Mikel Erentxun: "Minduta senti daitezkeen taldeak daudela uler dezaket, gu biotaz soilik hitz egiten dela dirudielako. Baina ez berak (Amaia Monterok) ez nik ez dugu ezer egin hori horrela izan dadin. Are gehiago, deitu zigutenean pentsatu genuen mundu guztiak grabatuko zuela abestiren bat. Baina, printzipioz gure musikarekin antzekotasunik ez duten gainerako taldeekin espazioa partekatzeaz oso pozik nago".
Amaia Montero: "Euskaldunak gara, euskaraz hitz egin ala ez: azkenean berdin-berdin sentitzen duzu. Gure ibilbideak gazteleraz joan izanak ez dio ilusiorik kentzen euskaraz kantatzeari. Ikuspuntu artistiko batetik ikusi behar da".
(2007-10-04)