Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak eta sindikatu guztiek sakabanaketa politikaren amaiera eskatu dute

  • Navarra Suma bakarrik geratu da mozioaren kontrako jarreran. Nafarroako sindikatu guztiek bat egin dute mozioarekin. Etxerat elkarteak txalotu du Nafarroako Foro Sozial Iraunkorraren ekimenez Parlamentura iritsi eta gehiengoak onartu duen adierazpena.

Espetxe politika aldatzeko sindikatu guztiek Iruñean egindako manifestazio bat.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 22an - 11:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, “espetxeei buruzko Lege Orokorrean ezarritako birgizarteratze printzipioa eta COVID-19aren pandemiak eragindako testuingurua kontuan hartuz, Espainiako Gobernua premiatzen du hala nahi duten presoei zigorrak gizarte- eta familia-loturak dituzten lekuetatik hurbil betetzea ahalbidetuko dien espetxe-politika bat aplika dezan”.

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Espainiako Gobernua premiatzen du “plan bat taxutu dezan, jatorria, ohiko bizilekua edo familia-ingurunea Nafarroan duten preso guztiak, borondatezkotasunaren printzipioa betez betiere, Iruñeko espetxeak hartu ahal izateko eskaintzen dituen aukera guztiak aztertu ahal izateko”.

Babes zabala lortu du testuak. Nafarroako Foro Sozial Iraunkorraren ekimenez iritsi da testua parlamentura, eta ELA, LAB, UGT, CCOO, Steilas, ESK, EHNE, HIRU, Solidari, CNT eta CGT sindikatuek bat egin dute mozioarekin.

Etxerat elkarteak agurtu egin du gehiengoak onartutako adierazpena. Bihar Sare plataformarekin batera agerraldia eginen dute haien jarrera azaltzeko.

Zioen azalpenean, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako ebazpenak egungo testuinguru epidemiologikoa aintzat hartuta, eta Parlamentuak Espetxeei buruzko Lege Orokorrari buruz egin dituen hainbat deklarazio kontuan hartuta, Estatuko espetxe desberdinetan dispertsatuak dauden eta ohiko bizilekua edo familia-ingurunea Nafarroan duten berrehun presoak Iruñeko espetxera ekartzeko eskaera egiten du. Izan ere, defendatzen da zigorrak ohiko bizilekutik urrun betetzeak birgaitzearen eta gizarteratzearen sustapena galarazten duela.

Horregatik, eta Iruñeko espetxeak mila pertsona inguru hartzeko tokia duela jakinda, hurbiltzea ahalbidetzearen garrantzia azpimarratzen da. COVID-19ak eragindako pandemiaren testuinguru honetan, eta osasun publikoa egokiro babesteko xedez, “are arrazoizkoagoa da populazioarentzako arrisku oro ekiditea, presoen familiartekoek eta lagunek egin behar dituzten joan-etorri luze horiek direla eta”.


Azkenak
Weleda kosmetikoen multinazionalak nazien kontzentrazio-esparruetan kolaboratu zuela kaleratu du ikerketa batek

Kosmetiko enpresak azalerako kremak hornitzen zituen Dachauko kontzentrazio esparrua. Naziek presoekin esperimentuak egiteko erabili zuten krema mota bat, eta 80 eta 90 preso artean hil ziren horren ondorioz. Enpresak ikerketa “independente eta osatua” jarri du... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-11 | Usurbilgo Noaua
Giza katea igandean, erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko

Zubietako erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzea eskatzeko giza katea deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile gehiagoren babesarekin, azken urteotan bezalaxe, igandean, irailaren 14an Donostiako Kontxan.


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Axier Lopez
Ausardia

Osasuna futbol taldeak bat egin berri du AHTren aldeko enpresarien plataformarekin. Baina, "kirola eta politika ez dira nahastu behar" 'koinatuen' esaldirik gogokoena Bilbon gertatutakoaz besterik ez dugu entzun. 23 hilabetez jarraian estatu genozida batek... [+]


Eguneraketa berriak daude