Luis Navajas izango da Espainiako Fiskal Nagusia, Mazaren ordezkoa aukeratu bitartean

  • Larunbatean hil zen José Manuel Maza Espainiako Fiskal Nagusia. Luis Navajas, “Navajas txostenaren” egileak hartuko du Mazaren postua, Fiskal Nagusi berria aukeratu bitartean.


2017ko azaroaren 20an - 09:48

Larunbatean hil zen Argentinan, José Manuel Maza Espainiako Fiskal Nagusia, infekzio larri batek eraginda. Azken hilabeteetan oihartzun handia izan dute Mazak Kataluniako prozesu subiranistaren harira hartu izan dituen erabakiek.

Espainiako Gobernuak Fiskal Nagusi berria aukeratzeko prozedura martxan jarri du. Gobernuari dagokio fiskal berria proposatzea, ondoren proposamen hori aztertu beharko du Espainiako erregeak, eta honek erabakiko du zein izango den Espainiako Estatuko hurrengo Fiskal Nagusia.

Prozedura guztia garatu bitartean, Luis Navajas Auzitegi Goreneko Fiskal Tenienteak hartuko du Mazaren postua. Auzitegi Gorenera joan aurretik Gipuzkoako Fiskala izan zen Navajas urte askoan. Postu horretan egin zen ezagun “Navajas txostena” deiturikoaren harira.

“Navajas txostena” 1989. urtean egin zuen orduko Gipuzkoako Fiskal Nagusiak. Dokumentu horretan Guardia Zibilak Euskal Herrian narkotrafikoarekin izandako lotura estua azaltzen zen. Garai hartan hautsak harrotu zituen Navajasek idatziriko txostenak eta kritika ugari jaso zituen fiskalak. Aipamen ugari topa daitezke han hemenka esaterako hemen bi, Kaos En La Red agerkariak eta El Pais egunkariak jasotakoak.

Zoidoren mehatxua

Mazaren heriotzak erreakzio ugari eragin ditu sare sozialetan. Izan da, heriotza hori dela eta txisterik egin duenik ere. Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne Ministroak ohartarazi du, ez dela "inpunitaterik" egongo sare sozialetan "gorrotoa" zabaltzen dutenekiko. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskal Nagusia
102 urteko espetxe zigorra eskatu du Auzitegi Nazionalak hamabi independentista galiziarrentzat

Akusatuen zigorraz gain, bi plataformen disoluzioa eskatu du auzitegiak. Terrorismoaren goratze delituak egin dituzten erakundeetan parte hartzea leporatzen diete. Akusatu bakoitzarentzat lau eta hamabi urte arteko espete zigorrak eskatu du Fiskal Nagusiak.


Eguneraketa berriak daude