Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

  • EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 28an - 07:00
Susana Garcia sailburua eta Eneko Goia alkatea metroaren lanetan, uztailean. Eusko Jaurlaritza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak. 2024. urte bukaera bitarte, obrak 214,8 milioi euroko kostua izan du. Hasiera batean, 181,5 milioi euroko aurrekontua onartu zuten, eta, beraz, 33,3 milioi eurokoa (%18,3) da gainkostua.

Otsaila bukaeran, Satorralaiak salatu zuen Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan zutela. Ordea, Mugikortasun Sailak emandako datuak ez dira kopuru horietara iristen. Aurreikuspenen arabera, metroaren igarobidea 2026. urterako prest egongo da. Une honetan, obraren azken fasean daudela dio Mugikortasun Sailak. Dena dela, argi dagoena da lanak bukatzean gainkostua handiagoa izango dela.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude