Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

  • Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta June Aiestaran eta Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta pasa ziren. Azken horiek gailendu ziren.

Gaztetxeak Bertsotan

2025eko maiatzaren 06an - 08:00

Finala irabazi duen bikoteko Aroa Arrizubietari egin zion ARGIAk elkarrizketa martxoaren 10ean; egitasmoaren antolatzaileetako bat izan da bera. Elkarrizketa horretan ezagutarazi zuen hainbat bertsolari gaztek, gaztetxeetako asanbladekin batera, antolatutako sariketa dela Gaztetxeak Bertsotan. Txapelketetatik haratago bertsotan aritzeko aukera sortzea zuten helburu: "gazteok pentsatu eta antolatutako zirkuitu bat", baina baita " gaztetxeen eta bertsoaren arteko harremana estutzea" ere. Gaztetxeak bertsozaletasunera gerturatuz, eta bertsozaleak gaztetxeen problematiketara hurbilduz. "Beraz, sariketak gaztetxeei beraiei bultzada ematea ere badu helburu".

Gaztetxeak Bertsotaneko antolakuntzak adierazi du azken boladan gaztetxeek izaten ari dituzten arazoen aurrean –Etxarri2 gaztetxearen desalojoa, Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa edota Burlatako Gaztetxearen gatazka– "begi onez" ikusi zuela Gernikako Gaztetxean aurrera zeramaten proiektu berria. "Gaztetxeen aldeko borrokari bultzada emateko asmotan finala bertan egin genuen", jakinarazi dute.  

Martxoaren 14an hasitako sariketan 24 bikotek hartu zuten parte. Horietatik baina, hiru bikote besterik ez ziren iritsi Gernikako Gaztetxeko emanaldira. Finala lehiatu zuten bikoteak hauek izan ziren: Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua; Gorka Pagoabarraga eta Ekhi Zuluaga; eta Maddi Aiestaran eta June Aiestaran. Horrek bi fase izan zituen: lehenengoan hiru bikoteak aritu ziren, eta bigarrengorako pasea Maddi Aiestaran eta June Aiestaran eta Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta bikoteek lortu zuten.

Irabazleak azken horiek izan ziren, publikoaren bozkek hala erabakita. Gernikako Egurre Gazte Asanbladak, bere izenari jarraiki, egur gehien eman zuen bikotea saritu zuen, hots, Gorka Pagoabarraga eta Ekhi Zuluaga. Maddi eta June Aiestaranek antolakuntzaren saria jaso zuten. 

 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan
 Gaztetxeak Bertsotan

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak Bertsotan
Eguneraketa berriak daude