Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak irabazi du Rikardo Arregi Kazetari Berria saria


2008ko ekainaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Lander Arbelaitzek Rikardo Arregi Kazetari berria saria eskuratu du
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pasa den larunbatean banatu ziren Rikardo Arregi sariak Andoaingo Bastero kulturgunean. Lander Arbelaitzek jaso zuen Kazetari Berria saria, ARGIA aldizkarian argitaratutako hiru erreportajerengatik (Estoniako errusiarrak. Estatua bat, bi estatu; Danimarka. Iparraldeko herri aurreratu hori eta Irlanda Iparraldea. Amaitutako guda baten arrastoak). Epaimahaiak Arbelaitzen "ofizio handia", lekukotza interesgarria bildu izana eta multimedia arloan egindako ahalegina azpimarratu zituen. Sari nagusia EITBko kazetari Xabier Usabiagarentzat izan zen. Epaimahaiaren sari nagusia Bizkaia Irratia eta Bizkaie!-k jaso zuten eta Ohorezko aipamena Joxe Mari Iriondorentzat izan zen.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude