Bilbon Llburu Bila (Eta Bi)


2021eko uztailaren 27an
Bilboko liburudendetako saltzaileei elkarrizketa
«Milaka Milioiko Salmentak Egiten Dira Urtero Bilbon Liburutan, Liburudendetatik-Pasa Gabe»
Bilbon Llburu Bila (Eta Bi)
Lehengo astean hasitako liburutarteko trajektuaren bide erdia egin dugunean, kezka nagusi bat agertzen digute liburu saltzaileek beste arazoen gainetik: Enpresa banatzaileen konpetentzia desleiala. Errealitate gordin honen adierazgarri, hona hemen datu batzu: argitaratzen diren liburu guztietatik, ehuneko 30a baino ez doa liburudendatara, gainontzekoa argitaletxeek beraiek edota enpresa banatzaileek zuzenean saltzen dute. Edo, beste datu zuzenago bat: mila milioiko liburu-salmentak egiten dira urtero Bilbon liburudendetatik landa, sistema hau banatzaile guztiek praktikatzen bide dute. Hau dela medio, ulergarria egiten zaizu beraz Bilbon hain liburu denda gutxi egotea eta dandenen larrialdiak.
Bilboko Parte Zaharretik urrundu gabe, Librería Bilbaína bisitatu genuen, eta bertan liburusaltzaileen dekanoa den Pepe Gorriti aurkitu. Aspalditik ezagutzen genuen Pepe, orain dela urte batzuk hona etortzen bait ginen liburu galerazien bila, eta gogoratzen dugu nola atera zizkigun Pepek liburu preziatu haiek dendaren atzekaldetik. 1940an ireki zen Bilboko Enparantza Berrian Librería Bilbaína, lehen "Café suizoa" zegoen tokian.
«Benetan, enparantza honen itxura bestelakoa zen garai hartan; burdin forjatuzko musika kioskoa zeukan erdi erdian, Frantziako Orleansen egina; inguruan hiruzpalau palmondo dotore. Inguru horreran zabaldu genuen gure liburudenda, hasieran erlijio liburuak saltzen zituena. Baina denborak aldatuz joan ziren eta abadeak ere errabiatuz. Oroitzen dut garai harran halako tertuliak egiten genituela liburudendan, eta noizbait noski hogei abade inguru bildu ziren sotana beltzez jantzirik guztiak; honelako batean geundela, norbaitek area zabaldu era barruan hain beltz ikusirik, ikaratu eta harrapaladan alde egin zuen.
–Egia da denbora luzean liburu galerazien bilaleku bakarra zela hau Bilbon?
«Egia da hemen horrelako liburu asko saltzen zela. Are gehiago esango dizuet: garai hartan, nik liburu galerazi hauek hartzen nituen dendan nork bidaltzen zizkian jakin gabe ere, eta bidaltzaile ezezagun horri ordaintzen nizkion, era liburu dendan saldu».
–Hortik aparte urte hauetan zehar, nola baloratzen duzu irakurgaien eboluzioa?
«Benetan asko aldatu direla irakurleen guztoak urte hauetan. Lehenengo, era Eliza barruan protesta giroa sortu zenean, JOC era HOAC eta halako erakundeen agiriak eskatzen ziren. Famatua izan zen garai bareran «352 abadeen agiria» era Maritain, Mauriac eta halako pentsalari kristauen libururik ere. Gero eta "transizio" delako honen hasieran, liburu marxistak saltzen ziren asko. Ondoren, lireraturaren garaia etorri da: hegoamerikarren boom-a, geroztik «nobela beltza»,«bidaia liburuak».
Gaur egun eta unibertsitateari esker pixka bat zabaldu egin da liburuen merkatua».
Bilbo Erdian, «Herriak»
1971 eta Licenciado Poza kalean zabaldu zen «Herriak» liburudenda, entzute haundikoa gaur egun. Lagun talde batek zabaldu zuen, zeinen artean Jose Luis Merino kritiko eta idazlea, Bilboko giro kulturalean ezaguna. Pionero hauetariko batekin hitz egin genuen. Raquel-ekin alegia.
«Hasiera hartan hamalau pertsonako taldea ginen, asmo batek bultzatuak gure liburudenda kultura aurrerakoi eta demakratikoaren topaleku bihartzea. Pentsa ezazue, Burgosko Prozesuaren ondorengo urte hartan liburu dendak toki erreferentzialak zirela.
Herriak zabaldu ahal izateko oztopoak izan genituen. Garai hartan Bilboko alkatesa zen Pilar Careagak denda ixteko agindu bat bidali zigun, 1890.eko dekretu batetan oinarrituta. Sei hilabetez itxi behar izan genuen liburudenda. Gero, debekuak ere ugari izaten ziren: behin, zezenei barazko liburu baten aurkezpena ere debekatu ziguten».
–Zezenei buruzkoa? Ez zen «Ruedo Iberico»koa izango ordea?
«Ez, horien aurkezpenik ezin zen egin–erantzuten digu irrifarretsu Raquel-ek–baina saltzen genituen horrelakoak ere. Denda barruko despentsan izaten genituen gordeta, eta noizbehinka abisuren bat ailegatzen zen: polizia joango zaizuela errejistroa egitera! Eta orduan liburu galerazi guztiak hartu eta etxera eramaten genituen egun butzutarako. Eta horrela konpontzen ginen»
–Liburudenda espezialdua kontsideratzen zarete?
«Ez, eta ez dut uste Bilbok horrenbesterako ematen duenik gainera. Nik esango nuke, hau zerbait izatekotan liburudenda unibertsitaria dela. Bizkaian Unibertsitatea finkatu denetik, igarri egin dugu liburu saltzaileok eta gero eta zientzi liburu gehiago saltzen da esaterako–.
–Liburu aurkezpenak ere sarritan egiten dituzue.
«Bai, eta batez ere literatur eta histori liburuak. Cabrera Infante, Luis Goitisolo eta beste izan ditugu hemen. Eta Euskal Herriaren Historiaz azken urteotan egindako guztiak aurkeztu ditugu».
«Galeria Del Libro», Euskal Liburuen Saritzaile
Orain gutxi izan dugu ARGIAn X. Zilarrezko Lauburua sariaren berri. Oraingoan Xabier Amurizari emana. Galeria del Libro liburudenda da aspalditik sari hauek banatzen dituena. Honen jabea den Jose Angel Zaballak laburtu digu liburudendaren historia.
"1971eko apirilean zabaldu zen denda, Bilboko Indautxun, batez ere Euskal liburua eta Letretakoa saltzeko asmoz. Handik hiru urtetara, hots, 1974an, hasi ginen Zilarrezko Lauburua banatzen. Ordutik hona, eta betiere euskal liburuarekiko lotura estua mantendu dugu. Orain gatxi adibidez, Iparraldeko euskal liburuari begira aste beteko erakusketa egin genuen eta asteari bukaera emateko P. Xarriton eta Jokin Apalategi gonbidutu genituen. Eta pixka bat lehenago, A lberto Onaindiaren El Pacto de Santoña liburuaren aurkezpena izan genuen berton».
–Zer moduzko osasuna du euskal liburuak Bilbo honetan?
«Betidanik, Bilbo toki zaila izan da liburu kontutan; hiri industriala, bestalde Unibertsitatea gauza berria dugu; honi esker hain zuzen, zabaldu du pixka bat merkatua, baina krisiaren eragina ere nabaritzen da nonbait eta liburu gehiago saltzen bada ere, liburu merkea da nagusiki».
«Paradiso», Irla Bat Deustuan
Nafarroatik etorri behar Bilbon eta zehatzago Deustuan dagoen liburudenda dexente bakarra zabaltzera. Francis Lizarralde eta Txutxus Lopez Zubikarai, lizarratarra eta iruindarra, ikasleak ziren 1974 hartan, estudiante bizimodua utzi eta liburusaltzaile bihurtzea erabaki zutenean. Deustua aukeratu zuten, hain zuzen ere konpetentziarik ez zegoelako hauzo honetan eta garai hartan Bilbon zeuden Fakultateetatik batzu (Jesuitena eta Sarriko) hurbil zirelako. Hala ere, lehen urteetan gorriak pasa zituztela aitortzen digute gaur, urruntasunak ematen duen patxadaz hitz eginez. «Pentsa ezazue hiru ginela orduan eta hirurontzat hilero 15.000 pezeta baino ez genuela ateratzen».
Baina gaur ere ba dira arazoak, eta hitz garratzez mintzatu zaigu hauetaz Francis Lizarralde: «Enpresa Banatzaileen jokaerak min handia egiten digu liburu saltzaileei. Salbuespenik gabe, banatzaile guzti guztiek egiten digute joko berbera: zuzenean liburuak saldu, liburudendak zirkuitu horretatik at utzirik. Bilbon egin ditugun kalkuluen arabera, mila milioi pezetatako salmentak dituzte horrela urtero. Eta honela segituz gero, ez dago hemen liburudenda onik finkatzerik».
–Zer saltzen da gaur batez ere?
«Begira, gure bezeroak unibertsitariak izaten dira nagusiki. Maila honetan, gauza bitxi bat nabaritu izan dugu: Sarrikoko Ekonomi Zientzien Fakultatean gertatu den beherakada; orain urte batzu, horko ikasleak erosle onak ziren, Fakultatean giro aberasgarria zegoelako; baina erabat pobretu egin da horko giroa, orain ikaslea textuliburuari lotzen dio, eta ez du bestelako kezkarik agertzen. Zorionez, Fakultate eta Eskola berriak sortu dira eta guk orain Hezkuntz Eskolarako, Filosofiarako eta Psikologiarako asko saltzen dugu».
"Bernat Etxepare" Izenpean: Literatura Sobietarra
Kontrasteak ere eskaintzen ditu zorioneko Bilbo honek, eta honetariko bat; La Casillan kokatuta dagoen Bernat Etxepare izeneko liburudendan sartu eta bertan errusieraz idatzitako liburu pila aurkitu. Ez da kontraste makala! Liburudenda berria da izan ere, Bernat Etxepare hau. Joan zen udan zabaldutakoa, jabeen artean Sovietar Batasunean luzaro bizi izandako bat aurkitzeak ematen digu sorpresaren erantzuna. «Errusieraz idatzitako liburu hauek ez dira, egia esan, askorik saltzen, baina bezero finkoak dituzte. Gu bezala, bertan bizi izan eta hona itzulitakoak».
Gaztelaniaz idatzita aurkitzen dira bestalde, liburu kubatarrak, sovietarrak eta albaniarrak ere.
Lehenengoen artean, Casa de las Americas, Letras Cubanas eta Editora de la Habana argitaletxe prestigiodunen edozein liburu erraz aurki daiteke, bai eta Gramma astekaria ere. Bigarrenean Progreso eta MIR argitaletxeetako liburuak, politikaz, teknikaz eta literaturaz, eta azkenik Albaniari buruz liburu apur batzu eta Nueva Albania aldizkaria.
–Nolako erosleak interesatzen dira liburu hauetaz?
«Tekniku saileko liburu sovietarrek izaten dute eroslerik. Adibidez, Parelman eta Krasnov matematika liburuak, edo Smirnov-en Geologia; eta literaturaz, liburu kubutarra saltzen da ondo azken aldian, alde batetik literatura ona egiten delako, eta bestetik merkeagoak direlako».
Historia Eta Haur-Literatura, «Agirre 11»n
Agian espezialdu izena mereziko lukeen liburudenda bakarra Bilbon Agirre 11 izenekoa dugu. Orain hiru urte zabaldu zuten denda bi lagunek Pilartxo Gorriz eta Pilar Leseduarte, Histori lizenziatuak biak, eta ordutik historia eta haur-literatura sailak landu dituzte. "Haur-literaturari dagokionez, euskaraz argitaratzen dena asko hobetu da azken urteotan. Elkar eta Erein argitaletxeak aipatu beharrekoak dira hobekuntza honetan, bai eta Argos-Vergara ere, azken honek itzulpenak egiten dituelarik. Eta haur-ipuinen idazleen artean Asun Balzola da aipagarri».
Azken honekin bukatutzat ematen dugu gure ibilaldi berezi hau, airean liburu saltzaile guztien kezka nagusia gelditzen delarik: banatzaileen konkurrentzia desleiala, eta ondorioz, liburua-igorle izatetik merkatu-produktu hutsa bilakatzearen arriskua. Eta tartean, liburu saltzaile ez bakarrik, kultur gaietaz solaskide izaten jarraitzeko ahalegin zaila mantentzen duten pertsona bakan butzu.
Karmelo LANDA. Antton AZKARGORTA

"Benetan asko aldatu dira irakurleen gustuak azken urte hauetan"
«Librería Bilbaína», apaizen biltoki izatetik liburu galeraziak saltzera
«Nahiz eta gaur egun gehiago saldu, Bilbo beti toki zaila izan da liburuak saltzeko»
28-30


GaiezKulturaArgitalgintBesteak
EgileezLANDA3Kultura
EgileezAZKARGORTA1Kultura

Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Urriaren 7az geroztik, 142 kazetari hil ditu Israelek Gazan: bi egunero kazetari bat

Gerra garaian zentsurak eta propagandak berebiziko lekua hartzen dutela jakina da, eta horren froga bat gehiago dugu Israelek Gazan bideraturikoa. Hala ere, prentsa askatasunaren alde dabiltzan egiturak izugarri kezkaturik dira: ez da munduan eta historian zehar beste gatazkarik... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Eguneraketa berriak daude