Sannyasin Batekin Hizketan


1984ko maiatzaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Swami Samarpan Wilhelm, arnasa-ikastaroa ematen duenari elkarrizketa
Arnasa Hartzen Ikasiz, Zoriontasunaren Bidetik
Sannyasin Batekin Hizketan
Arnasketa-ikastaro bat dela eta, Alemaniatik etorri zaigun Swami Samarpan Wilhelm izeneko maisuari hurbildu gatzaizkio ikastaroaz eta beste zenbait gauzetaz hitz egin diezagun. Sagardo-botila batzu lagun ditugularik, zementuzko mahai baten inguruan eserita apirileko arratsalde fresko batean? ekin diogu gure solasaldiari.
A.–Arnasketa-ikastaro bat ematera etorri zarenez, esango al diguzu zein den arnasaren garrantzia?
SW.–Arnasketa, norberaren sakontasunera iristeko bide bat da. Arnasketaren bidez bakoitza bere burua sakonki ezagutzera iritsi daiteke. Arnasketaren eragina ez da gorputzean soilik nabaritzen, baizik eta psike edo izpirituan ere. Sendatzeko ere erabili ohi da. Arnasketari ezker zure sentsazioez ohartzen zara eta zure buruarekin ondo egotea bilatzen duzu.
A.–Eta zer lortzen da?
SW.–Ondo izate honen ondorioz oso positibo sentitzen zara, indarra eta sormena gehiagotzen direlarik. Arnasketa. beraz, landu beharreko gauza bat da, ariketa zehatz batzuren bidez. Lan honen helburua sentsazioen zabaltzea litzateke eta bereziki une eta egoera guztietan norbera konsziente izatea lortzea, hau da, bizi dugun uneaz gozatu, iraganaz eta etorkizunaz arduratu gabe. Hauxe da, prezeski, arazorik larriena gaur egungo gizakiarentzat, hau, etorkizunaz eta iraganaz biziki arduratzen bait da eta horrek ez bait dio uzten behar den bezala oraina bizitzen.
A.–Arnasketa izango litzateke, beraz, gure ekintza guztien gidari eta zutabe.
SW.–Bai, halaxe da. Jaiotzerakoan egiten dugun lehen gauza airea hartzea da eta hiltzerakoan, airea botatzen dugu. Arnasa dugu lagun bizitzan zahar. Egoera desberdinetan arnasa diferentea da. Aserre bagaude, arnasa azkarra izango da eta pozik edo lasai hagaude. arnasa geldiagotzen da. Arnasa dugu. beraz, gure bizitzaren ardatz. Honetaz baliatuko gara, hain zuzen, guk nahi ditugun helburuak lortzeko.
A.–Esatebaterako?
SW.–Arnasari adi egonaz, gurekiko eta munduarekiko konszientzia berri bat hartzen dugu. Gure egitazko izateaz jabetzen gara eta honela baretasuna eta lasaitasuna sentitzen dugu. Arnasketaren bidez hartzen den konzientziak gure gorputzarekiko sentsibilitate berezi bat sorrerazten digu. Honela, erretzen dugunean, konturatzen gara zein kaltegarria den osasunarentzat, ez mentalki? ordea, baizik eta gorputzarekiko dugun sentsazio berri horren bidez, eta berehala uzten diogu erretzeari. Arnasaren bidez, burutik sentsaziora pasatzen gara eta orduan, gauzak aldatzen hasten dira. Ideien eta teorien munduan geratzen bagara ez dugu ezer lortuko, hauek sentsaziora itzultzeko oztopo bat direlako.
A.–Arnasa nola hartu beharko genuke aldaketa eta oreka bot lortzeko?
SW.–Jendeak gaur egun ez du behar den bezala arnasa hartzen, ez bait du arnasa hartzeko duen gaitasun osoa erabiltzen. Urteak aurreratu ahala gero eta gutxiago erabiltzen ditugu birikak, eta erretzen badugu zer esanik ez. Ondorioak ez dira fisikoak bakarrik, baizik eta psikologikoak ere? zeren eta arnasketak erabateko eragina bait du gure izakeran, lehen ikusi dugun bezala. Arnasak sakona eta geldia izan behar du, gure barnean oreka eta lasaitasuna senti dezagun. Gaurko gizarteak eskaintzen digun bizitzeko erak gure arnasaren erritmoa erabat azkartzen du, tentsioak, beldurrak, blokeoak sortuz. Arnasa sabeletik hartu behar da. Airea hartzean sabela puztu egiten da eta botatzean hustu, sabela da mugitzen dena, ez birikak. Birikak, gorputz oso-osoak arnas hartzeko tresna bat dira.
A.–Zertan datza zuk antolatutako ikastaroa?
SW.–Ikastaro honetan, Ilse Middendorf deritzan emakume alemaniarrak hedatutako teknikak erakusten ditut. Ariketa bereziak dira, gorputzaren mugimendua eta arnasa elkar loturik daudelarik. Batzuetan arnasa datorren moduan utzi behar da, beste batzuetan, ordea, mugimendu zehatz bat egiterakoan, airea hartu behar da eta hurrengo mugimentua egiterakoan airea bota behar da. Adibidez, gorputza makurtzean airea hartu beharko genuke, eta berriz tente jartzean airea botako genuke. Ariketa-mota asko dago, gorputzaren zati guztiak lantzeko. Beti hiru gauza hartuko ditugu kontutan, arnasa, konzentrazioa eta sentsazioa. Ariketa batzu bikotetan egiten dira, masaia edo presioak egingo ditugunean bereziki. Meditazioa ere egiten dugu.
A.–Ba al du zerikusirik meditazioak arnasarekin?
SW.–Noski, zerikusi handia, gainera, arnasa bait da, hain zuzen ere, meditatzeko erabiltzen dugun tresnarik baliagarriena. Gure arnasaren konsziente izateak, alegia, airea hartzearen eta botatzearen sentsazioak meditazio-egoera batetara garamatza, non ez bait dago, ez ideiarik, ez pentsamendurik, ez irudirik, zure izatea baizik.
A.–Mintza geitezen, orain, zure bizitzaz. Noiz eta nola ohartu zinen arnasaren garrantziaz?
SW.–Indiarako bidean, Afganistanen gelditu nintzen, eta bertan Tai-Txi egiten ari zen talde bat topatu nuen.
«Kanuto» asko erre genuen elkarrekin, han «txokolatea» oso merkea da eta. Haiek bide izpiritualari buruz asko hitz egin zidaten. Haietako bat guztiz gorriz jantzita zegoen eta gainera Bhagwan-en argazki bat lepotik zintzilik zeraman. Hark alemanierara itzulita zegoen aldizkari bat eman zidan. Eta bertan sekulan entzun ez nituen gauzak irakurri nituen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan. Gero elkarrekin jarraitu genuen bidaia: India, Bombay.... Hauek utzi eta Goa-ra jo nuen. Goa leku oso ederra da, hondartza itzel eta ederrak dituena. Sei aste igaro ondoren, Alemaniara itzuli nintzen. Dirurik ez nuenez, urte betez etxegintzan lan egiten jardun nuen. Dirua lortu bezain laster Puna-ra itzuli nintzen. Han teknika asko ezagutu nituen, hala nola, meditazioa. masaia, baita ere dantza eta teatroa. Buda-ren teknika tradizionalak ere; Vipasana, Za-Zen. Hauek guztiak egin nituen. Gero, Alemaniara itzuli nintzen, handik epe batetara, berriz Puna-ra, eta honela egin nuen behin eta berriz.
A.–Arnasketa-terapia hau Indian ere ikasi zenuen?
SW.–Ez, Alemanian ikasi nuen. Bizi nintzen lekutik hurbil bazegoen arnasketa-terapiari buruzko egoitza bat eta hara joaten hasi nintzen, Ilse Middendorf deritzan emakumea da terapia honen sortzailea eta Berlin-eko zentruaren zuzendari. Han ez nuen arnasa hartzen bakarrik ikasi, baizik eta nire bizitza ikuspuntu berezi batetatik begiratzen ere. Badaramat dagoeneko bi urte, koaderno batetan egunero egiten ditudan gauza guztiak idazten, egunean jandakoa, zenbat lo egin dudan, zenbat aldiz joan naizen komunera zenbat arnasketa-ariketa eta meditazio egin dudan, zenbat aldiz dutxatu naizen, etab. Egunero egiten dut hau, eta gero nire sentimendu desberdinen sortzaileak zeintzu diren argitzen saiatzen naiz: janaria, ekintzak, eguraldia... eta hemen datza koxka: zein baldintzapenetan sentitzen naizen ongi hala gaizki jakitea, alegia. Obserbazioa da, beraz, prozedura honen gakoa, gure ametsen obserbazioa barne.
A.–Nola bizi zara Alemanian?
SW.–Komunitate batean bizi naiz. Etxe handi eta eder batean sei lagun heldu eta bost haur bizi gara. Lagun zaharrak gara. ni naiz Sannyasin bakarra....
A.–Eta zer da Sannyasin?
SW.–Ni bezalako mutil bat (ja, ja). Hitz indiar bat da. Indian, maisu baten edozein ikasleri deitzen zaio honela. Guk, Bhagwan Shree Rajneesh dugu maisu.
A.–Rajneesh-ek ba al du Buda-rekin zerikusirik?
SW.–Buda bera da. Buda, helburua lortu duen edozein da. Eta helburua konszientzia kosmikoa edukitzea da, norbere gorputzaz eta sentimenduez mugatuta ez egotea, alegia. Berak hau dio, gu beti ametsetan ari garela, guztia automatikoki egiten duaulako, inkonszienteki. "Eguneko amets", batean ematen ditugu gure orduak. Gaueko eta eguneko ametsaren artean ez dago dezberdintasun handirik.
A.–Zergatik bere jarraitzaileak zabiltzate beti gorriz jantzita?
SW.–Gorria egunsetiko eguzkiaren kolorea da eta konszientearen sua, maitasuna adierazten du. Eguzkiaren espektroaren kolore guztietaz jantzita joatea da guretzat posible: horitik bioletaraino.
A.–Eta ilunabarreko eguzkia ere ez al da gorria?
SW.–Bai.
A.–Eta orduan zergatik aipatu duzu egunsentikoa bakarrik?
SW.–Berdin da, txiste bat zen (ja, ja). Bhagwan-ekin ikasi dudana, gauzak serioski ez hartzea da. Gauzei inportantziarik ez ematea.
A.–Gauzei garrantziarik ematen ez badiezu, zergatik ematen diozu garrantzia gorriz jantzita joateari edo Mala (Sannayasiek daramaten koilare berezia) zintzilik eramateari?
SW.–Bizitza kontraesanez beteta dagoelako (j a, j a).
A.–Baina, esaiguzu, zergatik Mala hori beti zintzilik?
SW.–Bhagwan-i egiten diogun eskeintza bat da.
A.–Bhagwan-ek erakusten duena erlijio bat kontsidera al daiteke?
SW.–Ez, bai erlijiotasun bat ordea, kantatzearekin, dantzatzearekin eta alaitasunarekin zerikusia duena.
A.–Ez al duzu uste Bhagwan-en irudia oso mitifikatuta dagoenik? Bere jarraitzaile guztiek bere argazkia lepotik zintzilik eramatea ez al da gehiegizkoa?
SW.–Niretzat amodiozko harreman estu bat besterik ez da.
A. - (zirikatu nahiean). Ez al duzu uste Bhagwan adarra jetzen ari zaizuela?
SW.–Bai (denok algara bizian).
Mahaikide batek, Bhagwan-en omenez topa dezagun. (sagardoa edanez).
A.–Zer deritzozu gauzekiko, pertsonekiko edo herri batekiko apegoari buruz?
SW.–Sannyasin gisa norbera bizitzara irekitzen da eta egoera bakoitzean berak jakin behar du zer gertatzen den berarekin eta besteekin.
A.–Hori zuretzat erraza edo posible izango da baina pertsona arruntentzat zaila da.
SW.–Hori autosugestio bat besterik ez da. «Ez dakit ezer», «ezin dut», eta horrelakoak zailtzen digute bizitza. Adimenak bere funtzio berezia du baina ez luke gure jaun eta jabe izan behar. Tresna baliagarri bat da baina ez gaitu menperatu behar. Pentsamenduen bidez jokatzen dugu, bihotzaren bitartez jokatu ordez. Garrantzia ondo izaten jakitean datza.
Joan zaigu Whilhelm dagoenako Alemaniarantz baina jadanik hasi da ernetzen Donostialdean berak ereindako hazia.
M eta N. ETXAIDE
"Bhagwan-ekin ikasi dudana, gauzak serioski ez hartzea da"
"Pentsamenduen bidez jokatzen dugu, bihotzaren bitartez jokatu ordez"
"Buda, helburua lortu duen edonor da"
"Komunitate batean bizi naiz, sei lagun heldu eta bost haurrekin. Ni naiz Sannyasin bakarra"
"Ilse Middendorf izeneko emakumeak erakusten du terapia hau Berlinen. Berarekin, arnasa hartzeaz gain, nere bizitza beste ikuspegi batetik ikustea ikasi nuen"
31-33

GaiezGizarteaOsasunaSendabideak
PertsonaiazSAMARPAN1
EgileezETXAIDE4Gizartea
EgileezETXAIDE5Gizartea

Azkenak
Gazara martxak bere helburua mantentzen du Egiptoko Gobernuaren errepresioaren gainetik

Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


Eguneraketa berriak daude