Pirinioetako autobidearen %72 egiteko aurrekonturik ez dago

  • Iruñea eta Jaka lotuko dituen A-21 errepidearen eraikitze lanak 1990ko hamarkadan hasi zituzten. Hala ere, oraindik bukatzeke dago eta ez dago ibilbidearen %72a ordaintzeko aurrekonturik.


2013ko urriaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Autobiako eraikitze lanak, Sigues herria. Argazkia:Noticias de Navarra

2014an Pirinioetako autobidea egiteko 15 milioi euro emango ditu Espainiako Gobernuak, inbertsio publikoetarako aurrekontuen arabera. Dena den, aurrekontu horrekin, 43 kilometro eraikitzeko dirurik ez da izango.

Ondorioz, proiektua ez da 2014an amaituko, Gobernuak aldez aurretik esan bezala. Dioenez, 2018an bukatuko du.

Behin baino gehiagotan atzeratu dituzte A-21ren obrak; ia 20 urte pasa dira eraikitzen hasi zirenetik. Hasiera batean, 2012an amaitzeko asmoa zuten. Orduan, baina, ez zuten bukatu, eta gainera, bertan behera utzi zituzten errepidearen lanak. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pirinioetako autobidea
Eguneraketa berriak daude