Xarles Videgain euskaltzain oso izendatu dute


2009ko martxoaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Xarles Videgain
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskaltzain emeritu izendatu duten Txomi Peillenen hutsunea beteko du Xarles Videgain hizkuntzalari baionarrak. Letretan doktorea, Euskararen Atlasa osatzen dihardu 1985az geroztik. Euskaltzaindiko Atlasgintza lan taldeko arduradun teknikoa da –Gotzon Aurrekoetxearekin batera–, eta Hiztegi Batuko lantaldeko kidea. Halaber, Lapurdum aldizkariko idazkaria eta Atlas linguarum Europae lanaren batzorde eragileko kide da. Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek proposatu zuten Videgain kargurako.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude