Ustelkeriaren alde desberdinak aztertuko dituzte urrian Gasteizen

  • Adi! elkarteak ustelkeria politikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu; kazetariak, irakasleak eta iruzurrak salatu dituzten pertsonak gonbidatu dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 26an - 09:26
Adi! elkarteak ustelkeriaren kontra antolatutako elkarretaratze bat (Argazkia: Hala Bedi)

Adi! elkarteak antolatuta, ustelkeria politikoaren inguruko jardunaldiak egingo dira Gasteizen, urriaren 1etik aurrera. De Miguel auziaren epaiketaren ebazpena aurki ezagutuko dela baliatu nahi du elkarteak ustelkeriaren inguruan diziplina anitzeko ikuspegiak eskaintzeko. "Ustelkeriaren auzia Euskal Herriko agenda politikoan ez badago ere, ezagutu diren kasuak ez dira isolatutako gertaerak; gai publikoen inguruko ikuspegi bat eta erakundeen kudeaketa egiteko modu bat islatzen dute, alderdi politikoek bere onerako erabiltzen dituztela erakundeak, boterea mantentzeko".

Hiru gairen inguruan banatu ditu jardunaldiak Adi! elkarteak: "Isiltasun konplizeak eta ustelkeria" atala, "Ikerketa-kazetaritza atzo eta gaur euskal oasian" eta "Boterea, zuzenbidea eta ustelkeria". Atal bakoitzean eztabaidak, mahai-inguruak eta elkarrizketak egingo dituzte, eta horietan parte hartuko dute unibertsitateko irakasleek (Cesar Manzanos, David Jimenez, Norberto de la Mata, Anjeles Jareño edo Ines Olaizola), kazetariek (Ahoztar Zelaieta, Iker Rioja, Iker Armentia eta David Olabarri), eta halaber ustelkeria kasuak salatu dituzten lagunek.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude