Zarautzen ere Zutik, noizbait eratu daitekeen Zarautz Zutiken hazia

  • Sorrera ezberdina ari dira lantzen Zarautzen. Talde batek hainbat bilera egin ditu, noizbait deitzea aurreikusten duten asanbladarako planteamendua lantzeko.


2016ko uztailaren 08an - 09:31
Uztailaren 3an Malekoian egin zuten besarkaden ekintza. Argazkia: Zarauzko Hitza.

Zarautzen ere Zutik izenarekin sinatu dituzte orain arte atera dituzte orri informatiboak, eta sare sozialetan izen horrekin eman dute uztailaren 3an hondartzan egin zuten besarkaden ekintza: erraustegia bai edo ez, norberak erabaki zuen nori eman besarkada.

Orain artean 4 bat bilera egin dituztela kontatu digu bertako kide batek: "biltzen garenetako batzuek Gipuzkoa Zutiken Donostiako kanpaldian egon ginen, beste batzuek desobedientziaren mundutik gatoz eta beste batzuek sekula ibili ez garenak gizarte mugimenduetan". Eztabaidagai dute asanblada irekia, publikoki noiz eta nola deituko duten: "Herriko soziologia ezagututa, gaia nola aurkeztu lantzen ari gara".

Noizbait asanblada deitzen denean, deialdia sare sozial eta hedabideen bidez egin ordez ahoz aho egitea ere planteatzen ari dira, "horrek behartuko gaituelako gu gehiago inplikatzera, eta zuzenean hobe komunikatzen delako".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zarautzen ere Zutik
2016-09-08 | Estitxu Eizagirre
Bizitzaren aldeko polka dantzatuko dute herritarrek Zarauzko Euskal Jaian

Bizitzaren aldeko polka dantzatzera dei egin du Zarautzen ere Zutik ekimenak, irailaren 9an (Euskal Jaian), 19:00etan txosna-gunean. Alkateak ahoz jakinarazi zien pankartetan "Ustelak lurpera, bizitza da handiena" lema jartzeko baimenik ez dutela. Jaien ondoren,... [+]


Eguneraketa berriak daude