Poesiarekin lotutako ekitaldiak dakartza Harrikadie-k

  • Datorren uztailaren 15etatik 17ra bitartean poesiaren ikuspegi dinamikoa izango da erakusgai Eako poesia egunetan. Atzo aurkeztu zuten aurtengo ediziorako prestatuko egitaraua Bilbon egindako agerraldian. Tartean, poesia modernoaren bilakaera aztertuko dute Gabriel Arestiren Harri eta Herri eta Xabier Montoiaren Harrietatik Anfetaminetara lanak alderatuz.


2011ko uztailaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Joseba Tapia Harrikadie-ko parte hartzailea
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Harrikadie izenburupean mota ezberdinetako ekitaldiak antolatu dituzte: hitzaldiak, errezitaldiak, kantaldiak eta “ekitaldi esperimentalak” besteak beste. Ostiraletik igandera bitartean izango diren ekintza guztiak auzolanean antolatu direla azpimarratu nahi izan du Asun Landa Herrijeri emon arnasa kultur taldeko kideak.

Gonbidatu berezi gisa Elena Medel (Kordoba,1985) idazle espainiarra izango da, honek Marosa di Giorgio, Alda Merini, Adrienne Rich, Birgitta Trotzig eta Wislawa Szymborska idazleen poetikaren bitartez berea azaltzen saiatuko da; Txindurriak eta arrosak: nire poetikaren bila, bost emakume izenburupean emango duen hitzaldian.

Horrez gainera, Miren Agur Meaberen errezitaldia egongo da. Joseba Tapiak Eta Tira eta tumba diskoko abestiak aurkeztuko ditu eta ondoren irrati performancea eskeiniko dute Maialen Lujanbio eta Xabi Erkiziak. Bukaera emateko, Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak Iñigo Aranbarriren testu bat oinarri hartuta Zer egin poema batekin lana aurkeztuko dute.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!