"Orain 25 urteko entzuleak bertso txarra ona bezala txalotzen zuen eta orain, berriz, bereizten du bertso ona eta txarra noiz diren eta bertso txarrari ez dio txalorik jotzen (...) Bere gisa ikasten duenak bizio batzuk hartzen ditu, hankaluzeak, etenik ez egitea... eta bizio horiek kentzen denbora behar da. Nahiz entrenamenduan bizio horiek ez atera, gero estualdietan ateratzen dira". (2003ko apirila, 25. zka.)