Seber Ormaza: Geure Neurriko Sozialismoa Behar


1984ko urtarrilaren 29an
Seber Ormazari elkarrizketa

Anvk Baju Mende Erdi Bat
Seber Ormaza: Geure Neurriko Sozialismoa Behar
ANV izenez ezagunago den Eusko Abertzale Ekintzak bere zortzigarren kongresoa egina duela eta Bermeora jo dugu Seber Ormazaren bila. PNVren aspaldiko habia edo jauregi den Bermeo honetan ezker abertzaleaz mintzatzeak, jelkideen arteko zalapartaz iharduteak, independentziaz eta autogobernua aipatzeak, halako beste kutsu bat hartzen dute. Seber Ormazari entzun eta ezker abertzalearen ariera guztia eta PNVren bilakaera hitz bitan zehazten dira. Hasten zara galdezka eta orain ez bezala duela urte gutxi abertzale guztiok elkarrekin genbiltzala komentatzen diozu.... eta berehala ohartzen zara hori, inoiz egia izatekotan, aspaldi izan zela. Seber Ormaza duzu testigu.
ARGIA.–PNV hain erabat nagusi den Bermeo batean horietaz hitzegin beharra dago nahita ez, eta eduki duten, edo daukaten, krisiaz.
SEBER ORMAZA.–Lehendakari bat ez egotea alderdi mailan militantzia barruan ezin nezake ulertu. Uri buru batzarretan bai kontzejaletarako eta bai alkate izateko militantzia denek eduki dute, eta berdin diputazioetarako ere. Eta zelan gobernu... benetan gobernu baskongadillo den horretarako ez izatea militante. Hor ikusi dira berriz ere gauzak argirik, nola alderdiari prakak erantzi egin dizkioten eta zelan iruzur egiten dien bere oinarriei.
Uste dut Euskal Herrian ehundik 65 edo 70 benetako abertzaleak direla. Euskal Herriaren independentzia eta burujabetasuna nahi dutenak. Baina ikusten dugu gaur egun horiek ez dutela hori nahi, gobernu estatalari hiru lau bider prakak jetxi bait dizkiote, eta txalupa horrek zuloa atzetik dauka eta ezin da kai aldera sekula ailega. Lur urte joan zaizkigu aurrera ezer egin gabe. Lehen baino errepresio gehiago dago, gure kultura mailan ere txarragora goazela... aurrerabiderik ez da ikusten, ikurrina oinperatu digute, Espainiako bandera gurearen gai. Nora helduko gara hola?
A.–Gero, denbora izanez gero PNVren gorabeherak komenta ditzakegu. Baina Eusko Abertzale Ekintza edo ANVtaz mintzatuko gara, kongresua era egin berria duzue eta.
S.O. - 1930. urtean sortua da Eusko Abertzale Ekintza. Eta lehenengo indar abertzale sozialistaren hasierak hola esplikatu zituen Tellagorrik, eta irakurri egingo dizut: al930-eko udazkenean ezker abertzaleak. fetxa beretsuetan eskuinekoek egingo zuten bezalatsu, bere erakunde politikoaren ibilerari hasiera eman zion. eta hau zen bere programaren oinarri ideologikoa: abertzaletasunak akonfesional bat askatasun indibidual eta zibilak azken ondorioetaraino zeramazkiena Aberri ta Askatasuna), eta sozialismo pragmatiko bat, zapaltzaile eta zapaldutan banatutako gizarte bat aldatzeko gai izango zena».
Horrek, «Aberri ta Askatasuna» kontzeptuak mugatzen du gure lehenengo pentsalari izan zen Tellegorriren asmoa, kapitalisten menpean zegoen Euskadi hau askatzea. «Gizon askeak Aberri askeentzat» da ANVren nortasuna agertzen duen lema.
A.–Gerra aurretik abertzaletasun sozialista bat nola ulertzen zen ezagutzekoa izango da.
S.O.–Sozialismo pragmatikoa esan dizut. izan ere Euskal Herrian, abertzaleen artean, ez zen ezagutzen ondo Marx eta Engelsen sozialismoa. Baina antzina bazen Euskal Herrian sozialismo bide txiki bat, hermandadeetan–eta egiten zena, baserritarren elkarri laguntzeko antolatuak. Horregatik, ANV geure neurriko eta geure kulturaren estiloko sozialismo baten atzetik zihoan. Euskal Herrian geure kultura dugu eta sozialismo bat egin behar badugu geure mailarako egin behar dugu.
ANVren manifestua 1930ean atera zen. <A.–Esplikatu beharko da, hala ere, PNV bezalako alderdi indartsu bat egonik eta masak biltzen zituena, eta beste aldetik sozialista espainolak, nola sortu zen alderdi abertzale bat jelkideen alboan.
S.A.–Esan izan da ANV Eusko Alderdi Jeltzaletik sortu zela eta ez da hori egia. Euskal Herrian... badakizu. Sabino Arana lehenengotan bizkaitarra zen eta gero sortu zen nazionalismoa... eta orduan ere jende pila bat zen abertzalea, baina ez zen esaten « Eusko Alderdi Jelizalekoa» naiz, «abertzalea naiz» esaten zen. Horrela, 1928 aldera hasi zen Eusko Abertzale Ekintza sortzen, 1930ean atera zuen bere programa politikoa eta geroztik aurrerakadak ematen joan da, oraintxe egin dugun 8. kongresu honetara arte, programak landuz eta hobetuz. Izan ere, sozialismoa heltzeko programa politiko on bat behar da.
A.–Tellagorri eta garai hartako ANVtarrak ezagutu al zenituen?
S.O.–Ez, ez. Horiek gerra aurreko kontuak dira eta ni orduan mutiko bat nintzen, oraindik hirurogei urte ez dut. Tellagorrik Argentinara joan zen gerra ondoren eta han «Eusko Lurra» egiten zuten. artean PNVkoek «Euzkadi» ateratzen ez zutenean. Tellagorrik eta Pello Irujok eta....
Gure etxean betidanik izan gara abertzaleak eta «Eusko Lurra» oso inportantea izan zen neretzat. Ez nuen ezagutu Tellagorri, baina Pello Irujo bai eta abertzale haundi bat zen. Bere anaia Manuel bezain inportantea bazela esango nuke. Baina, badakizu.... gerra heldu zen eta han egin zuten borroka Eusko Abertzale Ekintzakoek ere, han ez bait zegoen alderdirik. Gerra izan ez balitz asko zabalduko zen gure alderdia, langileak guregana etorriko bait ziren.
Hola idatzi zen «Tierra Vascan» 1937an: «Iraultzak guretzat helburu bikoitz bat du: proletargoa fazismoaren patriarka zaharkituen babesetik askatzea eta gure etorkizuna bideratu nahi duten interes ezkutu eta baldarrak loretan kimatzea. Euskal Aberriaren mamia guretzat Herria da, gure lurrean bizi diren eta lan egiten duten herritarrak».
A.–Harrigarriak gertatzen dira hitz horiek, ANV askotan alderdi errepublikano laiko edo sozialdemokrata bezala ikusi bsit da.
S.O. Begira zer idatzi zuen "Tieera Vasca"k 1937ko martxoaren 13an: "Uste dut demostratzen dugula klase alderdi bat garela eta gure prentsa proletarioa dela. Klase alderdi bat gara klase bakar bat ezaari dadin nahi dugulako: lanaren klasea. Hu izan dadila gizartearen destinua gidatuko duena. Berdintasun sozial aldarrikatu du betidanik Eusko Abertzale Ekintzak, eta interes pribatuak giz
Horri erasten hadiozu 1930etik autodeterminazioa sartua duela bere programan. Euskal Herriak bere buruaren jabe izan behar duela erabat ikusten duzu ANV alderdi sozialista eta indepententista dela.
A.–Horiek dira beraz zuen helburnak. Baina gaur egungo egoerak ez du horren antza haundirik.
S.O. Kapitalismoa da Euskal Herrian nagusi. multinazionalak. Opus Dei bezalako taldeak. Une honetan PNV da Euskal Herriko alderdi nagusia eta bera ere hor sarturik dago, kapitalismoaren erdian. beren menpean. Hori hausten ez bada Euskal Herriak ez du sekula aurrera egingo.
A.–Baina zuek PNVkoekin ongi konpontzen zineten Francoren denboran.
S.O.–Jakina. orduan denok elkarrekin genbiltzan.Orduan ez zegoen alalderdirik, denok abertzaleak, denok independentzia bila. Ez orduan bakarrik, gerra garaian ere bai. Mutil koskorra nintzela, gogoratzen naiz nola esaten ziguten gudariek: "Gu bagoaz gerrara, zuentzat Euskal Herriaren independentzia eta subiranotasuna lortzeko". Horregatik esaten dut nik beti lehenengo dela Aberria eta gero alerdiak. Abeerri barik, zertarako alderdiak?.
A.–Orduan bai denos elkarrekin baina garaia haiek bukatu ziren.
S.O. Bai. gero etorri zen demokrazia hau demokraziatik ezer ez duen hau eta denok elkarrengandik aldendu. Euskal Herriaren engainurik haundiena hau izan da. elkarrengandik separatzea: Nafarroa separatu Euskal Herritik. eta hementxe gaude hiru probintzia.... Gobernu baten lehenengo lana horixe da. Nafarroa. eta eta ez du egiten ezer ere. Hor egin behar da borroka eta bestela ez dago aurrerabiderik.
Lau urte pasa dira eta hor dauzkate beren parlamentu eta gobernuak, eta zer egiteko? Langileak lehen baino lan gutxiago dauka, arrantzaleek arrantza non eginik ez du...Hemen aurrerabide bakarra bat da: espainiaren uztarria puskatu eta frantsesen kateak hautsi. Hori gabe ez dago aurrerabiderik.
A.–Ez duzu ukatuko hala ere jende askorentzt zure adineko gizon heldu batek ez duela ongi ematen beste halako jendilaje batekin elkartuta.
S.O.–Nor da jendilajea... ja. ja. Ja Herri Batasuna? Nik hola pentsatzen duenari. eta hau serio diozut. esango nuke: nor da jendilaje hori? <Nork deitzen die terrorista. ordea. gure mutilei? Alianza Popularreko Fraga Iribarnek. Eta nor terrorista haundiahorik bera baino? Gasteizen poliziak bost langile hil zituenean bera zen Barne arazoetako ministrari. eta Montejurrakoa gertatu zenean ere bera zen ministrari. Heriotz horiek bere lepoan daramatza.
Ikusi, nik txikitatik terrorea eduki diet poliziari eta goardizibilei terrare itzela eduki diet. Terroristak niretzat poliziak dira. Ume-umetarik terrorea. Larrinagako kartzelan egunero-egunero berrogei edo berrogeitamar afusilatzen ziren, abadeak eta edozein. Zenbat gudari afusilatu zituzten. zenbat.... Ahaztu egin behar omen da. Barkatu akaso, baina ahaztu sekula ez, ezin dut ahaztu eta.
Nor da orduan hemen terrorista? Euskal Herriaren kontra ari dena, eta hori Espainiako gobernua da. orain dela ehun eta berrogeitamar urtetik orain arte:zuk zer egin behar dugu? Haiei aurka egin, eta jarraituko dugu kontra egiten, «Pakea» esaten dute. eta guk ere nahi dugu, baina askatasuna ere nahi dugu, eta preso eta exilatu guztiak etxeratzea. Hori gabe ezin da. Kontra egiten badigute guk ere kontra segiko dugu. «Pakea" esaten dute. eta erreza da bada... Hor daude KASen puntuak eta bihar bertan pakea, baina KASen puntuak aurretik hartuta. Ez da bada dena eskatzen, ez da gure independentzia,Autogobernua Euskal Herriari. gutxienez hori, eta Nafarroa barruan dela, gutxienez hori, gero joango gara besteen bila, baina lehengo laurak. Eta presoen askatasuna eta exilatuak etxera. Zer bada? Hori ezin da konpondu ala? Ba hori ezin bbda konpondu Euskal Herriaren kontra datoz, eta aurka egin nahi badute guk ere aurka egingo dugu.
A.–Orain dela urte batzuk Euskal Herriko alderdiak hobeto konpontzen ziren elkarren artean, baina azken urteotan gero ta urrutiago elkarrengandik. Zer gertatuko da hor azkenean?
S.O.–Zer esango dizut ba.... Begira, Euskal Herriaren alde gehiena egiten ari diren gudariak Euskadi ta Askatasunako gadariak dira. Eta Eusko Alderdi Jeltzaleari ez dio laguntza haundirik egiten horiek borrokan aritzeak. kapitalistei ez zaielako interesatzen. Eta PNV kapitalisten menpean dagoen legez, gu menperatu nahi gaituzte, eta hor dator espainiarren gogortasuna. Indarrik haundiena PNVrekin daukatela badakite espainiarrek eta heurekin daudela. «Herri Batasunako horiek lau baino ez dira» esaten dute, «eta errez lotuko dira». Baina Herri Batasunak hori baino gogortasun haundiagoa danka, eta ez gara atzeratuko, bururik ez dugulako makurtuko, prakarik ez dugulako erantziko.
A.–Herri Batasunaz ari gara baina Bermeon PNVz mintzatzea egokitzen da. Eszisio gogor bat ere antolatu zuten Bermeotarrek, i ta egia esan zatiketa hartatik geratu den talde bakarrak hemen iraun du. Zertan bukatuko dute?
S.O.–Horien artean ibili da gure anaia Anton. Eta horiek ez dira ezerutan geratuko, ez dute indarrik hartu, eta zer eginik ei dute. Hori bai, PNV ofizialak baino abertzaletasun sendoagoa daukate. Izan ere PNVko jendea gaur egun hirutasun santua bezala dago. hiru pertsona berezi eta jainko benetako bakar bat. PNV ofiziala. «Euzkotarrak» eta «Bermioko aberkideak". Hiru pertsona eta Jainko bat, PNV ofiziala.
Garai hartan borrokalarienak hauek ziren baina denak ziren Eusko Alderdi Jeltzalea, eta Ajuriagerra hauekin ibiltzen zen. Honek uste zuen alderdiak beste jende haunditxoagoa bat ere behar zuela. abokatuak eta. Eta Ajuriagerra ehiztari ibili zen, eta Garaioetxea. Arzalluz, Marcos Vizcaya eta abar batu zituen. Baina horiek nazionalismoa zer den sekula ez dute jakin. Arzalluzek bere bizi guztia komentuan. bere etxean nazionalismo gutxi izan dute. Garaikoetxea igoal noiz izan da nazionalista? Eta Marcos Vizcaya? Zer den nazionalismoa ere ez dute jakin.
Eta hor borrokan ibili direnak, Eusko Gaztedirekin ibili direnak, horiek Bizkai Buru Batzarrean zeuden. Eta BBBan, nik ikusten dudanetik, kapitalistak egin ziren buru, besteak kalera bota zituzten eta beren eskuetan hartu zuten nazionalismoa. Hor egiten zaio lehenengoz iruzur oinarriari. Batzuek hortaz konturatu dira baina gehienak ez. eta aurrera doa.
A.–Sektore bat atera egin zen orduan alderditik; baina ezer lortu gabe doakie denbora.
S.O.–Ez daukatelako nora, non egingo dute bada? Denen artean <A.–Zuk lehen esan duzanarekin zaku beren sartu dituzu Garaikoetxea eta Arzalluz eta denak, baina ez dirudi hain horrela. Orain elkarren artean hasi dira borrokan.
S.O.–Orain elkarren artean, esaten dutelako «jode zuk nahikoa egin duzu eta orain neri tokatzen zait». Beren patrikak ondo batezgero exolarik ez. Eta hala ere batzuk esaten dute "jode, Garaikoetxearekin irtenbideren bat lortuko dugu, honekin igoal lortuko dugu Eskubide Historikoak berriro...". Zer aterako duten ez dakit, baina ezer onik ez. Hor ari dira diputazioak eta gobernua ere askotan elkarren berririk gabe ere bai gauzak egiten, aireportuarekin gertatu den legez eta... azpijoko asko. Gu ez gara sartzen eta ezin dena jakin baina egunen batean jakingo dira.
A.–Pittin bat zuen alderdira, Eusko Abertzale Ekintzara, itzuliz, abenduan egin zenuten azken kongresoa. Berrikuntza haundirik etorri al da?
S.O.–Aldaketa haundia esan litekenik ez. betidanik dakarzkigun ideiak jorratu eta zenbait puntutan aurrerakada butzuk egin. Batez ere sindikal arloan eta emakumeei dagokienean. Orain arte gure alderdiaren estatutuek zioten gure militanteek sindikato abertzaleetan egin behar zutela lana. ELAn edo LABen. Baina oraingoan erabaki dugu ELAn abertzaletasuna ondo ulertzen ez denez denok LABen sartzea. Era berean emakumearen arazoa ere aztertu dugu, ezagutzen ez zaizkion eskubideak, et~ean lan egiten duen emakumeak segurantza sozial aldetik jasaten duen diskriminazioa eta beste hainbat puntu.
Eta bestela... zer esango dizut bada? Betiko gure bidetik jarraitzen dugula, Euskadi sozialista baten atzetik. Hau bai nahiko nuke zuk sinfalta jartzea. ANVn besoak zabalik eta pozez hartzen dugula gure artean Perez bat edo Fernandez bat, abizen euskaldunak daramazkien hainbeste kazikeri borroka egiten diogun bezala. Aspaldi esana bait dugu gure alderdian: «Ez dio axolarik nondik zatozen, nora goazen bano».
Fazistek ederk iaski ulertu zuten hori 1936an, Radio Salamancatik ANVko gudariez esaten zutenean separatistak zirela eta gainera, gauzak okerrago uzteko, marxistak.
Iñaki ZUBIONDO
7-10

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAE
PertsonaiazORMAZA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude