Tolosa Zutikek izena eta ekintzak aztertuko ditu gaur, besteak beste

  • Hainbat herritako kideak biltzen direla eta, Tolosaldea Zutik izena hartzea aztertuko dute, "baina bailarako beste herrietan sortu daitezkeen Zutik dinamikak estali gabe, Anoeta Zutik adibide". Ekintzak eta funtzionamendua zehazten ere saiatuko dira.


2016ko uztailaren 07an - 11:00
Tolosa Zutiken lehen asanblada, ekainaren 30ean. Argazkia: Tolosaldeko Ataria.

Ekainaren 30ean egin zuen lehen asanblada Tolosa Zutikek. Bertan parte hartu zuen kide batek azaldu digunez, "bertan bildutako askok adierazi zuten Donostiako esperientzia jarraitu zutela sare sozialen bidez, baina ezin izan zutela han parte hartu, eta orain Tolosan aukera ikusita, plazara atera direla".

Tolosaldeko Atariak egindako elkarrizketan, kide batek azpimarratu du erraustegiaren ikono izaera: " Borroka horren ikurra erraustegia bada ere, Gipuzkoan ez ezik, Euskal Herri osoan abian jartzen ari diren neurri eta politiken aurka bildu dira herritarrak. Izan ere, neurri horiek Gipuzkoa osoko herritarren %1ari soilik egiten die fabore, eta erraustegia da neurri horien sinboloetako bat".

Gipuzkoa Zutiki buruz jardun zuten eta bi lantalde ere jarri ziren martxan: Komunikazioa eta dinamizazioa.

70 lagun inguru batu ziren "gehien bat gazteak, baina 40-60 urte arteko jende dezente ere elkartu zen". Aniztasuna nabarmendu du han parte hartu zuen kideak "hasteko, inguruko herrietatik jendea bildu zen: Ibarra, Alegi... bestetik, hainbat saltsatako jendea elkartu zen, eta baita orain arte antolatu izan ez den jendea ere".

Lehen asanbladan ideien zakua bete zuten.

Bigarren asanbladaren gai ordena (uztailaren 7an):

1.-Arauen irakurketa

2.-Aurreko Asanbladaren kronika

-Aurreko Aktaren irakurketa laburtua

-Donostiako plangintzaren informazioa zabaldu

3.-Lan Taldeen genero rolak eta errotazioa azpimarratzea/eztabaidatzea

4.-Denon artean eztabaidatzeko:

-Asanbladen maiztasuna: astero? bi astez behin? Zein egunetan? abuztuan zer?

-Tolosa Zutik izena: Eskualde mailan Tolosaldea Zutik? Herriekiko errespetua, Anoeta Zutik adibide.

5.-Talde txikitarako eztabaidatzeko puntuak

-Koordinazio Taldea? eragile sozialetarako Harremanetarako Taldea? Eragile sozialen bilgunea ala norbanakoen mugimendua?

-Ekintzen proposamenak eta zehazteak

6.-Talde txikietako konklusioak bateratzea

7.-Beste edozein proposamen

-Pintxo-potea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tolosa Zutik
Eguneraketa berriak daude