoeneko beteta dago, azken diskoarekin hori pasatu dela esan daiteke baina esaten dizut, hori iadanik pasata dago. Orain disko berriarekin nik uste dut hori guztia jeitsi egingo dela.
A.–Zuen taldean nola sortzen dira kantuak? Esate batera, azken disko honetan, nola eraman dira aurrera?
I.– Azken diskoan. «Musikaz blai»n kasik kanta denak kitarristak eta biok egin genituen, hantxe, eta gero taldearen barruan denon artean moldaketak egin. Eta berdin egiten dugu orain. Kitarrista aldatu egin dugu, hori bai, eta orain kanta guztiak –musika aldetik-- nireak dira, baina gero taldera eramandakoan aldatu egiten dira, moldaketak taldean egiten dira.
A.– Oso metodikoa al da zuen lan egiteko modua?
I. Epokaka egiten ditugu entsaioak; beharbada aste oso bat dedikatzen gara horretara, beste batzutan lau egunez egoten gara gelditu gabe, gero astebete libre... piska bat ikusi eta segun zein lan dagoen horretara dedikatu.
A.–Zer da gehien gustatzen zaizuena, diskoa ala zuzenean kantatzea?
I.–Nik behintzat askoz ere nahiago dut zuzenean kantatzea. Esate batera, "Musikaz blai"n ageri diren kantuak nik nahiago ditut zuzenean jotzea diskoan baino. Eta imajina askoz autentikoagoa da. Soinu aldetik ere nahiago dut zuzeneko soinua, eta gero jendea ere hantxe edukitzea...
A.–Zuzenean jotzen duzuenean, zer da gehien zaintzen duzuena, soinua, imajina...?
I.–Beno, soinua inportantea da, noski; musikoak gara, ezta? Imajina ere guk daukaguna agertuko dugu, besterik ez. Baina guzti horien gainetik guk jotzerakoan bilatzen dudana ongi pasatzea da. Niretzat asteburu batetan Mutrikura joatea edo jotzera joatea berdin da, ongi pasatzea da arrazoi nagusia, komunikazioa egotea.
A.– Zuen ustez zein inportantzia dauka birtuosismoak? Noraino da derrigorrezkoa instrumento bat ongi jotzen jakitea musika egiteko?
I.–Hauxe daukat epoka honetako teoria: bi mundu daude, musikoarena eta artistarena. Musikoa da mekaniko bat bezala eta beraz birtuoso bat aspergarria izan daiteke; eta bestetik egon daiteke beste jende bat ondo jotzen ez dakiena baina jendearekin konektatzen badakiena, horregatik da artista eta horretarako ez du nahi ta nahiezko birtuoso bat izatea. Batzutan ere konplementarioak egoten dira, badakizu?, artistak dira, kontzeptu eta imajina bat daukate jendearekin konektatzeko, jendeak ondo pasatzen du, eta gainera oso ondo jotzen dute. Horiek «supermonstruoak» dira: Stevie Wonder, Police, etabar. Industriak ere funtzionatzen du baina horiek ez dira industriak sortutakoak, horiek berez dira onak.
A.–Eta hitzek zein pisu daukate zuen musikan?
I.–Beno, gu letretan beti oso eklektiko izan gara, era askotako gaiak ikutu ditugu baina gehienak halako istorio xelebre eta erdi-surrealistak izan ohi dira, batez ere hasieran. Klaro, izan ere guk lau disko ditugu eta bakoitza linea diferente batekin eta horrek ez luke horrela izan behar.,talde-izen berdinarekin hain jira desberdinetako lau disko ateratzea.
A.– Ez al dira askotan oso akzidentalak gertatzen zuen letrak?
I.– Bai. ez daukagu inongo filosoflarik letrei dagokienez. Baina nahiz eta kanta batek bestearekin zerikusirik ez izan kanta bakoitzak zerbait kontatzen du, bere mundu propioa dauka.
- A.- Zuek guztiok honetatik ateratzen al duzue sostengua?
I.–Bai. ez dugu beste edozertan lanegin behar bizitzeko. Baina musikatik bizitzea esateak, badirudi diru mordo bat ematen duela eta hori ez da egia. Justujustu jan eta bohemia moduan ibiltzeko, baina ni horrekin konformatzen naiz. Niri ez zait ailegatzen biajerik egiteko. Hor badago betiko problema, eta ez dakit hori nola konponduko den: jendeak daukan imajina eta ertealitatea. Jendeak pentsatzen du guk 10.000 disko saldu ditugulako halakoak edo bestelakoak garela, baina hori gero errealitatean ez da horrela. Hori gaur egun niretzat hil ala biziko problema da.
Dabid ZUAZALDE

Zuzeneko saiotan jende gehiena erakartzen duen musika-taldea dugu Itoiz Euskal Herrian.


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakITOIZ
EgileezUAZALDE1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude