Oraingo Literatura, Bai Baina Ez


1984ko apirilaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Laura Uruburu, "Idatz Mintz Ipuin Sariketako" irabazleari elkarrizketa
Laura Urubururekin Mintzo
Oraingo Literatura, Bai Baina Ez
Laura Uruburuk Labayru Ikastegiak antolaturiko "Idatz Mintz Ipuin Sariketan" lehen saria irabazi du. Bigarrena eta hirugarrena Julen Arriolabengoa eta Iñaki Ugartebururen eskuetan gelditu dira. Laura, gernikarra, gaztea, maistra eta bizkaitar konbenizitua da, eta, bere ustez. «lehen euskara zapalduta egoan eta ezin zan berbarik egin. Orain batuz mintzatzcan gauza bera egitea da, bizkaierak zapalduta segitzen du..
A.–Zelatan hasi zinen idazten; eta orain zenbat denbora?
L.U.–Magisterioa egitera Deriora joan nintzen, eta euskara lantzen hastean, irakasleak esan eusten zeozer neukala, eta idazten hasteko. Lehendik ere, Institutuan egon nintzenean, idazten neban, baina erdaraz. Hantxe, Magisterion, lanak egiten nebazan, eta honela, apur bat hasi nintzen, baina eskolarako bertarako bakarrik. Geroxeago, Magisterio amaitu nebanean, enteratu nintzen zelan egoan Mikel Zarate Sariketa, eta esan neban "bueno animatu egingo naz eta idatziko dot". Bialdu neban eta... hirugarren saria.
Gero, udan, Derioko ikastaroan egon nintzen, eta han narrazio poliziakoak egiteko paperak emon euskuezan. Niri nobela poliziakoak beti gustatu egin jataz, txikitarik hona. Orduan, lehenengoan pentsatu neban beste lagun bategaz egitea, baina gero desanimatu egin zan, eta ni bakarrik hasi nintzen idazten. Eta horregaz, lehenengo saria lortu neban, Idaz Mintz-en.
A.–Zer suposatzen du zuretzat sari hau irabazteak ? Gehiago idaztera bultzatzen zaitu?
L.U.–Ez da izan sorpresa bat niretzako. Ez dot esan gura lehenengo saria itxaron izan dodanik, baina bueno jakin dot besteen aldean hobeto egon dala, eta ona izan dala. Bigarren saria lortu neinkeela pentsaten neban. Gero lehenengoa lortzeak animatu egiten zaitu.
A.–Zelako prozesua daramazu ipuina burutzeko?
L.U.–Normalean ez dot edukiten idea bat. Segun zer idatzi behar dodan, edozer momentutan pentsaten dot «gai hau ondo egon litzake lan egiteko». Baina ez pentsetan egon. Klasean esaten euskuenean gaia, orduan bai, horretaz, baina bestela, expontaneoa izatea gustatzen jat.
Hori bai, azkena beti pentsaten dot. Hasieragaz batera, amaiera. Oraingoan, poliziakoan, txarrena izan da zelan egin prozesua azkeneararte, baina gero azkena kolpe batez egiten dot, eta hasi ere bai.
A.–Badago gehiago gustatzen zaizun gai moten bot? Zelan aukeratzen dituzu gaiak?
L.U.–Hori norberaren izakeraz doala uste dot. Era batekoa bazara, aguza batzu ondo ikusten dozuz, eta beste batzu txarto. Neu beti izan naz idealista, eta orduan gauza bat defenditu gura dotela pentsaten dot. Adibidez, poliziako honetan, aztertzailea ez da detektibe bat edo polizia izan, baizik eta hil daben andrearekin konpondu izan den mutil bat, andrea ezkonduta egon arren. Gizarte honetan gauzak honela edo hala dira, eta dana jeneralizatzen da. Nik hori ez dot ondo ikusten. Pertsona bakoitza mundu bat da, norberak daki zergatik egiten duen hau edo bestea.
Orduan, poliziako honetan, intriga mantendu gura izan dot, eta azkenerarte trama aroan, baina apur bat horrek beste gauzak sartu eta ondo deritzeten gauzak defenditu.
A.–Beti bizkaieraz idatzi duzu. Batuaz ere idatziko zenuke?
L.U.–Ez dot idatzi sekula batuz, baina ez dot hori ukatzen. Batuz idatziko ez dotela ez diot. Oraingoz, bizkaieraz idaztea izango litzake nire guraria. Zergatik? Lehenengo eta behin, ni berton jaio nazelako, Bizkaian, eta bizkaieraz hazi naz, beti. Bizkaiera nire izakeraren parte bat da, bizkaiera bera. Eta gainera uste dot gauzak barrutik datorkizuzan modura idatzi behar dozuzela, eta nik batuz sekulan ez dot pentsatuko. Artifiziala iruditzen jat.
Baina batua ez dot ukatzen. Igual momentu baten idatziko neuke batuz. Gainera uste dut, bizkaieraz ezer gutxi dagoala eta potentziatu egin behar dala.
A.–Zer iruditzen zaizu gaur egun Euskal Herrian egiten den literatura?
L.U.–Ikusten dodana da dana batuz, batuz eta batuz dagoala, eta horrek penaz betetzen nau. Bertoko jenteak ere, bizkaieraz zoragarri dakienak, batuz idazten; ez dot ondo ikusten.
Bueno, gero beste aldetik dagozan liburuak hainbat irakurtzen dodaz, eta gustatzen jataz. Pasatzen dana da edo batzu rollo handiegiak direla, edo beste batzu, jente berria idazten hasten danean... ez dakit. Nik uste dot oso idealista naizena.
Durangoko Azokan erosi neban "Jolasean" liburua, eta bai, oraingo egoera bat deskribatzen du, gerta leikena eta normala. Baina gero, hori, hamabost urteko batek irakurtzen du, eta horrek edukatu egiten zaitu, barrura sartzen jatzu. Hori da esan gura dodana; orain liburu guztietan gazte guztiak daukie problematen bat; problema psikologikoak alde batetik, psikiatrak bestetik... eta hori normalizatu egin da, «la nueva ola» izango liteke, ezta?. Eta hori ez dot ondo ikusten.
Ez dot irakurri, agian egongo da, libururik, beste zer batekoa danik. Nik ez dot esaten bizitza zoragarri danik, askoz gutxiago ere ez, baina apur bat leundu edo. Jeneralizatu egiten da, gazte guztiak horrelakoak balira lez. Gauza bera «La muerte de Mikel»egaz. Han HBko gazte guztiak dira homosexualak, edo amaitzen dira zoratuta.... gauzak ez dira holan. Horrek arriskua dakar. Gazteak ez dakie zera, eta hori hartu leikezu, eta betiko geratu hor.
A.–Zeintzu idazle edo liburu gustatzen zaizkizu?
L.U. - «Itsasoak ez du esperantzarik» asko gustatu jatan, eta orain «Hades-en erresumarantz» irakurri dot. Baina hau ere, bardin. Guztiek daukie problemaren bat, eta danak dagoz frustratuta.. Iiburu baten ere ez dot ikusi pertsona bat oso pozik bizi dana, eta gero ondo amaitzen dana. Normalean beti txarto amaitzen dira danak.
Pio Baroja zoragarri iruditen jat, Garcia Marquez, Cela, bueno, asko. Gero, poliziakoak euskaraz, Gotzon Garaterenak.
A.–Literatura "femeninoa" existitzen dela uste duzu?
L.U.–Ez dakit. Idazteko, sensibilitatea eduki behar dala luste dot, eta idazten duenak, mutilak zein neskak, edukiko du. Baina saria dala ta, epai-mahaiko batek komentario bat esan ebala heldu jat: «ziur nago hau idatzi dauena neska bat izan dala», eta ez dakit zergatik esan leiken hori. Nik irakurri dodanak, neska edo mutilanak, bardin topaten dodaz. Ez dot uste desberdintasunik dagoanik.
A. Zeintzu dira orain dauzkazun projektuak?
L.U.–Narrazio poliziakoa egin dodanean, hainbeste gauza ipintzeko egin nintzen, eta azkenean laburtzen eta laburtzen joan behar izan dotela ikusi dot. Neurria txikiegia izan jat niretzako. Orduan, ba bai, nobela egiteko prueba bat egingo, neuke, baina orain ez daukat denbora larregirik. Oposizioak daukaguz uztailean. Baina bai, idazteko ustea badaukat, eta egingo neuke.
Eta honela erantzun zigun Laura Uruburu idazle gazteak.
Laura Mintegi
30-31

GaiezKulturaLiteraturaSariakIdatz Mintz
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakURUBURU1
PertsonaiazURUBURU1
EgileezMINARD1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude