Italian maiatzaren 4ean ekingo diote konfinamendua leuntzeari

  • Italiako Gobernuak konfinamendua leuntzeko plana ezagutarazi du apirilaren 26ko igandez. Maiatzaren 4an abiatuko dute plana, itxialdia mailaka arinduz.


2020ko apirilaren 27an - 12:22
Argazkia: Dani Balnco

Italiako lehen ministro Giussepe Contek publiko egin zuen, apirilaren 26ko igandez, Italian konfinamendua arintzeko erabiliko den plana. Asmoa itxialditik mailaka ateratzea da, eta horretarako, zenbait data xedatu dituzte leunketarako pausoak emateko.

Plana martxan jarriko da maiatzaren 4ko astelehenez. Egun horretatik aurrera, norbanakoei ahalbidetuko zaie eskualde beraren baitan mugitzea, beti ere lan edo osasun arrazoiengatik bada. Senideei bisita egitea ere posible izango da, horiek eskualde berean bizi badira. Alabaina, ezingo da jende asko elkarrekin batu.

Maiatzaren hasieran ematea aurreikusten den lehen pauso horrek kalean kirola egitea ere ahalbidetuko die italiarrei, baina elkarren artean metro bateko distantzia gordeaz. Hiletak ere egingo dira, orain arte baino jende gehiagorekin: 15 pertsona artean bildu ahalko dira, maskarekin eta segurtasun distantzia mantenduz.

Jardun ekonomikoari dagokionez, maiatzaren 4ean jarriko dira martxan manufaktura zein eraikuntza sektoreak, eta baita handizkako merkataritzak ere. Jatetxeek ere ateak ireki ahalko dituzte, baina janaria bertan zerbitzatzeko aukerarik gabe; soilik etxeetara eraman ahalko dute jatekoa. Lan jardun orok izan beharko du segurtasun protokoloa.

Konfinamendua leuntzeko baimenak alde batera, debekuak ere ezagutarazi ditu Contek: 37,5 gradutik gorako sukarra dutenek ezingo dute ez kalera irten ez jendearekin egon, eta medikuari deitu beharko diote.

Hurrengo pausoak

Maiatzaren 4ko leuntzearen ostean, printzipioz maiatzaren 18an emango dute hurrengo pausoa Italian: besteak beste, liburutegiek, museoek, saltoki txikiek edota kirol zelaiek beren ateak ireki ahalko dituzte.

Taberna, ile apaindegi eta abarrek ekainaren 1ean bueltatu ahalko dute beren jardunera. Jatetxeek ere orduan hasi ahalko dute beren lokaletan zerbitzatzen.

Ikastetxeei dagokienez, ikasleak ez dira ikasgeletara itzuliko aurten.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude