Whatsappek Roger Torrenten aurkako espioitza erasoa baieztatu du

  • Kataluniako Generalitateko presidente ohiak mugikorrean "baimenik gabeko sarbidea" jasan zuela ziurtatu du mezularitza zerbitzuak.


2020ko uztailaren 28an - 11:39

Kataluniako buruzagi independentisten espioitzaren auziaren inguruan mintzatu da WhatsAppeko Europako, Ekialde Hurbileko eta Asiako Politika Publikoko zuzendaria. Mezularitza aplikazioak lehen aldiz egiaztatu duenez, Roger Torrent Kataluniako Parlamenteko presidentearen mugikorrari eraso egin zioten 2019an, ustezko segurtasun akats bati esker. El País eta The Guardianek eskuratu duten mezu elektroniko batean eman da horren berri.

Niamh Sweeney WhatsAppeko Europako, Ekialde Hurbileko eta Asiako Politika Publikoko zuzendariak mezu bat bidali zion Torrenti larunbatean, buruzagi independentistaren telefonoan bidegabe sartzen saiatu zirela baieztatzeko. "Torrent jaunaren WhatsAppeko kontua dispositiboan datuak eta komunikazioak baimenik gabe eskuratzeko saiakera baten helburu izan zen", jaso dute gutunean. "Erasotzaileak Torrent jaunaren WhatsApp aplikazioan kode maltzur bat sartzen saiatu ziren", gaineratu du.

Pegasus programa espioia 2019ko apirila eta maiatza artean Torrenten, Ernest Maragall ERCko diputatu autonomikoaren, Anna Gabriel CUPeko diputatu ohiaren eta Jordi Domingo ekintzailearen mugikorreko datuak lapurtzeko erabili zuten, eta sortzaileen arabera, programaren erabilera “krimena eta terrorismoa” prebenitzeko soilik eros dezakete gobernuek.

WhatsAppeko zuzendaritzak ziurtatu duenez, Torrenten aurkako erasoa CVE-2019-3568 izeneko zaurgarritasunari esker gauzatu zen. Akats horrek birus bat instalatzea ahalbidetzen zuen, ahots-dei galdu bat simulatu ondoren. NSO Groupek mekanismo hori erabili zuen Pegasus programa espioia munduko 1.400 telefonotan jartzeko.

Erasoa baieztatu ostean, WhatsAppeko zuzendaritzak aitortu du ezin dela jakin Torrenten mugikorra azkenean hackeatu zuten ala ez. Hau da, bere terminala Pegasusekin infektatzea efektiboki lortu zen: elkarrizketak entzuteko, mezuak irakurtzeko, barne-memoriara sartzeko, pantaila-harrapaketak egiteko, nabigazio-historia berrikusteko eta gailuen kamera eta mikrofonoa urruneko kontrol bidez aktibatzeko.

Hackeoa baieztatzeko, Torrenten mugikorraren azterketa forentse "sakona" egin beharko litzatekeela esan du konpainiako langileak.

 

 


Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude