"Euskadi Saria liburu bati ematen zaio, baina ulertzekoa da epaimahaikideen dilema ere, ahalegindu arren zelan ekidin, bada, liburu hori idatzi duenaren eskua, besoa, mahairantz makurtutako aurpegia ikustea! Izan ere, era honetako sariketek ez dute konstantzia epaitzen, ez ibilbide jakin bat nabarmentzen. Hori ahaztea, ostera, ez da beti erraza izaten. Hain justu horrexegatik, epaitzaren izaera bikotx horregatik, gogoratu naiz Cano gazteaz, eta nitaz, sinesbako bat bere aldean, koadernoak lohitzen hasi ginen garaian". (2005/10/14)