Bilbon Liburu Bila


1984ko apirilaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bilboko liburudendetako saltzaileei elkarrizketa
Liburudentatik Ibilaldi Bat
Bilbon Liburu Bila
Mila bide ezberdin aukera daitezke Bilbon zehar galtzeko; eta trajektu hautatuaren arabera, mila imajina diferente isladatzen dira antonomasiaz giro urbanoaren eredu dugun Botxo honetan: Arestiren erdal herria, Egillorren «Bilbao la muerte», Atxagaren zubi, estazio eta jantzi laranjazko kale garbitzaileak, edo dilubioaren ondorengoz Zazpi Kale lohi gaztigatuak, poteo tabernaz josi-berritzen hasiak, eta Corte Inglesaren zilbor inpudikoa.
Guk oraingoan trajektoria aurrepentsatu bat hartu dugu: liburuen merkatua, Liburudendarik ezagunenak zerrenda batetan jarri eta banan banan, bisitatzera joan gara. Hauek ere Bilboren aurpegiaren izpilu zati sakabanatuak direlakoan.
Bilbok. 450.000 bizilagun, azken urteotan hazkunde arina ezagutu duen unibertsital Campusaren kokaleku (20.000 unibertsitari) ez du ordea, bizitza kultural loratsurik. Hitzaldiak ez dira aukeran izaten, musika taldeak ere maizago joaten dira Donostia edo Gasteizera, eta museoa ezagunagoa egin da herri honetan, bertan ematen diren Hitchock edo Bogart-en filmengatik beste ezergatik baino.
Liburu kontutan ere, aukera ez da zabalegia. Ez dira dozenatik gora liburudenda on-ezagunak, eta hauetatik ia bat ere ez espezialdua, zentzu zehatzean.
Hamar hartu ditugu, eta berauek aztertu: Verdes eta Bilbaina, Parte Zaharrean; Universitas, Kirikiño eta Universal, Albia inguruan; Galeria del Libro, Herriak eta Agirre 11, Bilbo erdian; Bernat Etxepare, Casillan eta Paradiso, Deustuan.
Jasotako datuen arabera, hamar hauetan (zalantzarik gabe, gehien saltzen dutenak), 600.000 liburu inguru saltzen dira urtean.
Verdes: Uholdeen Ondoren, Berriro Igerika
Tradizio handikoa dugu liburuen munduan Verdes izena. Gerra aurretik, ez bakarrik liburudenda, inprimategi famatua ere ba zen hau, euskal liburuekin eta zehatzago Bilboko garaiko abertzaletasunarekin lotura handia zeukana.
Mugimendu abertzalearen berritzeak, jabego berria ere ekarri zion liburudendari.
IKER taldeak erosi zuen lehenengo, eta gero Jabier ta Asun Zuloagak hartu zuten, orain harte jarraituz.
Liburudenda hartu zenutenean, euskal liburuak Bilbon aurkitzeko ia leku bakarra zen. Ba duzue garai hartako anekdotarik?
–Adibidez, orain hamar urte salmenta guztietatik 60 euskal liburuak ziren. Elkarte bat sortu genuen, IKER, liburu pedagogikoak ateratzeko. Saioka eta halakoak. Bestalde, euskal liburuen aurkezpenak ere egiten genituen: Villasanteren +Axularren Hiztegia– adibidez, hemen aurkeztu zen.
Eta anekdoten artean, ba garai hartan Bizkaiera eta Batuaren arteko eztabaida pilpilean zegoelarik, hona etortzen zitzaigun andra nagusitxo bat, larogei urte ingurukoa, Agur aldizkariaren erosle zintzoa genuen. Gero, Anaitasuna erostera ere jo zuen; gainera, zenbaki bakoitzeko bizpahiru ale, lagunei ere erregalatzeko; baina erregalatu aurretik, etxean, boligrafoz eta banan banan h guztiak kentzen zizkion Anaitasanari.
Abuztuko uholdeek kalte handiak ekarri zituzten Parte Zaharrera eta zuen dendara noski. Nola gainditu dituzue kalteok?
–Herriko jendearen laguntza handia izan genuen. Baina libarudendak seguro nahiko eskasa zuen; eta Uholak eta +Asociación de Comerciantes–delakoak hasieran egindakoak hutsean galdu dira. Halere, ikusten duzuenez eta lanaren lanaz, egin dugu aurrera.
Euskal liburuak saltzen dituzuelarik, horietan nolabaiteko sail berezirik lantzen duzue?
–Ez, denetarik saltzen dugu, libaru garestink salbu. + La gran Enciclopedia Vasca– eta moeta horretakoak beste bide batzuetatik saltzen dira.
Euskal liburuen artean ere, denetarik saltzen da. Hasieran, liburu klandestinoak ziren salmenta handikoak. Geroztik, Euskararen irakaskuntzakoak, metodoak, gramatikak eta beste. Orain literatura gorantza doala frogatu dugu.
Zein saltzen da gehiago, euskal ala erdal liburua?
–Esan bezala lehen euskal liburua saltzen genuen gehiago portzentualki. Baina, bakarrak ere ba ginen. Gero, beste liburudenda butzuk ere hasi dira euskal libaruak saltzen, eta beraz oferta zabaldu egin da.
Aldizkaririk saltzen duzue?
–Garai batetan, Euskaldunak, Anaitasuna eta Zeruko Argia geneuzkan, hauetarik gelditzen den bakarra. Argia alegia, saltzen dugu orain, sortu diren berriekin batera: Aizu, Zutabe, Habe. Tirada laburreko aldizkari marjinalak ere ba ditugu.
Verdes utzi eta euskal liburuaz espezialduta dagoen bestea, Kirikiño, bisitatu dugu. Hau eta Lauaxeta jabe berdinarenak dira, Txomin Saratxaga, zeinek gainera San Miguel distribuidora eta Geu argitaletxea dituen. Euskal liburu zahar eta berriak saltzen dira Kirikiñon; izaten da bertan aukera aspaldian agorturik dauden liburu interesgarriak aurkitzeko ere. Margarita Unzalu-k kontatu digunez, handik ibiltzen dira Lino Akesolo, Mitxel Unzueta, Jon Kortazar eta beste asko liburu bila.
Nola saltzen da euskal liburua?
–Ez nahibeste, baina saltzen da. Gehienbat, literatura eta historia. Idazle klasikoen artean, narratiba nagusiki.
Jende asko datorkigu liburu zaharren bila, eta gu ahalegintzen gara, biblioteka partikularretatik, halakoak lortzen.
Nolako bezeroak izaten dituzue?
–Euskal Filologiako ikasleak, irakasleak ere, jende zahar eta gaztea. Kontseilu bila ere etortzen zaizkigu, lanen bat egin behar dutelako etab; liburu arraroren bat bilatzeko ere orientabideak sarritan eskaini ditugu.
Euskara Batuaren eta Euskalkien arteko arazoa ondo konpondu dela uste duzu?
–Nik uste dut oraindik gainditu gabe dagoela. Ba doaz gehienak h-a onartzen. Eusko Gobernuak bere aldetik Euskara Batua onartzeko baldintza ipintzen du eta ez dago beste erremediorik. Hala ere, Bizkaierari literaturan bere lekua utzi behar zaiolakoan nago.
«Universitas»: Saltzaile Baino Zerbait Gehiago
Ez dira bi urte, Mazarredo kalean
«Universitas» liburudenda zabaldu zela. Solasaldi luzea izan genuen Aurora, jabearekin. Kezkati agertu zitzaigun liburudendetarako administrazioak agertzen duen axolagabekeriaz. Behi eta berriro, liburuaren lege bat egitearen beharra azpimarratu zigun. Eta bere ideia landuen artean, gogo bat agertu zuen: epe laburrera, gai ezberdinetaz tertuliak edo solasaldi irekiak antolatzea, Bilbok horren beharrik ba duela eta.
Denda hau gai konkreturen batetan espezialdua dago?
–Momentu honetan gauzak aldatzen ari gara, eta aurrerantzean, denetarik salduko duen liburudenda izango da. Lehenago, saiatu ginen espezializatzen, baina Bilbon ez dago horretarako lekurik.
Gure sektore hau arazoz beterik dago. Esaterako; ez dira bereizten oraindik liburudendak eta paperdendak; bestalde, sarritan distribuidoreek ere zuzenean saltzen dute, deskontu marjen handingorekin eta hori gure kalterako doa.
Erosleei dagokienez, ze jende mota agertzen da hemendik? Uníversitas izenak determinatzen du bezero mota bat?
- Ez, ez du ezer determinatzen. Denetatik dator eta sarritan jende despistatua ere bai. Gertatu zait niri adibidez, bezero bat sartu eta madalenak egiteko paper-moldeak eskatzea.
Ze liburu mota saltzen da gehien?
– Hasieran, orohar, giza-zientzia eta letra liburuak. Azken aldi honetan, literatura,bereziki ebasiozkoa. Umberto Eco-ren + El nombre de la Rosa–k moda berri bat zabaldu du: Erdi Aroan girotutako literatur liburuena: arturikoak....
Liburu-aurkezpenik egin duzue hemen?
–Bai, adibidez, + El insconciente colectivo vasco–edo UEUko bi liburu, Iñaki Antiguedad eta Antxon Azkona-renak. Projektu bat dugu, laister hasiko duguna: tertuliak antolatzea alegia; gai guztietaz, prinizipioz ez dugu mugarik jartzen. Hilean behin edo, egingo genituzke, aldez aurretik gairen bat aukeratuz, gero presarik gabe tratatzeko, ostirale arratsaldez hasi eta bukatu arte.
Ledesma Kaleko «Universal»: Liburu, komiki Eta Diskoak
Berri edo berriztua behintzat dugu Ledesmako «Universal» denda txikia, erosle gazteak, liburuen ondoan komiki bilduma ugaria, eta pop eta jazz diskoak ere eros daitezke. Ilu eta Spaski enplegatu gazteak, bata komikietaz informatua eta bestea batez ere musikaz.
Ze motatako komikiak dituzue?
–Ahalegintzen gara denetarik edukitzen, bai espainolak bai kanpokoak, merkatuan dagoen guztia. Azken aldian, Bilal, Lauzier saltzen dira asko. Askotan, jendeak aholkua eskatzen digu, zeren ez bait du askorik ezagutzen. Espainian komikiek ba daramate urte butzu, Totem sortu zenetik batez ere. Arazoa zera da, garestiak direla. Hori dela eta, bigarren eskuko komikiak ekarriko ditugu laister.
Liburutan, zer daukazue?
–Narratiba eta nobedadeak bakarrik. Gero, aldizkari batzu ere baditugu. Eta musika saila.
Musikaz, Spaski-k ematen dizkigu azalpenak. Ze musika moeta saltzen duzue hemen?
–Pop eta Jazz. Baina ez diskoteketako Pop horteroa, kalitatezkoa baizik. Adibidez, hemen egindako diskoen artean, oso ondo saldu dugu + Sintonia Independiente- ren diskoa.
Eta jazza nola saltzen da?
–Tradizionala, abangoardista baino gehiago. Nik uste nuen, jazz erosle gehiago egongo zela Bilbon. Hala ere dexente dago. Irratian programa bat genuen, horren promoziorako baina ez zen ondo atera. Edozein kasutan, uda aldean jendeak Jazz gehiago erosten du, Donostia eta Gasteizko Jazzaldien eraginez.
Azken liburudenda atipiko honekin iritsi gara gure ibilaldi berezi honen bide erdira. Atseden bat hartu eta hurrengoan ekarriko dizuegu beste honen beste.
Antton AZKARGORTA. Karmelo LANDA
19-21

GaiezKulturaArgitalgintBesteak


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude