Hego Amerikaren "hamarkada galdua": berriro errepikatuko al da?

  • Hego Amerikan krisiak behin eta berriro errepikatu dira eta badirudi krisi ziklo berri baten aurrean gaudela. Banku –krisiak, kanpo zorrari lotutako krisiak, ordainketa-balantzaren krisiak, hots, finantza krisiak, ohikoak izan dira ia herrialde gehienetan.

Finantza krisiak: berrirotzen den patroia

Hego Amerikan krisiak behin eta berriro errepikatu dira eta badirudi krisi ziklo berri baten aurrean gaudela. Banku –krisiak, kanpo zorrari lotutako krisiak, ordainketa-balantzaren krisiak, hots, finantza krisiak, ohikoak izan dira ia herrialde gehienetan. Krisi mota hauek, nazioarteko finantza-zikloei loturik dauden kapital sarrerekin lotuta daude: 1873koa, Depresio Handia (1930ko hamarkada), 80 hamarkadakoa eta 1997koa, gaur egungo Errezesio Handia kontuan hartu gabe.

Hala ere, 1980 eta 1990 urteen artekoa izan zen okerrena. Herrialde multzo honen BPG mundu mailako BPGaren batez bestekoarekiko %121 izatetik %98ra pasatu zen. Herrialde garatuek biztanle bakoitzeko BPG zuten mailarekin alderatuz, Latindar Amerika hauen %34 izatetik %26ra pasatu zen. Antzekoa izan daitekeen beste epe bat 1998 eta 2003 urteen artekoa izan daiteke; dena den, honen talka murritzagoa izan zen.

80 hamarkadako krisiak eskualdeko 18 herrialdetan eragina izan zuen. Depresio Handiarekin alderatuta, nazioarteko instituzio ugari zeuden, baina honek ez zuen onik ekarri, nazioarteko instituzio hauen eginkizuna herrialde hauek zorra ordaintzera eta errezesioa bultzatzen zuten politika markoekonomikoak aplikatzera behartzea izan baitzen.

Zorraren krisiaren aurrekariak

1930 hamarkadako krisia atzean uzteko, Estatuak gidatutako industrializazio eredu bat jarraitu zuten. Neoliberalek eredu hau kritikatu zuten, diziplina ekonomiko eza eta muga-sari handietan oinarritzen zelako, estatuaren parte hartzen handia eskatzen zuen eredua zelako ezkerrak, aldiz, ereduak kanpo dependentzia gainditzen ez zuelako eta gizarte egitura zaharrak apurtzeko balio ez zuelako kritikatu zuen.

Kritika neoliberalak aztertzen baditugu, diziplina eza makroekonomikoa ez zen hain orokorra izan: Argentina eta Brasil diziplina markoekonomikoa gutxien zutenak izan ziren; inflazioaz ari bagara, tasa normaletara bueltatzea oso arin lortzen zen. Gastu publikoa handituz joan zen urte tarte horretan (1950-1980), Estatuak BPGan zuen pisua bikoiztu zen, %12tik %22ra. Hala ere, pisu handitze hau zergen bitartez finantzatu zen, Estatuen defizit publikoa %1-%2 artean mantenduz. Kanpo desorekak ohikoak ziren mundu osoan: arazo nagusiena 1974 eta 1980 urteen artean eman zen, hazkundea murriztu baitzen baina kanpo desoreka horiek ez. Adibide moduan, Brasil “Asiako Tigreekin” alderatzen zuten. Krisia piztu zuen fenomenoa kanpo finantzaketa lortzeko erraztasuna izan zen, Depresio Handiko garaietatik hau lortzea oso zaila izan baitzen.

Krisia prestatzen

70eko hamarkadan, banku handiek gidatuta, nazioarte mailan finantzaketa-moduak erraztu ziren, mailegu hauen interes-tasak bankuen arteko merkatuei lotuz. Banku handien arteko lehia oligopolistikoak diru kopuru handia eskaintzea ekarri zuen, merkatuaren parte hartzea mantentzeko helburuarekin. Txanponaren beste aldea kanpo-defizitaren eta defizit fiskalen orokorpena izan zen, herrialde ia guztietan hau gertatu zelarik. Horrela, bankuek gehiago arriskatu zuten, diru gehiago egiteko asmoz.

Bestetik, modan zegoen joera neoliberal bat orokortu zen: finantza merkatuen liberalizazioa, hasiera batean Estatu mailan egindakoa. Honetan Latindar Amerikako herrialdeak aitzindari izan ziren. Gainera, kapitalen ihesa saihesteko erremintak murritzak ziren, teoriaren arabera, finantza merkatuak autorregulatua izan behar baitu. Krisia gertaterakoan kapitalen ihesak etxeko ekonomietan triskantzak eragin zituzten.

Laburbilduz, industrializazio ereduak baino, finantza sistemen ahultasunak eta kanpo Estatu ezberdinen kanpo defizitak krisia erraztu zuten; hots, arazoen jatorria makroekonomiatik heldu zen, ez Estatuak bultzatutako industrializazio eredutik.

Inflexio puntua 1979 urtearen amaieran eman zen, AEBko Erreserba federalak interes tasak handitu zituenean, barne inflazioa gelditzeko asmoz. Honek domino efektu bati hasiera eman zion.

"Latindar Amerikatik asko ikasi behar dugu, han ezarritako politikak eta neurri neoliberalek mundu osoan aplikatzeko laborategi moduan funtzionatu baitute; baita ere neurri hauek gainditzeko ze bideak jarraitu duten"
Krisia badator

Interes tasak handitzerakoan, Latindar Amerikako hainbat herrialdek ezin zuten euren zorrak ordaindu. Honi gehitu behar diogu lehengaien prezioen gainbehera, ekonomia askoren oinarria. Bi faktore hauek 25 urtez iraun zuten, hau askotan aipatzen ez bada ere. Historikoki, inoiz ez ziren nazioarteko interes tasa altuak hain epe luzean mantendu, ezta truke harreman negatiboa eman.

Carlos Díaz-Alejandro ekonomistak esan zuen moduan, errezesio larri baina kontrolatzeko posiblea zena garapen krisi larri bat bihurtu zuten, nazioarteko finantza arauen aldaketa bat eta errezesioa sustatzen zuten politika ekonomikoak aplikatu baitziren. Agenda neoliberala (Washingtongo Kontsentsua) aplikatu zen, gero Nazioarteko Diru Funtsak eta Mundu Bankuak hainbat herrialdetan aplikatu dutena, baita Europar Batasunean ere.

Erantzunak

Krisiaren aurrean bi erantzun izan dira ohikoenak: eskaria bultzatzea eta indar produktiboak suntsitzea. Latindar Amerikan bigarren hau bultzatu zuten, doikuntza politiken bitartez. Zeintzuk dira hauen oinarriak? Ajuste, salario y crisis en la economía mundial liburuan aipatzen den bezala, lau ataletan sailka daitezke.

Lehenengoa, enpleguaren (eta langileen) aurkako doikuntzan oinarritzen da. Honek errentaren banaketan eragina du, langileen parte hartzea murriztuz eta garapen ekonomikotik kanpo utziz. Bigarrenez, errentagarritasun-maila berreskuratu arren, aurreko metaketa erritmora ez gara berriz iritsi, aurrezteko gaitasuna gutxi batzuen esku utziz eta inbertsio produktiboak egiteko aukerak murriztuz. Hirugarrenez, eta aurrekoaren ondorioz, irabazien logikatik kanpo dauden eremuak logika horren barnean sartzeko presioa handitzen da, pribatizazioen edo natur baliabideen arpilatzeen bidez. Eta laugarrenez, finantzen garrantzia handitzen da; honen ondorioz desarautzeko presioa handitzen da, espekulazio burbuilak sustatuz.

Hau Hamarkada Galduan zehar Latindar Amerika bizi izan da; baita ere mota honetako politikak aplikatu diren herrialdeetan. Eredu honekin, hurrengo belaunaldiek aurrekoak baino okerrago bizi dira eta, gainera, eredu kapitalista bera kolokan jartzen du beren ahultasuna bultzatuz, bideragarritasuna zalantzan jarriz. Adituak Latindar Amerikako krisia berriro aipatzen ari dira, baina gakoa betiko politika neoliberalak edo langile zein herrientzako benetan eraginkorrak diren politikak aplikatzean datza.

Albiste hau El Salto-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude