Gloria Rekarte: Emakume Presoak Indarrean


1984ko apirilaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gloria Rekarte presoari elkarrizketa
64 Urtetako Kondena Gainean
Gloria Rekarte: Emakume Presoak Indarrean
Hogeitabost urte ditu Gloria Rekartek eta bi daramatza gartzelan. Egin dizkioten epaiketetan guztira 64 urtetako zigorra ezarri diote, "Egin" egunkarian azaldutako gutun batengatik zintzilik duen erabakiaz aparte. Heldutasuna ikusten zaio hogeitabost urtetan askotan ikusten ez den bere begiradan. Beso zabalik hartu gaitu ARGIAkoak, eta ez da sakrifizio kaxkarra kanpoko jendea behin ezagutuko eta orduan galderei erantzuten ihardun beharra. Baina ez du bere buruan pertsonalizatu nahi. Yeseriasko espetxean dauden 12 emakume preso euskaldunen artean Iruñeko neska hau da denborarik gehien daramana, «nagusia». Hala beharko du irten, atera, arte.
GLORIA REKARTE.–Une honetan santziopean gaude, hemen polizia sartu zenaren ondoren. Halako barrikada tankerako bat ipini genuen, sartu ez zitezen. Baina sartu ziren, jakina, eta zigorra sartu digute: zazpi asteburutan gure zeldetatik atera gabe egon behar dugu.
ARGIA.–Motiburen bat izango zenuten halako istilu bat antolatzeko.
G.R.–Bi polimili eraman nahi zituztelako sortu zen gorabehera. Lleidara eraman nahi zituzten, eta zenbat denboratarako joango ziren ez zekitenez, peemeek esan zuten ezetz, ez zihoazela. Behin kalapita hasi zenean badakizu: Instituciones Penitenciarias erakundeko inspektore bat etorri zen, betiko leloarekin, hobe zela pakean bukatzea txarrera jo beharrik izan gabe eta guzti hori. Baina zerbait egin beharra zegoen, ezin genuen ametitu bi presoekin egin nahi zutena, eta ahal zen bitartean behintzat irauteko barrikada bat eraiki genuen, eskura genuen guztiarekin. Ondorengoa prentsak esan zuen: normala den bezala, txakurrak sartu eta beren ordenua ezarri ziguten.
A.–Zail egiten da emakumeak holako kristo bat montatzen imajinatzea; egia esan, emakume bat bonba bat jartzen imajinatzen ez dugun legez. Era berean, emakumeen gartzela ere bigunagoa iruditzen zaigu.
G.R.- Beno, eta neurri batean hala da. Hau ez da Herrera de La Manchan dagoen egoera bera. Yeseriasen PSOEk eta bere gobernuko Justizia Ministeritzak experimendu bat egin nahi izan dute, espetxe «zibilizatu bat egin, nola esango nizuke... "la cárcel del cambio". Justiziaren alorrean orokorki egin nahi izan dutena: leku batzuetan irudia hobetu. Uste dut horretan jokoa hautsi egin diegula: «la cárcel del cambio» mito hori erori egin zaie.
Eta gartzela hau, bestela, nola dagoen ikusten duzu. Edifizioa kristo bat egina dago, zaharra, hondatua, zatika erortzen ari dena. Oraintxe hasi dira dutxak konpontzen baina ikusi egin behar zenituen dutxak. Arratoiak nonnahi dabiltza. GRAPOko presoek arratoiak harrapatu izan dituzte, funtzionariei emateko. "vis a vis" gela hau bera: berez «harreman intimoak edukitzeko» omen da; ikusten duzu: pasilo honetan, mahai hau eta hiru aulki, jendea pasaran...
A.–Zer moduz zaudete momentu honetan, animoz eta?
G.R.–Une honetan oso preso gutxi gaude, euskaldunak esan nahi dut, Yeseriasen. Hamabi denetara, ETA-Militarrekoak, peemeak eta autonomoak kontatuz. Orduan, beti aurpegi berak ikusten dituzu, oso unibertso txikian bizi zara. Dakizun bezala, Yeserias emakume espetxe bat denez, preso komunak ere badaude, baina horiekin oso kontakto gutxi dugu. Oztopo pila bat ipintzen digute haiekin harremanetan sartu ez gaitezen, badakizu, «kutsatuko» ote ditugun edo... Gero, preso sozial horiei iruditzen zaie guk halako pribilejio batzuk ote ditugun. Ez dira konturatzen askotan borroka eta lan egitearen ondorioz lortzen ditugun ditugula posibilitate urriak. Ongi arduratzen da zuzendaritza haien eta gure arteko harremanak galerazten.
A.–Euskaldunak ez diren beste preso politikoak ere badira Yeseriasen, GRAPOkoak. Zer moduz konpontzen zarete horiekin?
G.R.–Oso jende berezia da GRAPOkoa, asko mintza gaitezke beren izakeraz, beren jokamoldeaz. Baina borroka batzuk izan dira gure artean, euskaldunon eta haien artean esan nahi dut, eta ez dugu harremanik elkarren artean. Istilu batzuk izan genituen... baina hobe da ez kontatzea, zertarako?
A.–Beste espetxeetan dauden preso euskaldunekin zer nolako harremanak dituzue?
G.R.–Gutunez komunikatzen gara elkarren artean. Baina Herrera de La Manchan daudenekin askoz ere zailagoa da. Hango batekin kartak gurutzatu ahal izateko konbibentzia paperak erakutsi behar dituzu. Pentsa ezazu. Herreran baduzu mutil lagun bat eta harekin idatzi bakarrik egin ahal izateko ere apaiz batek egin behar dizu paper bat justifikatuz nola mutil haren eta zure artean elkarbizitze harreman bat badagoen. Gutun alu bat sar ahal izateko, eta hura zentsuratua. Badakizu, dena dela. orain Herrera de la Manchakoak komunikazio greban daudela, jasan ezinezko bizimodu haren kontra zerbait egiteko.
A.–Nola ikusten dituzu Herrera de la Manchan dauden presoak?
G.R.–Ederki eusten diote, ez dakit, ondo aguantatzen dute. Hura bai dela ikaragarria. Han jasaten duten sistema ongi estudiatua dago: dena, edozein mugimendu baita txikiena ere, normapean dago dena arauz betea, presoari iniziatiba guztia kentzeko. autonomia puskarik txikiena ere ohosteko. Azken finean beren nortasuna anulatzeko
Animatuak ikusten ditut hala ere. Asumitua daukate berekin estatu espainolak zer erdietsi nahi duen, eta ongi dakite, hasieratik, Barrios kapitaina hil ondoren hara eraman zituztenetik, ongi dakite Euskal Herria umiltzeko eskarmentua beren buruetan ari direla egiten. Presoei ematen zaie zuzenean, eta inori baino gogorrago Herrerakoei, gure Herriarentzat erabaki duten zigorra. Baina resistitzen dute, eta hor ari dira norma guztiak hautsi nahiean. Ez dute amore ematen: etsitzea anulazioa onartzea baitda. Orain kanpotik lagundu behar da gehiago, kaleko mugimendua zabaldu behar da.
A.- Askotan presoetaz multzo bezala pentsatzen dugu, eta kalean debilen euskaldun askok ez du imajinatzen preso politiko abertzale konkretu bat. Eta gutxiago gainera emakumezkoa. Alegia, zer sentitzen duen egun baten ondoren beste bat eta gero hurrengoa, hogeitalau orduak hemen eman behar dituenak.
G.R.- Uste dut jende askok pentsatuko duala gu hemen lur jota gaudela, egun osoan hortik botata, erdaraz esaten dena "tiradas". Eta itxura hori kendu behar da. Konbibentzia behartu honek erreflexiora ere bultzatzen zaitu. Egia esanen dizut: hamen barruan daramadan bi urte eta piko honetan sekula baino gehiago erreflexionatu dut. Egin duzun aukera sakonagotik aztertzen duzu. Sentsibilitatea ere findu egiten zaizu, detaileak, gauza txikiak gehiago baloratzen dituzu, falta zaizkizulako seguru aski.
Gero hamen helburu berdinen atzetik gabiltzan jendea gaude atxiloturik. eta horrek harremanetan sakontzea ere errexago egiten du. Zure ingurua mugatua duzu. eta hor hornitu behar duzu.
A.- Baina kanpotik begiratuta hemen depresioak nagusi izan behar duela dirudi.
G.R.- Ez da horrela, e? Momentu onak badira eta txarrak ere bai, baina jendeak uste duenaren aldean beste aberastasun bat badago. Kolpea jandea joaten denean izaten da, hori bai. Lagun batzuetara ohitu zara eta bapatean falta.
A.- Eta ziur aski zuen kasuan, lehen gehiago egon eta orain hain gutxi geratzean...
G.R.- Beti dabil jandea sartu eta atera, detentzioen arauera. Orduan, datozen berrietara moldatu behar duzu, eta beti balio dizu aberasgarri bezala ere. Baina gero berriro bakarrik gelditzen zara, ikusten duzu adiskide egin duzun jande bat galizen duzula. Jende berriak mesede egiten dizu, joateak sortzen dizun mina baino haundiagoa.
A.- Hirurogeitalau urtetako gartzela ezarri dizute, eta "Egin"eko gutunagatik duzun epaiketaren ondorioak oraindik ezagutu gabe. Kondena luzea da.
G.R.- Epe laburrera begiratu behar duzu eta "al dia" bizi. Badakit gu kalera ateratzea ez dela bihar goizeko gauza, eta egun bakoitzari bere zukua atereaz bizi gara. Ezin zara aurrean dituzun urteei begira egon bestela...
A.–Baina kanpoan bizi den egoeraz konsziente al zarete? Zuen alde zenbait jende mugitzen da baina beste hainbat... Gogorra da baina egia hori da: asko eta asko zuetaz ahaztu egin zirela, baita adiskideak ziruditenak ere.
G.R.–Eta zer uste duzu, ez garela konturatzen? Gure Herrian ze egoera bizi den ondo dakigu. Kalera irteteko itxaropenez bizi gara, baina gure itxaropenak errealitatean ere oinarritzen dira.
Eta... bueno, azken hauteskunde honen ondoren oso une majoa ikusten dut. Iruditzen zait hauteskunde hauetan bizi izan den giroa, esan direnak, gertatu direnak, egoera baten erreflejo direla. Alegia, badakigula bihar ez garela irtengo, baina baita ere oso garbi galditu dela prozesuak aurrera jarraitzen duala. Ez guituzte menderatu, eta hori baita erresultatuetan ere agertu da, etsaiak egin dituen ahalegin guztien gainetik, eta gainera gora ere egin dugu. Orain ikusten da sekula baino garbiago zein gogorra den borroka, galdetu bastela akabatu diztuzten errefuxiatuei.
Gainera askotan esan dugu gure kaleratzea aldaketa sakon batean enmarkatzen dugula. Denak berdin jarraitzekotan ezin da ulertu gu kartzelatik ateratzea.
A.–Espetxetik irteteko beste formulak ere hor daude, eta batzuek atera dira.
G.R.–Asko hitzegin eta idatzi da horretaz, eta ez dakit nik zar berri esango nizukeen. Behar bada hemen are eta gogorrago sentitzen dela zein mailatako traizioa den. Tranpa bat da, tranpa gogor bat, atzetik ondorio ikaragarri batzuk dakarzkiena. Borroka harmatu osoa saltzea bait da joko horren helburua.
Bestalde, peemeen inguruan hedatu den negoziaketa bat dela ere ez dugu ahaztu behar. Behar bada horretaz orain gehiegi hitzegiteak ez du mereziko baina uste dut garbi dagoela damutuen operazio hau eszisiotik datorren linea batean englobatzen dela.
A.–Zu euskalduna zara, preso politikoa eta emakumea. Ezberdin tratatzen al zaituztegu kanpokook barruan zareten gizonezkoak eta emakumeak?
G.R.–Guztiok preso politikoak izanik eta denok borroka berean parte hartzen dugularik, ezin da «gutxiago» eta «gehiago» nor den bereizketarik egin. Baina diferentzia egin egiten da. Gure jendeak berak ere egiten du, subkonszienteak traizionatzen duelako. Gure astekari batek ezarri zuen izenburutzat: «Alcalá–Herrera, garraisi bera».
Espetxe bakoitzak bere ezaugarriak ditu baina guztiak dira espetxe. Herrerakoa gizakia suntsitzeko propio eraikia dago. Yeseriasen berezitasuna bere txiki izatea da, zarpaila, eta presoak jende gutxirekin aurkitu behar du. Orain, jendeak askotan preso emakumezkoak bigarren klasekotzat jotzeko joera du.
A.–Eta zuk ezagutzen duzunetik, desberdin jokatzen al dute espetxe barruan gizenak eta emakumeak?
G.R.- Emakumeok behar bada inkietoagoak gara, egonezina gehiago nabaritzen dugulako-edo. Eta lantxo gehiago egiten dugula esango nuke: zeramika dela edo hau eta bestea. Jakina, gutxiago ere bagaude, gure errejimena ere lasaiagoa da, ez dakit, behar bada kolejio estu baten antzekoa askotan. Baina egiten dugun hainbat gauza ere borroka bidez lortuak ditugu. Zeramikaren kasuan, esate baterako: Markinako tipo batekin lan egitea posibilitatzea, materialeak sartzea, produktuak atera ahal izatea, saldu ere bai... Eta garrantzia haundikoa da holako gauzak egitea.
A.–Presoez ari garenean oso gutxitan aipatzen da sexoa. Eta zuek ez zarete noski sexo gabeak. Alde horretatik zuen bizimoduak gogorra izan behar du.
G.R.–Begira, harremanak Herreran edo Alcalan dagoen beste preso batekin badituzu, zer eginik ez duzu. Gutunez eduki ditzazkezu harreman bakarrak, eta Herrerakoen kasuan, harreman horiek ere kasu batean bakarrik dira posible: demostratzen baduzu ezkondurik zaudela edo berekin bizi zinela. Eta orduan ere zuk esango didazu ze «harreman intimo»: bi zentsura pasa behar dituen gutun batez. Jakin behar duzu, gainera, gartzela batetik beste batera doazen eskutitzak bide berezi batetik doazela, korreo normalez ez da posible.
Eta kanpoan baduzu laguna? Hemen ikusten duzu «vis a vis» egoteko gela famatuak nolakoak diren. Hau da hainbeste aldiz «presoen harreman intimoak errezteko» prestatu diguten gela. Bueno, Herrerakoak hau ere ez daukate, pentsa ezazu, han ez da «vis a vis»ik ematen. Horrela, zuk gehien maite duzun pertsonarekin ez duzu askotan komunikazio indirekto bat baizik: familiarren bidez duzu erlazio guztia.
Baina beno, hori gu isolatzeko antolatu duten egitura guztiaren barnean ulertu behar duzu. Kanpoko berriak ere hala iristen zaizkigu, berandu, egunkaria ez da beti sartzen.
A.–Zertan pasatzen duzue denbora guztia?
G.R.–Lehen esan dizudan bezala, preso komunengandik erabat aparte gauzkate. Eta horrekin batera espetxe barruko hainbat lekutara sarrerarik ez dugu, ekonomatora adibidez, beste presoekin hitzegin ere egin ez dezagun. Espetxe txiki batean gaude beste espetxe baten barruan.
Gero, gure sekzioan ere sala batean egin behar ditugu gauzarik gehienak, sala «poli» batean: ikasi, otorduak, telebista, lana, jolastu, hitzegin... Ia ahaztu zitzaidan: esan ezazu ikasteko oztopo haundiak ditugula. Ni adibidez kazetaritza ikasten hasi naiz eta badakit astean behin 4etan deitzen didatela; baina dirudienez sekula «ez nago». Sendagileen asistentzia ere aipatzekoa da; badago GRAPO bat paralizaturik dagoena eta hospital batera eraman gabe dago.
Geletan orain ongi gaude, bakoitza berean, nahiko lasai. Baina udaberrian eta udazkenean «hostoak erortzearekin» batera erori ohi da jende asko ere eta orduan betetzen da berriro gartzela. Nork ikasiko du hiru lagunekin? Nola galeraziko diozu zure albokoari musika entzutea?.
A.–Hemen utziko dugu elkarrizketa. Ez dakit, beste mila gauza esaterik ere balegoke baina... Esaidazu nola bukatu.
G.R.–Zaila da. Gure jendeak badaki dena eta ezer berririk seguru ez diedala esango. Beste batzuk berriz eroarena egiten dabiltza, "pasando" ezer gertatuko ez balitz bezala. Zenbait sinesten hasi da etsaiek hainbestetan esan dutena, kriminal batzuk garela. Eta guzti horiei esan behar zaie hemen gaudela presoak eta behin eta berriz errepikatu behar zaie barruan zergatik gauden. Lan asko egin beharra dago, guk ahal dugun pixka barrutik emanaz, eta kanpokoak gogor eginaz. Ez gu ateratzeko bakarrik, beharrezkoa dugun aldaketa lortzeko, eta orduan bai aterako gara burua ondo zutik dugula. Neketsua dela ezin da ukatu, askotan gogorra ere bai, baina eutsi egin behar zaio, gezurrezko bideek inora ez daramatelako. Eta aurrera goazela esan beharra dago. Irabaziko dugula uste dut.
Iñaki Zubiondo

Kanpotik egin behar den indarraren itxaropenean beti.
Hormen artean tartea estua da. Hiria entzun besterik ezin egin.
Gloria Rekarte da Yeseriasko preso euskaldunen dekanoa
7-10

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
PertsonaiazREKARTE1


Azkenak
Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


Eguneraketa berriak daude